Tesla Ordua, 48 irratsaioa

tesla-orduaKaixo musikazaleok!

Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu.

Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta baita ere Fermin Muguruzaren abestian koruak egiteko erabili izna den “Listaj goro” abesti folklorikoa.

Politikari dagokionez, Kosovon Oliver Ivanović serbiar politikariaren erailketaz hitz egin dugu. Lider horri egun, botereduna baino lider sinbolikoa izan zen 1999an Kosovotik serbiar Estatua eta komunitatea desagertzerakoan, ggeratu zen komunitatearen hondarren liderra bezala agertu zelako. Ivanović bai Serbiako zein Kosovoko Gobernuekiko posiizoan zegoen. Momentuz ez da atxiloturik izan.

Berri txikiagoen artean, Mazedoniak eta Bulgariak sinatutako Adiskidetasun itunari buruz aritu izna gara,e ta baita ere Mazedoniaren izen ofizialaren inguruko Mazedonia eta Greziaren arteko negoziazioei buruz.

Kirolen arloan, bi fitxaketei buruz hitz egin dugu, bietan Balkanak eta Euskal herria lotuta agertzen direlarik: alde batetik Cristian Ganea Athleticek fitxatzeaz eta bestetik Einar Galilea NK Rudešek fitxatzeaz. Zorte ona opa diegu biei

Eta azkenik, Kroazian jokatzen ari den (gizonezkoen) Europako Eskubaloi Txapelketaz aritu izan gara.

Entzun gure programa hemen:

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

One thought on “Tesla Ordua, 48 irratsaioa

  1. Honezkoero jakingo duzuela imajinatzen dut, baina audioa gaizki dago: niri behintzat programaren tarte gutxi batzuk baino ez dizkit entzuten uzten, wordpressean nahiz archive.org-en sartuta. Pena, gaiak oso interesgarriak baitziren…

Leave a comment