Tesla ordua, 56 irratsaioa

97 irratia ikurraEgun on, Balkanetako mendikateok!

Oraingoan, Tesla Orduan, Balkanetako hainbat berritan zentratu gara.

Mazedonian egon izan den eztabaida berriaren inguruan ere aritu izan gara. Albaniera Mazedonian osoan ofizial egiten duen lege bat onartu du Parlamentuak, Gobernua sostengatzen duen gehiengoak (sozialdemokratek eta albaniar alderdiek osatutakoak) alde bozkatuta. Beraz, lege honen  arabera, Mazedonia Estatu elebidun bihurtu da.

Belgradeko Udal hauteskundeez ere hitz egin dugu. Bozken %44rekin irabazi du Gobernuaren alderdiak, Serbiako Alderdi Aurrerakoiak. Hala ere, momentuz ez dute alkategairik proposatu, eta kanpaina ere ez dute alkategai baten izenean egin. Siniša Mali jarduneko alkatea aukeratutako zinegotzien artean dago, baina ematen duenez, Irena Vujović, egun Savski Venac Belgradeko barrutiko alkatea dena izango da Belgradeko alkate berria.

Bukatzeko, Kroaziako lehendakari Kolinda Grabar-Kitarović eta Wiesenthal Zentruko zuzendari Efraim Zuroffen arteko ika-mikaz ere aritu izan gara. Grabar-Kitarovićek “Argentinako kroaziarrak” goratuz egin zuen hitzaldi bat kritikatu zuen Zuroffek faxismoa zuritzen zuelakoan (kontuan izan behar dugu Argentinara joandako emigrazio kroaziarra batez ere II Mundu Guda ostean joan zela). Grabar-Kitarovićek hori “kroaziarren izena belztea” jo zuen, eta Zuroffek berak kroaziarren kontra deus ez duela erantzun behar izan du.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla Ordua, 55 irratsaioa

martxoaren8IIKaixo Balkan guztietako emakumeok!

Martxoaren 8an tokatu zaigun programa honetan, jakina, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaz hitz egin dugu, batez ere, egun horrek Balkanetan duen itzalaz. Emanaldi honetan, soilik emakumezko talde eta abeslarien musika jarri dugu.

Lehenik eta behin, egun hori Balkanetan historikoki nola ospatu izan den, hara nola zabaldu zen, zein garrantzia izan zuen, eta  II Mundu Gudaren ostean Estatu batzuetan (Bulgarian, Hungarian eta Albanian adibidez) jaiegun ofizial moduan izendatu izanaz mintzatu gara (Jugoslavia Sozialistan ez zen jaiegun izan, nahiz eta oso jai ospetsua zen).

Horrez gain, Balkanetako emakume famatu batzuk airera ekarri ditugu. Idazleak, politikariak, zientzialariak, militarrak… gure artean gogoratu ditugu.

Azkenik, Jugoslaviako Herri Askapen Gudan emakumeek izan zuten paperari errepaso historikoa eman diogu. Kontuan izan behar da II Mundu Gudan izan ziren armada guztietan, Jugoslaviar Partisanoen Armada izan zela emakumeei toki handien egin zien armada (bere borrokalarien %13 emakumezkoak ziren -100.000 emakume 700-800 mila borrokalari zituen armada baean): lau emakume partisanoetatik bat gudan hila izan zen). Hau ez zen soilik inguruabarren produktu izan, baizik eta baita ere Alderdi Komunistaren eta Tito mariskalaren politika baten ondorio, zeintzuek jugoslaviar herriaren askapen sozial eta nazionalarekin, genero askapena ere lotu zuten. 1942an fundatutako Emakumeen Fronte Antifaxistaren papera ere aipatu dugu.

Entzun gure irratsaioa hemen:

Tesla Ordua, 54. irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo balkaniarrok!

Aste honetako berriak, batez ere hiru gunetan zentratu dira. Alde batetik, bulgariar eskuin muturreko erradikalenek, Sofian 30 eta 40. hamarkadetan politikari faxista izan zen Hristo Lukov jeneralaren omenezko “Lukovmarsh” deitutako manifestazioa egin izanean.

Ondoko herrialdeetan, Grezian eta Mazedonian, izenaren inguruko eztabaidak jarraitu egiten du. Hori dela eta, bi herrialdeen arteko elkarrizketek jarraitu egiten dute, bi herrialdeetan akordioaren bai aldekoen zein kontrakoen ahotsak entzuten ari direlarik.

Bestetik, (gizonezkoen) UEFA Txapelketan balkaniar talde guztiak kanporatuak izan ziren, eta horretaz ere hitz egin dugu.

Entzun gure irratsaioa hemen: