Serbiarrak Ukrainan (XVIII mendeko istorio bat)

Ukrainako krisia da gaur egungo egunkarietan berri eta orrialde gehien okupatzen dituen gaia. Ukraina eta herri balkaniarren artean noizbait paralelismoak egin dira: denak dira eslaviarrak, ortodoxia ere amankomunean dute batzuek, Estatu nazioanitzen parte izan ziren iraganean, eta garai batean “ekialdeko multzoaren” barnean ikusten genituen, inongo beste esplikaziorik gabe, magma handi batean sartuz (itxura monolitikoa asmoz?). 90 hamarkadatik hona, adimen kolektiboan, amankomuntasun politiko hori desegin zenetik, Ukraina eta Balkanak espazio ezberdinetan kokatuak izan dira maiz. Bien arteko antzekotasunak, asko jota, 00 hamarkada hasierako “koloreen iraultza” liberaletara mugatu izan dira, Serbiatik Ukrainara esportatuak izan zirelarik. Continue reading

Advertisements

Срећан Видовдан!! Vidovdan zoriontsua!!

Gaur, Ekainaren 28an, Serbiar Egun Nazionala da, Vidovdan (Видовдан), hau da, Vito Deunaren eguna. Egun hau serbiar gizarte osoak eta baita Serbiar Eliza Ortodoxoak (Српска православна црква; Sprska Pravoslavna Crkva) euren egun nagusitzat hartzen dute (nahiz eta paradoxikoki, ez Serbian ez Republika Srpskan -Bosniako Errepublika Serbiarra- jaiegun ez den). Vidovdan egunean gertatu zen (serbiar abertzaletasunaren ustez) Serbiaren historiako egunik garrantzitsuena, Kosovoko borrokaldia hain zuzen ere (1389ko ekainaren 28an), non Turkiar Inperioak serbiarrak garaitu zituen eta Serbiaren hondamendia hasi zen turkiarren menpean. Borrokaldi horrek serbiarrak euren aberria defendatzera joan ziren Murat I sultan otomandarrak zuzendutako armada askoz ere handiagoaren kontra, Lazar Hrebeljanović (Лазар Хребељановић) Tsarrak zuzendurik eta galdu egin zuten; beraz aberriaren aldeko herriaren martirioa islatzen du borroka honek. Konparazioa egiteko, euskaldunontzat Amaiurreko borrokaldia edota Gernikako bonbardaketaren bezalakoa da; nahiz eta serbiarren artean askoz ere predikamendu handiagoa izan (praktikoki, serbiarren Aberri Eguna da). Serbiar Elizak, bere aldetik, sakrifizioaren kontzeptu kristauarekin lotzen du, martirioarekin: Serbiar Eliza Ortodoxoak bere herriari askotan edo “herri martiri” deitzen dio (hemen nabarmendu behar da, antzinako egutegi ortodoxoaren arabera, Vidovdan eguna ekainaren 15 izango zela, eguntegi hori 13 egun atzerago bait zihoan. Eliza Katolikoaren santu-egutegian, Vitus Deunaren eguna ekainaren 15 da). Continue reading