Tesla ordua irratsaioa (4. Kapitulua)

IMG_19032016_171445Ongi etorriak 97FM irrati libreko Balkanetarako leihora, ongi etorriak Tesla Orduaren 4. Kapitulura. 2016ko apirilaren 19ko irratsaioan Pankrti esloveniar talde punk mitikoa ezagutu dugu, Nahia Sanzo kazetariari elkarrizketa (gaztelaniaz) interesgarri bat egin diogu bere Balkanetara eginiko bidaiak aitzakia moduan hartuta bertako egoera soziopolitikoari buruz hitz egiteko. Horrez gain, apirilaren 24ean ospatuko diren serbiar hauteskundeak aztertu ditugu eta Drina Zubia Kultur Elkartearen Idazlanen lehiaketa iragarri dugu. On egin! Jatsi ezazu zure PODCASTa hemen klik eginez.

Advertisements

Amets indibidualak herrien amesgaizto direnean

Belgrado

Belgradon bizitza kalean egiten da eta bereziki gauetan. Argazkia: Asier Blas, 2015-08-31.

Ia urteroko ohitura bilakatu dut Balkanak bisitatzea. Dozena bat aldiz egon naiz bertan mota guztietako aitzakiak tarteko. Irailean lan kontuek eraman naute Mazedoniara. Aukera hori aprobetxatuta, aldez aurretik pare bat aste eman ditut lituaniar lankide batekin bidaiatzen eta Serbian lagunak bisitatzen. Hauetako bat desesperatu samarra somatu dut Mendebaldera bueltatzeagatik. Erasmus bezala egon da urte betez Europako parte aberats eta “garatuan”. Orain Serbian dago bueltan eta alderaketan jugoslaviar herrialdea galtzaile ateratzen da.

Balkanetako herrialdeek bizi duten krisi ekonomiko iraunkorrarekin alderaketak latzak dira. Zatituak eta konkistatuak izatearen ondorioak dira, gerren ondorioak dira. Azkenean bortizki pobretutako herriei ia nortasuna baino ez zaie geratu arima elikatzeko. Ikuskera unibertsalista eta ezkertiarra baduzu, etsigarria da oso ikustea gizarte kontserbakor hori nola elikatzen den bizilagunen arteko borroka txiki eta ezinikusi antzuengatik. Baina gaztea bazara, kezkagarriena langabezia-tasa altua eta soldata baxuak dira. Labirinto horretan irtenbidea bilatzea zaila da eta askotan era indibidualean egiten da, atzerrira joanez bizitzera. Continue reading

Serbiarrak Ukrainan Miloš Crnjanskiren begietan

Aaurreko postean azaldu ditugu XVIII mendean serbiarrak Ukrainan bukatzera eraman zituzten arrazoiak. Abentura bitxi honetan kokatutako literatur lan bat ere badugu: Miloš Crnjanski (Милош Црњански) idazle serbiarrak idatzitako “Migrazioak” (“Seobe”/“Сеобе”) idatzitako eleberri monumentala (hiru liburukitan banatuta). Eleberri horietan, Isaković (Исаковић) gudarien sendiaren historia kontatzen du, euren jaioterria okupatuta, deserriratuta, euren patuari ezin ihesi, Errusiarako migrazioan bilatzen dute patuari ihes egiteko bidea. Continue reading

Serbiarrak Ukrainan (XVIII mendeko istorio bat)

Ukrainako krisia da gaur egungo egunkarietan berri eta orrialde gehien okupatzen dituen gaia. Ukraina eta herri balkaniarren artean noizbait paralelismoak egin dira: denak dira eslaviarrak, ortodoxia ere amankomunean dute batzuek, Estatu nazioanitzen parte izan ziren iraganean, eta garai batean “ekialdeko multzoaren” barnean ikusten genituen, inongo beste esplikaziorik gabe, magma handi batean sartuz (itxura monolitikoa asmoz?). 90 hamarkadatik hona, adimen kolektiboan, amankomuntasun politiko hori desegin zenetik, Ukraina eta Balkanak espazio ezberdinetan kokatuak izan dira maiz. Bien arteko antzekotasunak, asko jota, 00 hamarkada hasierako “koloreen iraultza” liberaletara mugatu izan dira, Serbiatik Ukrainara esportatuak izan zirelarik. Continue reading