Tesla ordua irratsaioa (12. kapitulua)

Kaixo entzuleok!

Atzoko programan, gure elkarteak aurki antolatuko duen III. Balkandar Asteaz mintzatu gara. Aurtengo Balkandar Astea berezia izango da, eta ez soilik egun bat baino gehiagotan egingo dugulako, eta ezta hiri batean baino gehiagotan egingo ditugulako ekitaldiak, baizik eta Boris Malagurski zinemagile serbo-kanadiarra gure artean egongo delako. Malagurski, Donostia 2016 Kultur Hiriburua programaren laguntzarekin ekarriko dugu Euskal Herrira, eta bi ekitalditan hartuko du parte: irailaren 25ean Egiako Kultur Etxean “Težina lanaca 2//The Weight of chains 2”filema aurkeztuko dugu egilearekin, eta irailaren 26an Donostian zehar (Txillidaren Haizearen Orrazia eskulturatik Basterretxearen Bakearen usoa eskulturaraino) “Oroimenaren Ibilbidea” egingo dugu. Continue reading

Advertisements

II. Jugoslavia eguneko kronika

Drugovi! (más abajo en castellano)

jugoslavia egunaDozena bat pertsona batu ginen atzo Bilboko Zirika! herri gunean ospatu zen II Jugoslaviar Egunean. Jardunaldiari 12ak pasata ekin genion azken asteetan zuetako askok bidali diguzuen argazkiekin osatutako erakusketarekin eta ondoren, luntx bati hasiera emanez, bi kidek elkartea osatzeko arrazoiak azaldu zituzten, bere egunerokoak eta etorkizunera begira ditugun planak.

Gezurra esango genuen jende gehiago espero genuela esaten ez badugu, baina egia da eguraldia ez zela aproposena eta elkarteko kideen erdia (Lehendakaria besteak beste) lan kontuengatik ez zirela gurekin egon. Hala ere  bizi genuen giro ona eta eman ziren eztabaida interesgarriak zirela eta, gure burua asebetetzat ematen dugu, zuetako askok azken asteetan atzoko erakusketarako hainbat argazki bidali zenizkiguzuela ahaztu gabe. Aipamen berezia egiten diogu diaspora serbiarrari, atzo gure lagun eta jada kide den Milicagatik ordezkatua egon zena, honek bere Serbia kuttunaren ingurukoak transmititu zituelarik.

Continue reading

Argazki erakusketarako deialdia / Llamamiento exposicion fotografica

(Más abajo el texto en castellano)

Ivo Andrić Kultur Elkarteak, Azaroaren 28an, larunbatez, bere elkartearen aurkezpena egingo du. Bilboko Zazpi Kaletako Zirika! Herri gunean. Ekitaldi horretan, elkartearen aurkezpenaz gain, elkartearen irratsaioaren sorreraz ere jakinaraziko dugu eta horrez gain, etortzen diren guztientzat luntx bat eskainiko dugu.

Hala ere, ekitaldia girotzeko, eta baita ere Jugoslavia eta Balkanak ezagun egiteko, argazki erakustaldi dinamiko bat antolatu dugu. Erakustaldi honen egileak zuek izango zarete (etortzen zaretenak zein etortzerik izango ez duzuenak), zuen ekarpenez egingo dugu erakustaldia. Horretarako, konpromezu txiki bat eskatuko dizuegu bertaratzeko asmoa duzuenoi eta baita ere sare sozialetan jarraitzaile zaretenoi: zuen Balkanetarako bidaietako argazkiak bidaltzea, bakoitza azalpen txiki batekin. Argazkiak drinazubia@gmail.com helbide elektronikora bidal zenitzazkete. Continue reading

I. Jugoslavia Eguna

SAM_0183

Kotor (Montenegro). Argazkia: Asier Blas

Drina Zubia Kultur Elkartearen proiektua berreskuratu eta indartu nahi dugu. Orain arte, ezin izan diogu eskaini nahi bezain beste denbora, baina aurten bai, aurten guztion artean bultzada bat eman diezaiokegu. Horretarako aitzakia ederra dugu azaroaren 29an.

Hasieratik azaroaren 29a elkarteko egutegian gorriz seinalaturiko data da, egun horretan Jugoslavia Sozialista aldarrikatu zen eta ospakizunetarako egun nagusia bezala izendatu genuen. Horren harira, talde sustatzaileak honako minimoetako proposamena egiten du:

Euskal Herriko I. Jugoslavia Eguna Bilbon ospatuko dugu azaroaren 29an, hona hemen proposatzen dugun programa apala:

a) 19:00etan Elkartean parte hartu nahi dutenei irekia: Bilbon ordu beteko bilera txiki bat ospatuko dugu. Honako gaiak tratatzeko: Continue reading