Срећан Видовдан!! Vidovdan zoriontsua!!

Gaur, Ekainaren 28an, Serbiar Egun Nazionala da, Vidovdan (Видовдан), hau da, Vito Deunaren eguna. Egun hau serbiar gizarte osoak eta baita Serbiar Eliza Ortodoxoak (Српска православна црква; Sprska Pravoslavna Crkva) euren egun nagusitzat hartzen dute (nahiz eta paradoxikoki, ez Serbian ez Republika Srpskan -Bosniako Errepublika Serbiarra- jaiegun ez den). Vidovdan egunean gertatu zen (serbiar abertzaletasunaren ustez) Serbiaren historiako egunik garrantzitsuena, Kosovoko borrokaldia hain zuzen ere (1389ko ekainaren 28an), non Turkiar Inperioak serbiarrak garaitu zituen eta Serbiaren hondamendia hasi zen turkiarren menpean. Borrokaldi horrek serbiarrak euren aberria defendatzera joan ziren Murat I sultan otomandarrak zuzendutako armada askoz ere handiagoaren kontra, Lazar Hrebeljanović (Лазар Хребељановић) Tsarrak zuzendurik eta galdu egin zuten; beraz aberriaren aldeko herriaren martirioa islatzen du borroka honek. Konparazioa egiteko, euskaldunontzat Amaiurreko borrokaldia edota Gernikako bonbardaketaren bezalakoa da; nahiz eta serbiarren artean askoz ere predikamendu handiagoa izan (praktikoki, serbiarren Aberri Eguna da). Serbiar Elizak, bere aldetik, sakrifizioaren kontzeptu kristauarekin lotzen du, martirioarekin: Serbiar Eliza Ortodoxoak bere herriari askotan edo “herri martiri” deitzen dio (hemen nabarmendu behar da, antzinako egutegi ortodoxoaren arabera, Vidovdan eguna ekainaren 15 izango zela, eguntegi hori 13 egun atzerago bait zihoan. Eliza Katolikoaren santu-egutegian, Vitus Deunaren eguna ekainaren 15 da). Continue reading

Advertisements

Mostar eta Gazteriaren Eguna

2013ko maiatzaren 25an eratu zen Ivo Andric Elkartea, hain zuzen ere, Jugoslavia ohiko Gazteriaren Egunean. Sortze-bilera ospatzen ari ginen momentuan, Bosnia-Herzegovinako Mostar hirian gazte batzuk eraikin batean pankarta eta bandera bat jarri zituzten Jugoslavia ohiko Gazteriaren Eguna ospatzeko.

Mostar Herzegovinako hiri nagusia da eta Bosnia-Herzegovinako hirugarren hiria bezala kontsideratu daiteke historikoki eta politikoki duen garrantziagatik (nahiz eta populazioz bosgarrena izan). Gerra aurretik, 1991an, bere populazioaren %35a bosniar-musulmana zen, %34a bosniar-kroaziarra eta %19a bosniar-serbiarra; beste %10k bere burua besterik gabe jugoslaviartzat hartzen zuelarik (1961ko zentsuan agertu zen espontanekoki lehen aldiz aukera hau). Halere, historikoki aldaketa demografiko bat ematen ari zen, izan ere, 80. hamarkadara arte gehiengo osoa izan gabe ere, bosniar-kroaziarrak ziren komunitate nazional handiena. Gainbehera demografiko erlatibo honek eta Mostar Bosniako kroaziarren hiriburu historiko-sinbolikoa izateak azaltzen dute zergatik bertan izan ziren hain gogorrak  musulman eta kroaziarren arteko enfrentamenduak 90. hamarkadako gerran. Bosniar-kroaziarren indar militarrek Mostarreko zubi famatua suntsitu zuten, ondoren berreraikia izan dena. Continue reading

Kerkirako adierazpena

Aurreko Tamo Daleko abestiari buruzko sarreran, serbiarrak, euren armada eta euren Gobernua Greziako Kerkira uhartean erbestean utzi genituen. Sarrera horretan, serbiarren sufrikarioez hitz egin genuen, baina oraingoan beste gai zeharo ezberdin batez arituko gara. Izan ere Kerkirako uhartean, herrialdearentzat garrrantzitsuak izango ziren erabakiak hartuko baitziren.

1916an, Kerkirako Udal Antzokian erbesteko Serbiar Parlamentuak helburu gisa herria hego-eslaviarrak batuko zituen Estatu bat eraikitzea helburu gisa finkatu zuen. Ordura arte bi proiektu edo aukera zeuden mahai gainean (orduan hain kontrajarritzat ezartzen ez zirenak, beste herri hego-eslaviarretako jugoslavisten eta abertzaleen artean serbiarzaletasun handia ere baitzegoen): Serbia Handia eraikitzea askapen militar bidez (Austrohungariar Inperioaren parte ziren gehiengo serbiarreko lurrak Estatu serbiarrera batuz) edo herri ezberdinen artean Estatu jugoslaviarra eraikitzea. Bazirudien, Nikola Pašić serbiar gobernuko Lehen ministroa (Herri Alderdi Erradikalaren sortzailea, gaztetan iraultzaile erromantiko izandakoa eta XX mende hasieran serbiar abertzaletasunaren ikurtzat hartua izan zena) lehen aukeraren aldekoa zela. Izan ere, orduan Serbia Austrohungariar dominaziotik aske egoteko gogo gehien zuen herrialde bezala ikusten zen (kroaziar eta esloveniar katolikoen artean ez zegoen hainbeste indar eta akaso gogorik), baina beste alde batetik, Austrohungariar Inperioak okupatutako lurretako zenbait kroaziar eta serbiar intelektualek bat egin zuten hegoeslaviarren aldeko batasunaren ideiaren alde, Estatu multinazional indartsu eta berri bat sortzeko Balkanetan. Continue reading

Allí a lo lejos/Tamo daleko (canción nacional serbia)

La canción Tamo daleko (“Allí, a lo lejos”, en cirílico Тамо далеко) es una canción que narra la epopeya del pueblo serbio durante la gran retirada en el invierno entre 1915 y 1916. Esta canción ha perdurado de generación en generación en recuerdo a la bravura, al sacrificio y a las penalidades que sufrieron los serbios que participaron en ese episodio histórico.

Tras el famoso atentado en Sarajevo por parte de Gavrilo Princip contra el heredero del al trono de Viena, archiduque Francisco Fernando, Austria declara la guerra a Serbia dando comienzo a la Primera Guerra Mundial (el pretexto oficial era la falta de colaboración de serbia en esclarecer el atentado, pero en realidad seguía a una lógica de dominación de los Balcanes). Austria-Hungría, acompañada de Alemania se lanzó al ataque contra Serbia, que estaba en una mala posición geográfica (aislada de sus aliados y visto el papa de entonces, la capital Belgrado estaba muy cerca de la frontera). Sin embargo los serbios resistieron durante hasta el final de 1915, pese a los encarnizados ataques y a una epidemia tífica que asolaba el país. Sin embargo la entrada de Bulgaria en la guerra en 1915 dejó en muy mala situación a Serbia, geográficamente rodeada por todas partes. Continue reading

Han bestaldean/Tamo daleko (serbiar abesti nazionala)

Tamo daleko (serbiar zirilikoz, Тамо далеко) abestia (literalki, “Han urrunean”, baina abestiaren zeresana kontutan izanez lizentzia bat hartuz, “Han bestaldean” bezala itzultzea erabaki dut) Lehen Mundu Gudako serbiar abesti bat da, XX mende hasierakoa. Lehen Mundu Gudako abesti epiko bat da, baina belaunaldiz belaunaldi igaro ondoren hain da ezaguna ezen gaur egun Serbiaren “bigarren ereserki” bezala hartua dela.

Abesti hunkigarri honek serbiar historiako pasarte heroiko bat kontatzen du: Lehen Mundu Gudan zehar, Serbiar Armadak, toki guztietatik inguraturik eta erasoturik, 1915-1916ko neguan Serbiatik Greziako Korfu edo Kerkira uhartera (grezieraz, Κέρκυρα, serbieraz Krf edo zirilikoz Крф) egin zuen exodoa. Martxa hau heriotzaren martxa bat izan zen, bidean ehundaka milaka gudari hil bait ziren. Baina aldi berean, biziraupenaren martxa bat izan zen, etsaiaren aurrean amore eman baino armada, herri eta Estatu aske gisa bizirauten erabaki zutenen martxa. Continue reading

Zdravo drugovi!

Ivo Andrić Elkartea 2012ko abenduko balkanetako elurteen artean hasi zen mamitzen, asfalto, ibai, mendi, itsaso, pljeskavica eta rakija artean. Ordutik, urte erdi bat igaro behar izan da proiektuak haizea hartu dezan: 2013ko maiatzaren 25ean sortu dugu formalki, Jugoslavia ohiko Gazteriaren Egunean.

Ivo Andrić Elkarteak Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza bultzatu nahi du errespetu eta elkartasuneko ikuspegia garatuz. Halere, bere lanean Jugoslavia ohiko estatu, nazio eta herriak lehenetsiko ditu, bigarren maila batean geratuz gainontzeko Balkanak. Ildo horretan, elkarte kultural bat izango da bere zentzurik zabalenean ulertuta: gizartea, kultura, literatura, bidaiak, antropologia, hizkuntzak, historia, politika, ekonomia eta kirolak landu ditzake. Garrantzitsua da azpimarratzea ez duela bere egitasmo nagusien artean lan politikoa egitea. Zer garen hobeto jakiteko egin klik hemen.

Pausu asko ditugu emateke eta agenda poliki-poliki hasi gara osatzen, bidaia hasi baino ez dugu egin. Hona hemen gauzatu edo gauzatzeke ditugun ideia batzuk: Continue reading