Tesla Ordua, 89 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Adriatikoko olatutxook!

Aste honetako programa oso oparoa izan dugu. Lau berri garrantzitsu izan ditugu:

(1) Zenbait kirolariren adierazpen jugoslaviarzaleak (Kenan Kodro, Svetislav Pešić eta Božidar Maljković).

(2) Kosovo eta Serbiaren arteko mugen aldaketen inguruko zurrumurruak.

(3) Euskal Herriarekin lotura izan duen berri bati ere ekin diogu gero. Nazioartean oso goratua izan da Greziaren eta Ipar Mazedoniaren arteko Prespako Akordioa –azken honen izenaren afera konpontze-bidean jarri duena- baina euskal politikari bat, Lorena Lopez de Lacalle Eusko Alkartasunako eta Euskal Herria Bilduko kidea mesfidati agertu da.

(4) Hizpide izan ditugu Albaniako, Montenegroko eta Serbiako protestak. Hauez gain, Bulgariako eskuin muturreko martxa aipatu dugu. Bestalde, Kroaziako lehendakaria Kolinda Grabar-Kitarovićek barkamena eskatu du iraganean oihu ustasha bat “kroaziar oihu tradizional” bezala justifikatu zuela eta, justifikazio hura “hanka-sartzea” izan zelako.

Beste berri txikiago batzuk ere komentatu ditugu, astea oso oparoa izan baita, baina hobe duzue programa entzutea, dena hemen kontatu baino lehen.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla Ordua, 82 irratsaioa

Estudio berriaKaixo Balkanetako lagunok!

Gaurko programan, batez ere bi gaua izan ditugu eztabaidagai. Alde batetik, Kosovoren inguruan izan diren ika-mikak (zergak, armada sortzea, Pristina eta Belgraden arteko harremanak inoiz baino okerrago egotea), eta bestetik, Banja Lukan (Republika Srpska) David Dragičević ustez bere buruaz beste egindako, baina bere familiaren arabera eraildako 21 urteko gaztearen protestez aritu gara. Protesta horietara doan jendearen arabera, poliziak edo ez du nahikoa egiten heriotza argitzeko edo beste norbait ezkutatzen ari da, beraz Republika Srpskan boterean dagoen Aliantza Sozialdemokrataren kontrako kolore politikoa hartzen dute.

Aurretik, berri laburragoak kontatu izan ditugu. Horietako bat, Bosnian azkenean “herren ganberak” (Bosnia-Hercegovinako sistema bikameralean zeharka aukeratzen diren goi-ganberak) aukeratzeko lege berria onartu dutela, beraz laster parlamentuak osatu ahal izango direla dugu. Beste berrien artean, soldaduen kontrako zigorrak, Bulgariako feministen manifestazioak, Montenegrok apaiz ortodoxo batzuk bertatik bota nahi izatea, Zoran Zaev eta Alexis Tsipras –hurrenez hurren Ipar Mazedoniako eta Greziako lehen ministroak- Bakearen Nobel Saria jasotzeko proposatuak izatea eta Serbian Milan Nedić lehen ministro kolaborazionista ez errehabilitatzeko epaitegien erabakia aipatu ditugu.

Entzun gure programa hemen:

Tesla Ordua, 54. irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo balkaniarrok!

Aste honetako berriak, batez ere hiru gunetan zentratu dira. Alde batetik, bulgariar eskuin muturreko erradikalenek, Sofian 30 eta 40. hamarkadetan politikari faxista izan zen Hristo Lukov jeneralaren omenezko “Lukovmarsh” deitutako manifestazioa egin izanean.

Ondoko herrialdeetan, Grezian eta Mazedonian, izenaren inguruko eztabaidak jarraitu egiten du. Hori dela eta, bi herrialdeen arteko elkarrizketek jarraitu egiten dute, bi herrialdeetan akordioaren bai aldekoen zein kontrakoen ahotsak entzuten ari direlarik.

Bestetik, (gizonezkoen) UEFA Txapelketan balkaniar talde guztiak kanporatuak izan ziren, eta horretaz ere hitz egin dugu.

Entzun gure irratsaioa hemen:

Tesla Ordua, 48 irratsaioa

tesla-orduaKaixo musikazaleok!

Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu.

Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta baita ere Fermin Muguruzaren abestian koruak egiteko erabili izna den “Listaj goro” abesti folklorikoa.

Politikari dagokionez, Kosovon Oliver Ivanović serbiar politikariaren erailketaz hitz egin dugu. Lider horri egun, botereduna baino lider sinbolikoa izan zen 1999an Kosovotik serbiar Estatua eta komunitatea desagertzerakoan, ggeratu zen komunitatearen hondarren liderra bezala agertu zelako. Ivanović bai Serbiako zein Kosovoko Gobernuekiko posiizoan zegoen. Momentuz ez da atxiloturik izan.

Berri txikiagoen artean, Mazedoniak eta Bulgariak sinatutako Adiskidetasun itunari buruz aritu izna gara,e ta baita ere Mazedoniaren izen ofizialaren inguruko Mazedonia eta Greziaren arteko negoziazioei buruz.

Kirolen arloan, bi fitxaketei buruz hitz egin dugu, bietan Balkanak eta Euskal herria lotuta agertzen direlarik: alde batetik Cristian Ganea Athleticek fitxatzeaz eta bestetik Einar Galilea NK Rudešek fitxatzeaz. Zorte ona opa diegu biei

Eta azkenik, Kroazian jokatzen ari den (gizonezkoen) Europako Eskubaloi Txapelketaz aritu izan gara.

Entzun gure programa hemen:

Tesla ordua, 46. irratsaioa

Kaixo balkaniarzaleok!

IMG_19032016_171445Lehengo irratsaioan Montenegrori buruz ari ginela, irratsaioa luze egin zitzaigun, eta gure tartea gainditu genuen. Beraz, zintzilik geratutakoekin hasi dugu programa hau, batez ere Montenegroko 1919ko “gerra zibil txikia” eta Jugoslavia sozialistaren pean Montenegroren nazio-eraikuntza izan ditugu hizpide. Espero dugu gako batzuk ulertu-arazi izana.

San Tomas, Sveti Toma eguna denez gero, lan egiteko gogo handirik ez eta berri azkar batzuk esan ditugu. Horien artean, Italian Bulgariaren orain arteko historiarik zaharrena topatu izana: Aberriaren Zahartasunaz eta Bulgariaren gauzen,. Petar Bogdan Baksin bulgariar artzapezpiku katolikoak XXVII mendean latinez idatzitako liburu bat dugu.

Horrez gain, Moldaviak Errusian duen enbaxadorea erretiratzeaz aritu izan gara. Jokaldi hau 2018ko hauteskundeei begira egindako mugimendu bat izan dela uste dugu. Bestetik, Txinan Balkanetan duen eragin geroz eta handiagoaz ere aritu izan gara. Eta aipatu behar dugu baita ere agian harrigarria izango den gauza bat: Errumaniako fiskal militarrak 198ko matxdinada antikomunista “goitik eragindakoa, telebista lagun zuelarik” izan zela esana. Azken hori ere aztertu dugu.

Entzun irratsaioa hemen:

Tesla ordua irratsaioa (13. kapitulua)

Egunon Danubioko txalupok!!

IMG_19032016_171445Tesla Orduaren emisio berri honetan, jada hasi den III. Balkandar Asteari buruz arituko gara. Astelehenean, Leioako kanpusean eman genuen “Kateen Zama” (euskarazko azpitituluekin) eta ondoren solasaldi bat egin dugu. Hurrengo hitzaurrean gaur bertan (2016-11-23), arratsaldean izango dugu Bilbon (bart egindako irratsaioan, “bihar” esaten dugu, aurreko gauekoa baita), 18:00etan, Zirika gunean; “Kateen Zama 2” jarriko baitugu, geroago solasaldi interesgarria (ziur!) egingo dugularik. Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (12. kapitulua)

Kaixo entzuleok!

Atzoko programan, gure elkarteak aurki antolatuko duen III. Balkandar Asteaz mintzatu gara. Aurtengo Balkandar Astea berezia izango da, eta ez soilik egun bat baino gehiagotan egingo dugulako, eta ezta hiri batean baino gehiagotan egingo ditugulako ekitaldiak, baizik eta Boris Malagurski zinemagile serbo-kanadiarra gure artean egongo delako. Malagurski, Donostia 2016 Kultur Hiriburua programaren laguntzarekin ekarriko dugu Euskal Herrira, eta bi ekitalditan hartuko du parte: irailaren 25ean Egiako Kultur Etxean “Težina lanaca 2//The Weight of chains 2”filema aurkeztuko dugu egilearekin, eta irailaren 26an Donostian zehar (Txillidaren Haizearen Orrazia eskulturatik Basterretxearen Bakearen usoa eskulturaraino) “Oroimenaren Ibilbidea” egingo dugu. Continue reading