Tesla Ordua irratsaioa (16. irratsaioa)

Kaixo Jugoslaviar gazteok!!

Tesla OrduaAbenduaren 27ko programa duzue honako hau. Oraingoan, formato tradizionalera itzuli gara, hau da, oraindoan soilik Balkanez hitz egin dugu. Programa honetan, besteak beste Mazedoniako eta Errumaniako hauteskunde-osteaz aritu gara; batez ere Mazedoniakoaz, izna ere, “Kolore-iraultza” giroan egin izan diren hauteskundeak izan baitira, tartean Mazedonia hartzekoa omen den bide geopolitiko berria jokoan izna delarik. Honek, orain arteko Gobernu-alderdiaren bazkide albaniarrak aztoratu ditu, eta baliteke hauek babesa oposizioko alderdiari ematea.

Bestetik, Bosnian eta Kroazian gertatu izan diren polemika batzuei buruz aritu gara. Alde batetik, Bosnian, bertako Auzitegi Konstituzionalak serbiarren entitateari, Republika Srpskari, urtarrilaren 9a (1992an Republika Srpska sortu zeneko urteurrena) jai nazional bezala ospatzeko debekuaz eta Republika Srpskaren erantzunaz aritu izan gara. Bestetik, Kroazian, Kolinda grabar-Kitarovic lehendakariak ume batuzei serbiar goxokiak banatu zituela eta sortu den harrabotsaz eta honen atzean dagoenaz mintzatu gara.

Eta bukatzeko, Bosniako, Kroaziako zein Serbiako futbol-ligen sailkapen-egoeraz aritu gara.

Programa entzuteko egin klik lotura honetan

Advertisements

Tesla Ordua irratsaioa (15. irratsaioa)

Egun on, Balkanetako mendikateok!!

IMG_19032016_171445Oraingoan, Eguberrien alferrarekin bada ere, abenduaren 20an, egin genuen programa igoko dizuegu. Programa honetan, formatua estreinatu dugu, baina hori azaldu baino lehen barkamena eskatu behar dizuegu, izan ere, lehen, programa hau astero izango zela agindu baikenuen, baina abenduaren 13an ez ginen hitzordura iritsi, beraz ez genuen hitza bete. Oraingoan bai, oraingoan astero izango dugu programa.

Abenduaren 20ko programa honetan, hilabete honetan izan diren hiru hauteskunde izan ditugu mintzagai: Mazedoniakoa, Errumaniakoa eta Transnistriakoa. Hiru hauteskunde hauetan izan ditugun emaitzak izan ditugu hizpide, eta baita hauteskunde hauen testuingurua ere, izan ere, hirutatik bitan, Mazedonian eta Transnistrian, Gobernuan aldaketa egon daiteke, eta hirugarrenean, Errumanian, hauteskundeek Errumaniako lehendakariaren dimisioa ekar baitezakete.

Continue reading

Oscar Diaz (blog El Bloque del Este) entrevista a Drina Zubia Kultur Elkartea

1. ¿Qué es Drina Zubia Kultur Elkartea?

Drina Zubia Kultur Elkartea es una asociación cultural que sobre todo trata de difundir el conocimiento sobre los Balcanes, particularmente sobre Yugoslavia en el País Vasco, así como estrechar las relaciones culturales entre el País Vasco y los países balcánicos.

Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (14. irratsaioa)

Kaixo lagunok!

Atzoko irratsaioan bi gai tratatu genituen. Lehenengo, datorren igandean abenduak 11, Mazedonian ospatuko diren hauteskundeak aztertu genituen, aurkezten diren alderdiak eta inkestek iragartzen dutena. Ondoren, Drina Zubia Kultur Elkarteak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak antolatu zuten III. Balkandar asteaz hitz egin genuen. Ekitaldiak laburki errepasatu eta irratsaioaren bigarren ordu erdian Boris Malagurskik azaroaren 25ean bere Kateen Zama II filma aurkezteko izaniko agerraldiaren laburpena ekarri dizuegu. Bigarren parte hau, ingelesez eta gaztelaniaz dago. Hurrengo asteartera arte!

Lapur banden etika nazioartean

Asier Blas, iturria: Argia Aldizkaria

Joseba Sarrionandiak eman duen azkeneko elkarrizketan azaldu duenez, kapitalismoa lapur banden etikaren gainean eraikia da: “Bandaren etikak hazkunde ekonomikoa bultzatzen duelakoan. Eta okerrena da egia dela, zeren Libiako suntsidura, esate baterako, enpresa amerikano eta europarrentzat aukera ederra da hazkunderako, eta lanpostuak sortzeko, esaten duten bezala”.

Continue reading