Tesla Ordua, 41 irratsaioa.

Gabon Bosniako mendilerrook!!tesla-ordua

Irratsaio honetan, Bosniako errefuxiatu serbiar bat elkarrizketatu dugu gurean- Mihailo Ristić du izena, Tuzlan (Bosniako Federazioa, Bosnia) jaio zen eta Bijeljinan (Republika Srpska, Bosnia) bizi da egun. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da.

Hemos entrevistado a Mihailo Ristić, refugiado serbobosnio nacido en Tuzla (Federación de Bosnia, Bosnia), que pasó su infancia y parte de su adolescencia en Igualada (Cataluña) y actualmente vive en Bijeljina (Republika Srpska, Bosnia). Mihailo no ha hablado de su infancia, de sus procesos de integración, de la vida actual en Republika Srpska y Bosnia, y la sensación de ser un refugiado “no visible”, esto es, un refugiado serbobosnio, un grupo que la mayoría de la población desconoce incluso que tuvo refugiados. Ristić también nos ha hablado de su visión de la sociedad actual serbia y bosnia, tanto en torno a la economía,como al nacionalismo, como a la política.

Podéis escucharlo aquí. Disfrutad:

 

Advertisements

Skopje, gainbegiratu bat

Realak Vardar Skopjeren kontra jokatu zuenaren aitzakiarekin, Mazedoniako Errepublikaren edo Mazedoniako Errepublika Jugoslaviar Ohiaren hiriburuari buruzko post bat egingo dugu, Euskal Herrian hiri hau pixka bat hobe ezagutua izan dadin. Guk berez posta partidaren aurretik egin nahi izan genuen, baina ondoren egitea baino beste erremediorik ez dugu izan.

Skopjeren historia laburra

Mazedonia jende askorentzat herrialde ezezaguna bada ere, agian historia garaikide modernoaren aldetik historiarik konplexuenetako bat du, batez ere identitate aldetik; berez zaila da Mazedoniaren historia laburra kontatzea. Hasteko, esango dugu, mazedoniar kontzientzia nazional modernoa nahiko berria dela; Robert Newman britainiar antropologoak 1935ean Mazedonia bisitatu zuenean, “familia batzuetan neba-arreba batzuk bulgariarrak eta beste batzuk serbiarrak ikusi izan ditut”. Egun Mazedoniaz esaten ohi da “izena Greziak jartzen dio auzitan, hizkuntza Bulgariak, Eliza Serbiak eta populazioa Albaniak”. Honek erakusten du herri honen nolabaiteko “anbiguitate” historikoa, eta gaur egun, euren nortasun berezia berresteko duen lehentasuna edo obsesioa (eta azalduko luke zergatik ikusten diren hainbeste estatua Skopjeko kaleetan). Continue reading

TESLA ORDUA (26. SAIOA)

Gabon balkaniarrok!!

IMG_19032016_171445Gaur berriz itzuli gara zuekin Tesla Ordua programan. Gaurkoan, aurreko batean elkarrizketatu genuen Jose Miguel, Budapesten bizi den madrildarra. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da.

En esta segunda entrevista realizada a Josemi, hemos tocado más los temas políticos. En este caso hemos hablado del sistema político en Hungría, sobre todo de la política de Viktor Orbán, una mezcla de anticomunismo por un lado y protección social y soberanismo por el otro. También hemos hablado de la crisis de los refugiados, los desafíos que ha traído a Hungría y cómo ésta ha intentado resolverlos, no siempre con acierto, pero tampoco con la crueldad máxima y “perfidia” que se le achaca muchas veces de Occidente a Hungría. Por otro lado hemos hablado del anticomunismo rampante, sobre todo en el aspecto externo o propagandístico, que hace mella en la población; que sin embargo prefiere la vida bajo la época socialista; siendo muy repetida la paradójica frase “el comunismo es malo, pero la época de Kádár (presidente durante tres décadas de la Hungría Socialista) fue buena”. También hemos hablado de las vinculaciones de Soros (de origen húngaro) con el Partido Socialdemócrata (auténtica vanguardia de las políticas neoliberales en economía), y de la derecha radical de Jobbik.

Por último hemos tocado dos temas, como el acercamiento de Hungría a Rusia, y la desorientación general de izquierda ante fenómenos de partidos “euroescépticos”.

Si queréis seguir las opiniones de Josemi, podéis ver su blog “Crónicas Húngaras” www.cronicashungaras.blogspot.com o en Twitter mediante @Hungria_Roja

El programa, aquí:

TESLA ORDUA, 20. IRRATSAIOA

Egunon, euskoslaviarrok!!

Aste honetako poprograman, aurtengo formatu berriari ekin diogu, eta Gabirel Ezkurdia politologoa izna dugu gurekin batera, Balkanetatik urrundu eta geopolitikaz aritzeko. Baina horren aurretik, Balkanetako gaiei heldu diegu, kasu honetan Euskal Herrian izan ditugun zenbait berriri buruz.

Lehenik eta behin, ETBren “Sautrela” programan egindako erreportai baten harira, Dubravka Ugrešić idazle kroaziarra izan dugu mintzagai. Ugrešićek Donostia 2016 Europar Kultur Hiriburua programan parte hartu du Harkaitz Canorekin batera egindako proiektu batean, eta horren harira, Cano bera eta Juanjo Olasagarre euskal idazleek berari buruzko erreportai txiki batean bere ibileraz hitz egin digute: idazle feminista honentzat Jugoslaviaren desagerpenak zer ekarri zuen, eta halaber, bere literatur eta erbeste kezkak ere aipatu dituzte. Erreportaia ikusgai dago hemen (19:30 eta 26:00 minutuen artean, gutxi gora-behera).

Guk, Ugrešićen itzala aprobetxatu dugu bere El Museo de la Rendición incondicional liburua komentatzeko. Liburu hau, Ugrešićek erbestera joan eta gutxira idatzi zuen, eta han azaltzen dira bere aberri galduari (fisikoki zein politikoki, erbeste dela, eta gudak zirela eta) buruzko hausnarketak, eta baita ere, oroimenez eta oroitzapenez eginiko gogoetak.

Gerora, errefuxiatuen arazoa izan dugu ahotan, Tolosako Zumardi ekimenak, Iosu Iztueta eta Mauro Moratiesen eskutik, Belgraden dauden errefuxiatuak laguntzeko iniziatiba bat aurkeztu baitu (arropa bildu eta furgonetan Belgradera eraman). Han Ane irazabal kazetariarekin kontaktuan daude, eta euren asmoetan erreportai bat egitea ere badago. Gai honek errefuxiatuen dramaz hitz egiteko aukera ere eman digu.

Azkenik, geopolitika izan dugu mintzagai, batez ere Siria eta han Deir Ez-zor eta Palmira hirien kontrako Estatu Islamikoaren erasoak, eta baita Astanako bake-elkarrizketak eta hauek izan ditzazkeen ondorioak, Etxe Zuriko maizter berriaren politika bistatik galdu gabe.

Entuzn programan hemen:

TESLA ORDUA IRRATSAIOA (9. KAPITULUA)

Gabon guztioi!!

IMG_19032016_171445Gaur, ekainak 28, guretzat iraila arteko azken saioa izateaz gain, Vidovdan eguna ere bada: serbiarrentzat euren nortasunaren eta naziotasunaren eguna. Vidovdan egunean, serbiarren historian aparteko eragina izan dituzten hainbat gertaera jasotzen dira, horietako ezagunena 1389. urteko Kosovoko Borroka da. Vidovdan hasiera batean jatorri paganoak zituen festa izan, gaur egun ordea,  jai-nazionala bihurtu da. Ospakizun horren eboluzioaz arituko gara.

Ondoren, gure elkarteko aurreko postean egin bezala, gure elkartearen adiskide eta Balkanei buruz gaztelaniazko komunikazioan aitzindari izan den Aleksandar Vuksanovićez hitz egin dugu eta bereziki, Kosovo. La coartada humanitaria bere liburuaz.

Azkenik kiroletarako tartea izan dugu. Bertan, (gizonezkoen) Futbol Eurokopan balkaniar taldeen jaso dituzten porrotez hitz egin dugu, eta Belgraden izango den (gizonezko) Saskibaloi Aurreolinpikoaz ere jardungo gara.

Honako hau duzue ikasturte honetako azken irratsaioa. Gozatu ezazue eta irailean itzuliko gara.

Izen aldaketa / Cambio de nombre / промена имена / Promena imena

IZEN ALDAKETAREN KOMUNIKATUA (más abajo en castellano / испод на српскохрватском / ispod na srpskohrvatskom)

Drina AlexPenaz eta tristuraz, Ivo Andrić Kultur Elkarteak hemendik aurrera izen hori erabiltzeko ezintasuna dela eta, beste izen baten pean ekingo diola jakinarazten die bere jarraitzaile eta oro har, Euskal Herriko jugoslaviarzale eta balkanzale guztiei. Penaz diogu, jugoslaviartasunaren ikur berezien eta aldi berean unibertsal zen Ivo Andrić ikur gisa hartzeko ilusio handia baikenuen. Baina penaren ondoren ilusioa datorrenez, ilusioz ekingo diogu harro sentiarazi gaituen beste izen bat dugulako: Drina Zubia Kultur Elkartea. Izen honen bitartez, hainbat kontzepturi erreferentzia egiten diogu. Lehenik Ivo Andrić idazlearen lanik ezagunenari, Višegrad batzen duen Mehmed Paša Sokolović zubiari egiten diogu erreferentzia. Bigarrenik, Drina ibaiaren izaerari. Drina ibaiak antzinako Jugoslaviako hainbat herri elkartzen ditu, baina askotan Estatuen edo Inperioen arteko muga politiko bezala ere erabili izan da. Guk, izen honekin, herri antzekoak edota herri baten hainbat populazio ezberdin zatitzen duen mugen gainetik zubi bat eraiki nahi dugulako.

Tristura ere aipatu dugu hasieran, tristura eragin baitigu honek, ez delako borondatez hartutako erabaki bat izan. Hain zuzen ere, beste elkarte batek, gurekin kontaktuan jarri gabe, zuzenean bere abokatuen bitartez Ivo Andrić marka eurek Espainiar Estatu osorako erregistratuta dutela komunikatu digute buro-fax baten bidez, eta guk hilabeteko epean izena aldatu ezean, gure kontrako epai-prozedurak hasiko dituztela jakinarazi digute.

Besterik gabe, gure izen aldaketaren berri ematen dizuegu toki guztietan:

Drina Zubia Kultur Elkartea


Continue reading

Serbiarrak Ukrainan Miloš Crnjanskiren begietan

Aaurreko postean azaldu ditugu XVIII mendean serbiarrak Ukrainan bukatzera eraman zituzten arrazoiak. Abentura bitxi honetan kokatutako literatur lan bat ere badugu: Miloš Crnjanski (Милош Црњански) idazle serbiarrak idatzitako “Migrazioak” (“Seobe”/“Сеобе”) idatzitako eleberri monumentala (hiru liburukitan banatuta). Eleberri horietan, Isaković (Исаковић) gudarien sendiaren historia kontatzen du, euren jaioterria okupatuta, deserriratuta, euren patuari ezin ihesi, Errusiarako migrazioan bilatzen dute patuari ihes egiteko bidea. Continue reading