ALEKSANDAR VUKSANOVIĆ GOGOAN (1961-2016)

VuksanovicAtzo albiste triste baten berri izan genuen: Aleksandar Vuksanović zendu da. Gazte hil ere, 55 urterekin, 1961. urtean jaio baitzen Serbian. Ezkonduta zegoen, eta berriki seme bat izan dute. Aleksandar Madrilen bizi zen.

Vuksanovićen izena ez zaizue oso ezaguna egingo, ez baitzen egunkarietako lehen orrietan agertzen den horietarikoa. Baina Vuksanovićez ari garenean, musutruk egindako lanaz eta kausen aldeko boluntariotzaz ari gara. Vuksanović, mundu honetako txikien eta ahots minorizatuen borroketan ugaltzen den beste izen horietariko bat da: ezerren trukean, saririk bilatu gabe, kausa baten alde lan egiten duten horietako bat izan zen. Continue reading

“Herri Urrats 2016” doinu balkandarrak lagunduta

Herri Urrats Seaskak 1984tik urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko bestak aurtengo edizioan keinu berezia egin die Balkanei. Esne Beltzak Senperen egingo den bestarako kanta egin du eta bertan Errumaniako Fanfare Ciocărlia (“Hegatxabal Fanfarrea”) musika taldearen kolaborazio txiki baina polita entzun dezakegu. Kantuaren amaieran ijito bandaren metalezko haize-instrumentu bereizgarriak entzun daitezke.

Continue reading

II. Jugoslavia eguneko kronika

Drugovi! (más abajo en castellano)

jugoslavia egunaDozena bat pertsona batu ginen atzo Bilboko Zirika! herri gunean ospatu zen II Jugoslaviar Egunean. Jardunaldiari 12ak pasata ekin genion azken asteetan zuetako askok bidali diguzuen argazkiekin osatutako erakusketarekin eta ondoren, luntx bati hasiera emanez, bi kidek elkartea osatzeko arrazoiak azaldu zituzten, bere egunerokoak eta etorkizunera begira ditugun planak.

Gezurra esango genuen jende gehiago espero genuela esaten ez badugu, baina egia da eguraldia ez zela aproposena eta elkarteko kideen erdia (Lehendakaria besteak beste) lan kontuengatik ez zirela gurekin egon. Hala ere  bizi genuen giro ona eta eman ziren eztabaida interesgarriak zirela eta, gure burua asebetetzat ematen dugu, zuetako askok azken asteetan atzoko erakusketarako hainbat argazki bidali zenizkiguzuela ahaztu gabe. Aipamen berezia egiten diogu diaspora serbiarrari, atzo gure lagun eta jada kide den Milicagatik ordezkatua egon zena, honek bere Serbia kuttunaren ingurukoak transmititu zituelarik.

Continue reading

Someș ibaiaren hondamendia

Cluj-Napoca zeharkatzen duen ibaiak Someșul du izena. Isilik zeharkatzen ohi du Kolozsvàr, ia ohartu ere egiten ez gara uraren joan-etorriaz. Egun hauetan ordea indusmakinen zaratak nire begirada erakartzen du. Azken obra plangintza batek ibai ertzak garbitu eta atondu behar dituela dirudi. Obren ondorioz ibaiaren jatorrizko ur berde iluna marroia dago. Uretan bizi diren bizidunetaz larritu naiz eta jakinaren gainean egongo ote ziren burutik pasa zait.

Baia Mare, Errumania

2000. urtean Baia Maren gertatuko hondamendiaren ondorioak (argazkia: silviacolfescu.blogspot.com).

Continue reading

“Kateen zama” (Boris Malagurski) euskal azpitituluekin

Ivo Andrić Elkarteko kideok atsegin handiz komunikatzen dizuegu 25 urteko Boris Malagurski (Борис Малагурски) zinemagile serbo-kanadiarraren Težina lanaca/The Weight of Chains (“Тежина ланаца“) filma dokumentala euskarazko azpitituluz jantzi dugula (“Kateen zama”).

Boris Malagurski (Iturria: pecat.co.rs)

Boris Malagurski 1988 urtean sortu zen Serbia iparraldeko Vojvodina (Војводина) probintzia autonomoko Subotica (Суботица) hirian. Subotica I Mundu Guda bukatu arte Austria-Hungariaren parte zen (hiriaren hungariarezko izena Szabadka da), eta gaur egun ere, gutxiengo etniko hungariar handia bizi da mugako herri honetan (eta baita ere beste gutxiengo asko). Suboticaren izaera nazioanitza da beraz, Jugoslaviarena izan zen bezalakoa. Malagurskiren suboticar petoaren izaera nabari da Jugoslavia izan zen Estatu honekiko maitasuna, berak hiru urtez soilik bizi izan bait zuen ere (1991an hondamendia hasi bait zen). Subotica Malagurskiren iparra bada, orduan Vancouver (Kanada) da Malagurskiren hegoa. Gazte-gazte zelarik, 17 urterekin (2005ean) hiri horretara emigratu zuen, eta han jarri du bere kuartel nagusia. Bere filmen finantzaketan ere nabari da, borondatezko diru-bilketak parte garrantzitsua direlarik, diru-bilketa hauetan diasporako serbiarrek, eta batez ere Kanadako serbiarrek pisu handia bait dute. Beraz, auzolanean finantzatutako lan bat dugu hau.

Срећан Видовдан!! Vidovdan zoriontsua!!

Gaur, Ekainaren 28an, Serbiar Egun Nazionala da, Vidovdan (Видовдан), hau da, Vito Deunaren eguna. Egun hau serbiar gizarte osoak eta baita Serbiar Eliza Ortodoxoak (Српска православна црква; Sprska Pravoslavna Crkva) euren egun nagusitzat hartzen dute (nahiz eta paradoxikoki, ez Serbian ez Republika Srpskan -Bosniako Errepublika Serbiarra- jaiegun ez den). Vidovdan egunean gertatu zen (serbiar abertzaletasunaren ustez) Serbiaren historiako egunik garrantzitsuena, Kosovoko borrokaldia hain zuzen ere (1389ko ekainaren 28an), non Turkiar Inperioak serbiarrak garaitu zituen eta Serbiaren hondamendia hasi zen turkiarren menpean. Borrokaldi horrek serbiarrak euren aberria defendatzera joan ziren Murat I sultan otomandarrak zuzendutako armada askoz ere handiagoaren kontra, Lazar Hrebeljanović (Лазар Хребељановић) Tsarrak zuzendurik eta galdu egin zuten; beraz aberriaren aldeko herriaren martirioa islatzen du borroka honek. Konparazioa egiteko, euskaldunontzat Amaiurreko borrokaldia edota Gernikako bonbardaketaren bezalakoa da; nahiz eta serbiarren artean askoz ere predikamendu handiagoa izan (praktikoki, serbiarren Aberri Eguna da). Serbiar Elizak, bere aldetik, sakrifizioaren kontzeptu kristauarekin lotzen du, martirioarekin: Serbiar Eliza Ortodoxoak bere herriari askotan edo “herri martiri” deitzen dio (hemen nabarmendu behar da, antzinako egutegi ortodoxoaren arabera, Vidovdan eguna ekainaren 15 izango zela, eguntegi hori 13 egun atzerago bait zihoan. Eliza Katolikoaren santu-egutegian, Vitus Deunaren eguna ekainaren 15 da). Continue reading

Zdravo drugovi!

Ivo Andrić Elkartea 2012ko abenduko balkanetako elurteen artean hasi zen mamitzen, asfalto, ibai, mendi, itsaso, pljeskavica eta rakija artean. Ordutik, urte erdi bat igaro behar izan da proiektuak haizea hartu dezan: 2013ko maiatzaren 25ean sortu dugu formalki, Jugoslavia ohiko Gazteriaren Egunean.

Ivo Andrić Elkarteak Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza bultzatu nahi du errespetu eta elkartasuneko ikuspegia garatuz. Halere, bere lanean Jugoslavia ohiko estatu, nazio eta herriak lehenetsiko ditu, bigarren maila batean geratuz gainontzeko Balkanak. Ildo horretan, elkarte kultural bat izango da bere zentzurik zabalenean ulertuta: gizartea, kultura, literatura, bidaiak, antropologia, hizkuntzak, historia, politika, ekonomia eta kirolak landu ditzake. Garrantzitsua da azpimarratzea ez duela bere egitasmo nagusien artean lan politikoa egitea. Zer garen hobeto jakiteko egin klik hemen.

Pausu asko ditugu emateke eta agenda poliki-poliki hasi gara osatzen, bidaia hasi baino ez dugu egin. Hona hemen gauzatu edo gauzatzeke ditugun ideia batzuk: Continue reading