Margarita Tutulani (1924-1943) ekintzaile antifaxista

Margarita Tutulani (Berat, Albania, 1924 – Gosë, Albania, 1943) Bigarren Mundu Gerran italiar okupazioaren aurka borrokatu zen albaniar ekintzaile komunista bat izan zen. 19 urte zituela, Ardatzeko potentziek preso hartu eta exekutatu zuten. Gerra ondoren Albaniako Heroi Nazional (albanieraz: Hero i Popullit) izendatu zuten.

margarita-tutulani

Margarita Tutulaniren omenezko estatua Beraten (Albania).

Continue reading

Advertisements

“Herri Urrats 2016” doinu balkandarrak lagunduta

Herri Urrats Seaskak 1984tik urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko bestak aurtengo edizioan keinu berezia egin die Balkanei. Esne Beltzak Senperen egingo den bestarako kanta egin du eta bertan Errumaniako Fanfare Ciocărlia (“Hegatxabal Fanfarrea”) musika taldearen kolaborazio txiki baina polita entzun dezakegu. Kantuaren amaieran ijito bandaren metalezko haize-instrumentu bereizgarriak entzun daitezke.

Continue reading

Thessalonikki halabeharrez

Orient Expreseko geltokira lagundu didate Fabrizio eta Nicolak. Agurren unea iritsi da. Hemen Istanbulen bakoitzak bere bideari jarraituko dio. Iragan dira Turkia zeharkatzen elkarrekin emandako egunak. Fabriziok azken momentuko hegaldi bat eskuratu du Milanera, eta Nicola Varna bulgariar kostaldeko hiri turistikora doa nazioarteko auzolandegi batera. Nik txunditurik utzi ninduen Belgradera itzultzeko asmoa dut.

Paraliako paseoa eta atzean Thessalonikkiko portua (argazkia: http://www.digital-camera.gr).

Continue reading

Loreen Etxea: Josip eta Jovanka Brozen mausoleoa

Gaur maiatzaren 4a, Josip Broz Tito (1892-1980), Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioko buruzagiaren (1945-1980) heriotzaren urteurrena betetzen da. Titoren heriotzak Jugoslavian eta mundu osoan oihartzun handia izan zuen, bere heriotzak Jugoslaviako proiektuaren lidergotza umezurtz utzi zuelako. Hil ondoren bere hilotzak Jugoslavia osoa zeharkatu zuen bere kuttuneko lorategi txikian lurperatua izan aurretik.

Continue reading

Someș ibaiaren hondamendia

Cluj-Napoca zeharkatzen duen ibaiak Someșul du izena. Isilik zeharkatzen ohi du Kolozsvàr, ia ohartu ere egiten ez gara uraren joan-etorriaz. Egun hauetan ordea indusmakinen zaratak nire begirada erakartzen du. Azken obra plangintza batek ibai ertzak garbitu eta atondu behar dituela dirudi. Obren ondorioz ibaiaren jatorrizko ur berde iluna marroia dago. Uretan bizi diren bizidunetaz larritu naiz eta jakinaren gainean egongo ote ziren burutik pasa zait.

Baia Mare, Errumania

2000. urtean Baia Maren gertatuko hondamendiaren ondorioak (argazkia: silviacolfescu.blogspot.com).

Continue reading

Timişoara, loreen hiria

Timişoara Nord tren geltokia. Goizeko 5:03, ilun oraindik. Egunak dira udaberriko lehen zantzuak agertu zirenetik, baina hala ere gaurkoan hotza etorri da bisitan. Tren estazio kanpoko zero graduek beldurra ematen dute. Zer demontre egiten dut orduan nik hemen? galde egin diot neure buruari. Nire kalkuluen arabera oraindik ordu bat eta erdi falta da lehen eguzki izpiek bazterrak berotzeko. Hortaz, Errumaniako tren geltoki handi batek eskaintzen duen ikuskizun soziologiko-antropologikoaz gozatzeko prestatu naiz. Itxaron gelara bero bila hurbildu naiz baina gaur bezalako egun hotziletan etxebizitzarik gabeko pertsonek euren bizileku bilakatu dute eta leporaino dago. Telebistako zaratak gidaturik geltokiko kafetegi zuloan amaitu dut ciocolata calda goxo bat hartzen.

Timisoara_katedral_ortodoxoa

Timişoarako katedral ortodoxoa eskuinaldean eta Bega kanala ezkerraldean (argazkia: Ivo Andrić Elkartea).

Continue reading