Zdravo drugovi!

Ivo Andrić Elkartea 2012ko abenduko balkanetako elurteen artean hasi zen mamitzen, asfalto, ibai, mendi, itsaso, pljeskavica eta rakija artean. Ordutik, urte erdi bat igaro behar izan da proiektuak haizea hartu dezan: 2013ko maiatzaren 25ean sortu dugu formalki, Jugoslavia ohiko Gazteriaren Egunean.

Ivo Andrić Elkarteak Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza bultzatu nahi du errespetu eta elkartasuneko ikuspegia garatuz. Halere, bere lanean Jugoslavia ohiko estatu, nazio eta herriak lehenetsiko ditu, bigarren maila batean geratuz gainontzeko Balkanak. Ildo horretan, elkarte kultural bat izango da bere zentzurik zabalenean ulertuta: gizartea, kultura, literatura, bidaiak, antropologia, hizkuntzak, historia, politika, ekonomia eta kirolak landu ditzake. Garrantzitsua da azpimarratzea ez duela bere egitasmo nagusien artean lan politikoa egitea. Zer garen hobeto jakiteko egin klik hemen.

Pausu asko ditugu emateke eta agenda poliki-poliki hasi gara osatzen, bidaia hasi baino ez dugu egin. Hona hemen gauzatu edo gauzatzeke ditugun ideia batzuk:

  • Web orrialde bat egitea arestian aipatutako gai zerrendaren gaineko artikuluak jasoko dituena (kontribuzioa eta artikuluaren ardura indibiduala izango da).
  • Sare sozialetan egotea: Facebook eta Twitter.
  • Hilean behin newsletter bat egitea.
  • Urtean behin (azaroaren amaieran) Jugoslavia ohia eta Balkanei eskainitako astea.
  • Urtean behin (ekainaren 28an) jai eguna ospatzea.
  • Irratsaio bat egitea.
  • Bideoak egin.
  • Euskarazko Wikipedian ekarpenak egitea Jugoslavia ohia eta Balkanen inguruan.
  • Harremanak garatzea Jugoslavia ohiko eta Balkanetako antzeko elkarteekin.
  • Etab.

Gurekin lotu nahi baduzu ez eduki dudarik eta idatzi email bat: ivoandricelkartea@gmail.com

Drugovi, ongi etorriak gure itsasontzira!

Oparitxo bat: hemen duzue Pan American World Airways (Pan Am) konpainiak Jugoslaviari buruz egin zuen bideoa 1961ean:

Yugoslavia on Kodachrome – 1961

Disfrutatu!

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

2 thoughts on “Zdravo drugovi!

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s