Skopje, gainbegiratu bat

Realak Vardar Skopjeren kontra jokatu zuenaren aitzakiarekin, Mazedoniako Errepublikaren edo Mazedoniako Errepublika Jugoslaviar Ohiaren hiriburuari buruzko post bat egingo dugu, Euskal Herrian hiri hau pixka bat hobe ezagutua izan dadin. Guk berez posta partidaren aurretik egin nahi izan genuen, baina ondoren egitea baino beste erremediorik ez dugu izan.

Skopjeren historia laburra

Mazedonia jende askorentzat herrialde ezezaguna bada ere, agian historia garaikide modernoaren aldetik historiarik konplexuenetako bat du, batez ere identitate aldetik; berez zaila da Mazedoniaren historia laburra kontatzea. Hasteko, esango dugu, mazedoniar kontzientzia nazional modernoa nahiko berria dela; Robert Newman britainiar antropologoak 1935ean Mazedonia bisitatu zuenean, “familia batzuetan neba-arreba batzuk bulgariarrak eta beste batzuk serbiarrak ikusi izan ditut”. Egun Mazedoniaz esaten ohi da “izena Greziak jartzen dio auzitan, hizkuntza Bulgariak, Eliza Serbiak eta populazioa Albaniak”. Honek erakusten du herri honen nolabaiteko “anbiguitate” historikoa, eta gaur egun, euren nortasun berezia berresteko duen lehentasuna edo obsesioa (eta azalduko luke zergatik ikusten diren hainbeste estatua Skopjeko kaleetan). Continue reading

Advertisements

Tesla Ordua 39. irratsaioa

tesla-orduaKaixo Balkanetako zeru-hodeiok!!

Gaurkoan, Realak Skopjen Vardarren aurka jokatu eta irabazi egin zuela profitatuz, gure helburuetako bat bete nahi dugu: hau da, Balkanen eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea eta harreman horiek ezagutaraztea. Hori dela eta, partiduaren aitzakian Balkanetara (Sofiaran eta Skopjera) joan den Eneko Agirre zarauztarra elkarrizketatu dugu, eta berak bidai horretan izandako abentura, inpresioak eta abar, kontatu dizkigu, bai Sofiakoak zein Skopjekoak: partiduaren ingurukoak zein bertako hiriaren ingurukoak: arkitektonikoki, etnikoki, kulturalki eta abar hiriok dituzten ezaugarriei buruz hitz egin dugu.

Gerora, bertan gertatu izan diren hainbat berriri buruz hitz egin dugu, batez ere Kosovoko Udal-hauteskundeei buruz eta han gertatu diren zenbait datu bitxiren buruan. Kosovoko hauteskundeez gain, Mazedoniako hauteskundeen gainean ere mintzatu gara, eta baita ere Esloveniako lehendakariaren hauteskundeen inguruan. Beste gai bati hitz eginez, Europar Parlamentuan gertatutako sexu-erasoei ere buruz hitz egin ditugu, Bojan Pancevski mazedoniar kazetariak publikatu duen gai hau gurera ekarri dugu. Gure azken tartea, Bosniako edadetuek euren pentsioen erreforma pribatizatzaile baten kontrako protesta bati eskaini diogu, hango gizarteen arazok sozialak (emigrazioa, adibidez) azpimarratuz.

Tesla ordua, 38. irratsaioa

tesla-orduaKaixo!

Gure azken irratsaioaren lehen partea Hungarian bizi den Josemirekin elkarrizketa batean zentratu dugu eta bigarrenean berriak kontatuko ditugu.

Comenzamos el programa con una entrevista a Josemi, compañero que vive en Hungría. Hemos hablado sobre tres temas: a) la polémica con la Universidad Centroeuropea; b) la nueva ley educativa de Ucrania, en la que se pretende eliminar la enseñanza en ellas lenguas minoritarias, algo que afecta también a la minoría húngara de la región de Zakarpatia (Transcarpatia) y, por ello, el Gobierno húngaro se ha mostrado muy crítico con esta nueva ley; y c) sobre las futuras elecciones al Parlamento húngaro previstas para el 2018.

Berriei dagokienez, hainbat izan ditugu mahai gainean: Hasteko, Republika Sprskak bere neutraltasun militarra aldarrikatu du. Republika Srpskak armarik eduki ezean, adierazpen hau sinbolikoa da, baina Bosnia-Herzegovina NATOri gerturatzea emaniko uko-erantzun garbia da, eta are Bosnia-Herzegovinaren krisi politikoa handitu dezake (Republika Srpskak independentzia erreferendum bat egin nahi du). Jarraituz hauteskunde prozesu bitaz ere mintzatu gara, biak Udal hauteskundeak direlarik: bata Mazedonian (SDSM Gobernuko alderdiak emaitza bikainak izan ditu) eta bestea Kosovoko gehiengo serbiardun udalerrietan, azken hauteskunde hauetan, alderdi batzuek Belgradeko alderdiak babestutako alderdiari iruzurra erabiltzea leporatu diote. Azkenik, guda-kriminalak izendatu ohi direnen inguruan sortu den kalapitaz mintzatu gara, ezen Aleksandar Vulin Serbiako Armada ministroa kritikatua izan da armadako beteranoen ekitaldi batean Hagako kartzelatik atera berri izan den Vladimir Lazarevicekin agertzearekin. Hori Bosnian Naser Oric Bosniako armada buru ohia errugabetu duten eta Kosovok NATOko pilotu bat ohoratu duen astean.

Tesla ordua, 37. irratsaioa

IMG_19032016_171445Kaixo!

Gure azken irratsaioan berri nahiko txundigarri batekin etorri gara. Izan ere, Bosniako Auzitegi Gorenak, 1992-1995 urte arteko gudan Bosnia-Herzegovinako Errepublikako Armadaren buru izan zen Naser Orić errugabetzea eta aske uztea erabaki du, biktima serbobosniarrek Orić hainbat eta hainbat jenderen heriotzaren erruduntzat jotzen badute ere. Orić Srebrenicako hiri “babestuaren” (NBEren babespea) arduradun militarra da, eta bere kontrakoen 1992 eta 1993ko Gabonetan (batez ere) inguruko herri serbobosniarretako jendea milaka hiltzeaz leporatzen dute. Orić errugabetzeak Bosnia-Herzegovinan hainbat erreakzio ezberdin piztu ditu. Horiez mintzatu gara eta baita ere Srebrenican gudan zehar gertatutakoaz eta horri buruz dauden hainbat bertsioez.

Beste alde batetik, epaiketatik epaiketara egin dugu salto. Montenegron, ustezko Estatu-kolpea dela eta, oposizioko buru bat, Milan Knezević epaitzen ari dira. Knezevićek dio beraren kontrako epaiketa “politikoa” eta “serbiarren kontrako jazarpena” dela. Epaiketa hau Montenegro NATOn sartzeak sortu duen herri haserrearen testuinguruan kokatu behar dela deritzogu.

Bukatzeko, kirolei egin diegu tartea, eta bertan Europako (gizonezkoen) Futbol Txapelketarako sailkapen faseaz hitz egin dugu. Kostata, baina gure ordezkari batek, datorren urtean Errusian egoteko txartela lortu du, Serbiak, Georgiari irabazi beharreko partida 1-0 irabazi ostea. Beste jugoslaviar talde ohi batek, Kroaziak, bigarren aukera jokatuko du. Balkanetako hirugarren talde batek, jugoslaviarra ez izan arren ere hirugarren aukera hori izango du: Greziak.

Tesla ordua 36. irratsaioa

IMG_19032016_171445Kaixo!

Gure azkeneko irratsaioan, hainbat euskaldunek egin bezala (batzuek fisikoki eta beste batzuek adimenaren bidez) guk ere Kataluniara egin dugu salto, Kataluniako erreferenduma aztertu baitugu. Hala, hanka bat Balkanetan eta beste bat Katalunian izan dugu programa osoan zehar. Gurean eta Katalunian noizbehinka (asko edo gutxi ote diren bakoitzaren eskuetan utziko dugu) entzun izan dira Kataluniaren eta Jugoslavia ohiko errepubliken independentzia prozesuan eta konparaketa horietan esaten diren argudioak eta hauen oinarria ere aztertu dugu. Beste alde batetik, egun, balkandar lider ezberdinek Kataluniako erreferendumaren gainean egin dituzten balorapenak ere iruzkindu ditugu.

Bukatzeko Europako (gizonezkoen) Saskibaloi Txapelketaz hitz egin dugu; izan ere talde jugoslaviarrek maila bikaina eman baitute. Horietako bik finala jokatu  dute, Esloveniak eta Serbiak, Eslovenia garaile izan delarik. Txapelketa hau balkandar taldeen optikatik pixka bat aztertu dugu.