“Herri Urrats 2016” doinu balkandarrak lagunduta

Herri Urrats Seaskak 1984tik urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko bestak aurtengo edizioan keinu berezia egin die Balkanei. Esne Beltzak Senperen egingo den bestarako kanta egin du eta bertan Errumaniako Fanfare Ciocărlia (“Hegatxabal Fanfarrea”) musika taldearen kolaborazio txiki baina polita entzun dezakegu. Kantuaren amaieran ijito bandaren metalezko haize-instrumentu bereizgarriak entzun daitezke.

Bestalde, igande honetan, maiatzak 8, Senpereko lakuan egingo den ibilaldian eta ekimen ezberdinen artean Euskal Herrian aurten ere izan diren Bosnia eta Herzegovinako Dubioza Kolektiv musika taldea ikusteko aukera izango da. Zenica, Mostar eta Sarajevotik datorren zazpikoteak reggae, dub eta rock bezalako musika estiloak lantzen ditu eta beraien letrak eduki politiko eta madarikatzaileez daude beteak.

Gozatu eta batu zaitezte Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Xiberoako ikastolen aldeko bestara!

Jatsi egitaraua hemen klik eginez.

Slobuzenja

 

 

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s