TESLA ORDUA (26. SAIOA)

Gabon balkaniarrok!!

IMG_19032016_171445Gaur berriz itzuli gara zuekin Tesla Ordua programan. Gaurkoan, aurreko batean elkarrizketatu genuen Jose Miguel, Budapesten bizi den madrildarra. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da.

En esta segunda entrevista realizada a Josemi, hemos tocado más los temas políticos. En este caso hemos hablado del sistema político en Hungría, sobre todo de la política de Viktor Orbán, una mezcla de anticomunismo por un lado y protección social y soberanismo por el otro. También hemos hablado de la crisis de los refugiados, los desafíos que ha traído a Hungría y cómo ésta ha intentado resolverlos, no siempre con acierto, pero tampoco con la crueldad máxima y “perfidia” que se le achaca muchas veces de Occidente a Hungría. Por otro lado hemos hablado del anticomunismo rampante, sobre todo en el aspecto externo o propagandístico, que hace mella en la población; que sin embargo prefiere la vida bajo la época socialista; siendo muy repetida la paradójica frase “el comunismo es malo, pero la época de Kádár (presidente durante tres décadas de la Hungría Socialista) fue buena”. También hemos hablado de las vinculaciones de Soros (de origen húngaro) con el Partido Socialdemócrata (auténtica vanguardia de las políticas neoliberales en economía), y de la derecha radical de Jobbik.

Por último hemos tocado dos temas, como el acercamiento de Hungría a Rusia, y la desorientación general de izquierda ante fenómenos de partidos “euroescépticos”.

Si queréis seguir las opiniones de Josemi, podéis ver su blog “Crónicas Húngaras” www.cronicashungaras.blogspot.com o en Twitter mediante @Hungria_Roja

El programa, aquí:

Advertisements

Aberaskumeen matxinada

IMG_20170310_231935

Asier Blas / 2017-03-05

Bukaresten mobilizazio handiak izan dira ustelkeriaren kontra iragan asteetan. Hogeita bost urte baino gehiago pasatu dira Errumaniak neoliberalismoa besarkatu zuenetik. Ordutik herrialdea kanpoko kapitalaren esku jarri da, pobreziak gora egin du eta krisialdi sozialari aurre egiteko emigrazioa irtenbide nagusietako bat da herritarrentzat. Balkanetako herrialde horretan protestatzeko motibo asko dago, baina ez da kasualitatea XXI. mendean kaleak jendez bete izana, soilik ezkerreko gobernu aratz bat osatu denean.

2016ko abenduko hauteskundeetan sozialdemokratek garaipen handia lortu zuten. Horri esker, azken hamarkadetan lehenengo aldiz Errumaniako Gobernuak neoliberalismoaren kontrako neurri-sorta jarri du martxan: gutxieneko soldata %16 igo du (275 eurotatik 320ra); soldata handiek osasun, pentsio eta langabezia sistemak ordaintzeko zergak 1.380 eurora arte ordaintzen zituzten soilik, hortik gora irabazten zutena ordaintzetik salbuetsita zegoen, orain soldata osoak ordaindu behar ditu aipaturiko zergak; azkenik, atzerriko multinazionalei irabazien gaineko zerga %5etik %16ra igoko zaiela iragarri du gobernuak. Horrela, orain arteko zergen politika neokolonialarekin amaituko litzateke, izan ere, atzerriko enpresa multinazionalek zerga gutxiago ordaintzen dituzte errumaniarrek baino. Neurri berri horrek lehiatzeko garaian aukera berdintasuna segurtatuko lieke etxeko enpresei eta ogasun publikoaren finantzak hobetuko lituzke politika sozialetan inbertitu ahal izateko.

Halere, gobernu berriak hutsegite larria izan du. Europar Batasunak Errumaniako presondegien egoera kaskarra salatu izan du maiz, baita azpimarratu ere gainpopulatuak daudela. Horri aurre egin nahian, Justizia ministro Florin Iordache-k bost urteko kondena baino gutxiago duten presoak ateratzeko ordenantza onartu zuen. Neurria aplikatu izan balitz, kondenaturiko politikari ustel asko kalean egongo lirateke. Posibilitate horrek haserrea piztu eta mobilizazioak hauspotu zituen ustelkeriaren eta gobernuaren kontra. Mendebaldeko gobernuek, enpresek eta milioidunek ordaintzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) aitzakia ederra topatu zuten ezkerreko gobernuaren kontra jotzeko eskumaren eta enpresarien babesarekin. Errumaniako eskumako presidente Klaus Iohannis-ek manifestariak animatu eta babestu ditu. Bestalde, bitxia izan da ikustea atzerriko enpresetako eta bankuetako buruak protestetan parte hartzen, beraiek ustelkeriaz ezer jakingo ez balute bezala.

Mobilizazioetan klase ertain-altua izan da nagusi. Brasilen Dilma Rousseffen kontrako protesten itxura hartu dute: oligarkak, jende aberatsa, kanpoko enpresetako langileak, unibertsitarioak eta GKEetan lan egiten duten gazteak zeuden nagusiki. Karteletan pobreei boto eskubidea kentzeko aldarrikapenak zeuden eta gobernua komunistatzat jo zuten. Halako batean, gazte batzuek kanpoko enpresen abantaila fiskalen kontrako pankarta bat atera zuten, eta segidan, manifestariek manifestalditik botatzeko inguratu zituzten. Paul Hitter-ek (bere burua ijito artistatzat duenak) eta Laurentiu Ridichiek, bi artista errumaniar, manifestazioei buruzko zenbait irudi egin dituzte manifestariak aberaskume kapitalista zaleak bezala karakterizatuz.

Mobilizazioak hasi eta egun gutxira Justizia ministroak dimititu zuen, berak sustatutako erabakiak bertan behera geratu ziren. Halere, noski, protestek jarraitu zuten, izan ere, mobilizazioen benetako helburua neoliberalismoaren aurkako neurriekin amaitzea zen. Munduan azkenaldian barreiatzen diren aberaskume matxinaden beste adibide bat izan da Errumaniakoa.

Tesla ordua (25. irratsaioa)

Egunon Balkanetako basook!

Atzoko irratsaioa Balkanetako herriei eskainitako saio tematikoz osatutako serie baten lehena izan da. Oraingoan, Eslovenia aukeratu dugu, eta Alpeetako herrialde honen historia, osaketa etnikoa eta politika izan ditugu hizpide; batez ere 1991ko independentzia prozesua eta Trst hiria 1945-1953 artean Esloveniatik kanpo geratzeaz hitz egin dugu.
Esloveniari errepasoa emateak programaren zati handiena kendu digunez, berrietarako tarte txikia utzi digu. Gurean ere Martxoaren 8ari tokia egin diogu, eta data horrek Jugoslavia Sozialistan zuen garrantziaz eta emakumeek Herri Askapen Gudan (1941-45) zehar partisanoen armadan izan zuten paperaz hitz egin dugu (partisanoen %12-13 emakumeak ziren). Jarraian, Mazedoniako Gobernu osaketaz, Montenegron oposizioko buruak atxilotzeaz eta larunbatean jokatu zen Izar Gorria-Partizan derbiaz hitz egin dugu.