Tesla ordua 36. irratsaioa

IMG_19032016_171445Kaixo!

Gure azkeneko irratsaioan, hainbat euskaldunek egin bezala (batzuek fisikoki eta beste batzuek adimenaren bidez) guk ere Kataluniara egin dugu salto, Kataluniako erreferenduma aztertu baitugu. Hala, hanka bat Balkanetan eta beste bat Katalunian izan dugu programa osoan zehar. Gurean eta Katalunian noizbehinka (asko edo gutxi ote diren bakoitzaren eskuetan utziko dugu) entzun izan dira Kataluniaren eta Jugoslavia ohiko errepubliken independentzia prozesuan eta konparaketa horietan esaten diren argudioak eta hauen oinarria ere aztertu dugu. Beste alde batetik, egun, balkandar lider ezberdinek Kataluniako erreferendumaren gainean egin dituzten balorapenak ere iruzkindu ditugu.

Bukatzeko Europako (gizonezkoen) Saskibaloi Txapelketaz hitz egin dugu; izan ere talde jugoslaviarrek maila bikaina eman baitute. Horietako bik finala jokatu  dute, Esloveniak eta Serbiak, Eslovenia garaile izan delarik. Txapelketa hau balkandar taldeen optikatik pixka bat aztertu dugu.

Advertisements

Tesla ordua 35. irratsaioa

Arratsalde on lagunok!!

tesla-orduaPrograma honekin, gure 3. denboraldia hasi dugu! Aurten ere asteroko programak egingo ditugu, espero dugu aurreko denboraldian baino txukunago aritzea.

Politikako berriekin hasi gara. Lehenik eta behin, Zagreben, Udalak Titoren Enparantza (Trg Maršala Tita) deitzen zenari izena aldatzea eta Kroaziar Errepublikaren Enparantza (Trg Republike Hrvatske) deitzearen erabakiaz aritu gara. Zagrebeko zentro-ezkerreko Udalak bere eskuin muturreko bazkideen presioaz hartutako erabakia hau oso polemikoa eta protestatua izan da.

Beste alde batetik, inkesta batez hitz egin izan dugu: Gallup AEBtako enpresak egin duen inkesta baten arabera, Jugoslavia ohiko biztanle gehienek Jugoslaviaren desagertzea oso modu txarrez ikusten dut. Iritzi hori erabat nagusi da Serbian, Montenegro, Bosnian eta Mazedonian eta tarte estuagatik nagusi Eslovenian (gogoan izan dezagun independentzia planteatu zuen lehen Errepublika izan zela). Kroazian eta Kosovon, ordea, gehiengoa dira bestela pentsatzen dutenak, egungo egoera nahiago dutenak. Datu hauek, hausnarketarako bide eman digute.

Programa hau bukatzeko kirolez aritu gara, batez ere (gizonezkoen) Europako Saskibaloi Txapelketaz. Txapelketa honetan, bi talde jugoslaviarren artean jokatu dute finala, txapelduna Eslovenia izan delarik, Serbiari 93-85 irabazita. Kontutan izan behar da Eslovenia oso herri txikia dela, 2 milioi biztanle eskasekoa, eta saskibaloi txapelketa honetan nagusitasun handia erakutsi duela. Bestalde, Serbiak baja asko izan dituen arren, meritu handiko bigarren postua lortu du. Kiroltasuna nagusi izan da bi taldeen artean, eta hori ere, pozgarria da.

Bestalde (gizonezkoen) Munduko Futbol Txapelketarako sailkapen-faseaz aritu izan gara. Lau talde jugoslaviar ohik dute sailkatzeko aukera, Serbiak ia eginda du, Kroazia ere egoera onean dago, eta ziurrenik Montenegro eta Bosnia bigarren txandara joan beharko dira, zeharkako bidearen bidez. Zortea laurei!!

Tesla Ordua, 17 irratsaioa

Arratsaldeon Balkanok!!

                Gaurkoan urteko lehen programa aurkezten dizuegu. Pixkanaka, gorabeherekin baina, bagoaz asteroko formatora ohitzen. Gaurkoan, kirolekin hasi gara, eta bertan, Greziar Saskibaloi Federazioak urtero antolatzen duen Akropolis lagunarteko txapelketa izan dugu mintzagai. Izan ere, urte askoren buruan, duela zazpi urte bi taldeen artean sekulako istiluak gertatu ondoren, Greziak Serbia berriz gonbidatu du. Segituan futbolari ekin diogu eta Balkanetako Ligak geldituta daudenez gero, Liga-sistema berari buruz hitz egin dugu: jakin izan dugunez, Balkanetako federazio ezberdinen artean Liga bateratu bat sortzeko proiektua dute eta. Honen abantailei eta arriskuei buruz aritu gara.

                Beste alde batetik, berri arruntez hitz eginez, Errumaniako eta Mazedoniako hauteskunde-ostea eta Serbiak EBrako bidean daramatzan negoziazioak aipatu ditugu. Bestetik, Serbiak Errusia eta Mendebaldearen artean egiten dituen oreken beste adibide bat eman digu.

                Eta bukatzeko liburuak eta historia elkartu ditugu. Bi liburu izan ditugu mintzagai, Aldarull Bartzelonako argitaletxe anarkistak ateratakoak. Bata, “La Comuna de los Balcanes” liburua da 1903.ean Mazedonian eman zen Ilinden matxinadari buruzkoa. Bestea “Albania laboratorio de subversión”, Albanian 1997an eman zen matxinada bati buruz. Lehena Turkian Inperioaren aurkako matxinada nazionalista bat zen (mazedoniarra? Bulgariarra?), bigarrena ordea kapitalismoak herrialde sozialista ohi batera ekarri zuen ondorioen kontrako matxinada bat, albaniar gehienak kapitalismoaren ohiko tresna bat, aurrezki-funtsak erabili baitzituzten, halakoak Ponzi eskema iruzurti baten parte zirela konturatu gabe,e uren aurrezkiak galdu.

Programa entzuteko, egin klik lotura honetan:

                Hau dugu gaurkoz. Hurrengoan hobeto, seguru!!

 

Tesla Ordua irratsaioa (10. kapitulua)

Egun on, hajdukok!

Aste honetan, denboraldi berriko Tesla Orduaren lehen irratsaioa grabatu dugu. Lehen alea izIMG_19032016_171445anik ere, pixka bat entrenamendu bezala balio izan badigu ere, oraingoan ere, gai beroak ekarri ditugu.

Lehenik eta behin Iker gazte gipuzkoarra elkarrizketatu dugu, berriki Balkanetara egin zuen familia-bidai bati buruz hitz egiteko. Ikerrek, Belgrade, Skople, Ohrid, Kosovska Mitrovica, Gracanica, Tirana eta Novi Pazar bezalako hiriak bisitatu ditu, eta hango bizipenez hitz egin digu; batez ere bere azken bisitalditik (duela hamar urte) hiri horien bilakaera baloratzeko aukera izan du. Ikerrek, hiriei buruz hainbat ikuspegi eman digu: gatazka, nazio-eraikuntza, parranda, gastronomia eta beste hainbat elementu.

Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (6. kapitulua)

Brian HallDrugovi, ongi etorriak Tesla Orduaren 6. Emanaldira. 2016-5-17ko kapituluan Brian Hall kazetari estatubatuarrak 1990. Hamarkada hasieran idatzi zuen liburua gomendatu dugu: The Impossible Country: A Journey Through the Last Days of Yugoslavia (gaztelaniaz argitaratua dago ere bai: El país imposible. Yugoslavia: viaje al borde del naufragio). Bidai liburu honen testuingurua aprobetxatuz, 1989an Jugoslaviak Euro-Vision festibala eta Saskibaloiko Eurokopa irabazi zituenean gogoratu dugu. Gerra hotsen garai hartako musika entzun dugu eta 1990eko Munduko saskibaloi txapelketaren garaipena berreskuratu dugu, seguruenik Jugoslavia anitzaren azkenetako printzak. Irratsaioan datu bat oker esaten dugu, Jure Zdovc-ek Jugoslaviaren kontzentrazioa utzi zuen Jugoslavia finalerdietan zegoenean, Esloveniak horrela eskatu ziolako; baina ez zen 1990ko munduko saskibaloi txapelketan izan, baizik eta 1991ko ekainaren 28an izan zen Eurobasketa jolasten ari zela. Halere, Jugoslaviak 1991ean irabazi egin zuen ere bai.

Historia alde batera utzita, irratsaioko azkenean atalean berriak izan ditugu hizpidea: Serbia eta Mazedoniako hauteskundeak eta Kosovoren onarpena UEFA eta FIFA futbol erakundeetan. Irratsaioa podcast gisa jaisteko, egin klik hemen.