Idazlanen lehiaketa

Drina Zubia Kultur Elkarteak, 2015eko azaroaren 28an, II Jugoslavia Egunean, Drina Zubia Idazlanen Saria aurkeztu zuen. Hauek dira sariaren oinarriak:

«DRINA ZUBIA» IDAZLANEN SARIA 2016. OINARRIAK

1.- “Drina Zubia Idazlanen Saria”-n parte hartzea edozein adinetako pertsonari zabaldua dago aurrerago zehaztuko diren baldintzak beteta. Ezingo dute parte hartu Drina Zubia Kultur Elkartearen batzorde eragileko kideak (Lehendakaria, Lehendakari ordea, diruzaina eta idazkaria).

2.- Drina Zubia Idazlanen Sariaren erakunde antolatzailea eta oinarri hauen arduradun bakarra Drina Zubia Kultur Elkartea da.

3.- Sari bakarra egongo da: saridunak 200 euro irabaziko ditu. Epaimahaiak hala iritziz gero saria eman gabe utzi daiteke.

4.- Parte-hartzaile bakoitzak lan BAKARRA aurkeztu ahal izango du, aurretik argitaratu gabea.

5.- Lanaren gaia Balkanak izango dira, hauei lotutako edozer gai lan onartuko dugu, fikziozko ipuinak edo ez-fikziozko idatziak. Ez-fikziozkoen artean, adibide gisa honako gaiak aipatu ditzakegu: historia, politika, kultura, hizkuntzak, kirolak, musika, zinema etab. Komikiak onartuko dira ere bai, kasu honetarako lanak gutxienez lau DINA-4 orrialde izango ditu eta gehienez zortzi.

6.- Lanak euskaraz idatziak badira munduko edozein pertsonak partehartu dezake. Bestalde, Euskal Herrian bizi diren pertsonek EHko edozein hizkuntzetan aurkeztu ahal izango dituzte beraien lanak: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, okzitanieraz edo erromintxelaz. Bestalde, serbokroazierazko lanak onartuko dira ere bai Euskal Herrian bizi diren pertsonentzat.

7.- Lanak 17.500 karaktere (espazioak barne) eta 35.000 karaktere (espazioak barne) artean izango ditu (orientazio modura, gutxi gorabehera bost eta hamar orrialde artean). Aurkeztuko den lana komiki bat bada, 4. puntuan aipatu bezala, DINA-4 orri-tamainako lau eta zortzi orrialde artean izango ditu. Idazlanak ordenagailuz idatzia egon behar du eta erantsitako artxibo bezala bidali beharko da drinazubia@gmail.com e-postara (lana komikia bada, PDF formatuan helbide horretara bidaliko da).

8.- Lanak soilik ezizen batekin sinatuak izango dira; drinazubia@gmail.com helbidera bidali behar dira. Gutun elektroniko horren izenburua “Drina Zubia Saria, lana” izango da. Beste gutun elektroniko baten, egilearen datu pertsonalak (izena, helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbaki bat) eta lana sinatzeko erabili duen ezizena agertuko dira. Bigarren gutun elektroniko honen izenburua “Drina Zubia Saria, datuak” izango da.

9.- Lanak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 31ean bukatuko da. Irabazlea, 2016ko Vidovdan egunean, hau da, 2016ko ekainaren 28an jakinaraziko da.

10.- Epaimahaia Drina Zubia Kultur Elkarteko batzorde eragileko hiru kideez edo hauen delegazio lana onartzen duten pertsonez osatua egongo da.

11.- Lan irabazlearen gaineko eskubideak Drina Zubia Kultur Elkartearen esku geratuko dira, lana bi urtetan argitaratuko ez balitz egileak berriro eskubideak berreskuratuko ditu. Aurkeztuko diren lanei, nahiz eta sarituak ez izan, liburu batean partehartzeko eskaintza egin ahalko zaie Drina Zubia Kultur Elkarteak horrela nahi badu behin epaimahairen iritzia entzunda. Lehiaketa honekin Drina Zubia Kultur Elkarteak urtero Balkanei buruzko gaia izango duen liburu bat argitaratzeko asmoa du, besteak beste, lehiaketara aurkezturiko lan batzuekin.

12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onarpena dakar.

13.- Drina Zubia Kultur Elkarteak, ustekaberen baten kasuan, oinarri hauek aldatu ahal izango ditu; aldaketa baten kasuan, aldaketaren berri ematera konprometitzen delarik.

Advertisements