II. Jugoslavia eguneko kronika

Drugovi! (más abajo en castellano)

jugoslavia egunaDozena bat pertsona batu ginen atzo Bilboko Zirika! herri gunean ospatu zen II Jugoslaviar Egunean. Jardunaldiari 12ak pasata ekin genion azken asteetan zuetako askok bidali diguzuen argazkiekin osatutako erakusketarekin eta ondoren, luntx bati hasiera emanez, bi kidek elkartea osatzeko arrazoiak azaldu zituzten, bere egunerokoak eta etorkizunera begira ditugun planak.

Gezurra esango genuen jende gehiago espero genuela esaten ez badugu, baina egia da eguraldia ez zela aproposena eta elkarteko kideen erdia (Lehendakaria besteak beste) lan kontuengatik ez zirela gurekin egon. Hala ere  bizi genuen giro ona eta eman ziren eztabaida interesgarriak zirela eta, gure burua asebetetzat ematen dugu, zuetako askok azken asteetan atzoko erakusketarako hainbat argazki bidali zenizkiguzuela ahaztu gabe. Aipamen berezia egiten diogu diaspora serbiarrari, atzo gure lagun eta jada kide den Milicagatik ordezkatua egon zena, honek bere Serbia kuttunaren ingurukoak transmititu zituelarik.

Continue reading

Advertisements

Hemen da II. Jugoslavia Eguna

Jugoslavija eguna-Recuperadod

Euskal Herriko II. Jugoslavia Eguna. Hurrengo larunbatean, azaroak 28an, Bilboko Zazpikaleetan dagoen Zirika gunean (Erronda kalea) ospatuko dugu.

Hemen duzue Euskadi Irratiko Hiri Gorrian irratsaioan egin diguten elkarrizketa egunari buruz. Erdu geugaz!

I. Jugoslavia Eguna

SAM_0183

Kotor (Montenegro). Argazkia: Asier Blas

Drina Zubia Kultur Elkartearen proiektua berreskuratu eta indartu nahi dugu. Orain arte, ezin izan diogu eskaini nahi bezain beste denbora, baina aurten bai, aurten guztion artean bultzada bat eman diezaiokegu. Horretarako aitzakia ederra dugu azaroaren 29an.

Hasieratik azaroaren 29a elkarteko egutegian gorriz seinalaturiko data da, egun horretan Jugoslavia Sozialista aldarrikatu zen eta ospakizunetarako egun nagusia bezala izendatu genuen. Horren harira, talde sustatzaileak honako minimoetako proposamena egiten du:

Euskal Herriko I. Jugoslavia Eguna Bilbon ospatuko dugu azaroaren 29an, hona hemen proposatzen dugun programa apala:

a) 19:00etan Elkartean parte hartu nahi dutenei irekia: Bilbon ordu beteko bilera txiki bat ospatuko dugu. Honako gaiak tratatzeko: Continue reading