Someș ibaiaren hondamendia

Cluj-Napoca zeharkatzen duen ibaiak Someșul du izena. Isilik zeharkatzen ohi du Kolozsvàr, ia ohartu ere egiten ez gara uraren joan-etorriaz. Egun hauetan ordea indusmakinen zaratak nire begirada erakartzen du. Azken obra plangintza batek ibai ertzak garbitu eta atondu behar dituela dirudi. Obren ondorioz ibaiaren jatorrizko ur berde iluna marroia dago. Uretan bizi diren bizidunetaz larritu naiz eta jakinaren gainean egongo ote ziren burutik pasa zait.

Baia Mare, Errumania

2000. urtean Baia Maren gertatuko hondamendiaren ondorioak (argazkia: silviacolfescu.blogspot.com).

Ibaiaren parte hau XXI. mende hasieran gertatutako hondamendi ekologikoaz salbatu zen. Horri esker arrantzaleak patxadaz belarretan eserita ikusi daitezke arrairen batek noiz helduko zain. Baia Mareko Someș ibai arro nagusiak ordea, oso bestelako patua izan zuen. Maramureș eskualde idilikoaren hiriburuko ibai korronteak zianuroz beteta jaiki ziren 2000ko urtarrilaren 31an. Aurul atzerriko konpainiak ibaira 50 eta 100 zianuro tona inguru isurtzen utzi zituen. Metal pisutsuez osatutako nahasketa hiltzaile hori hilabete luze batez Someș, Săsar, Lăpuș, Tisa eta Danubio ibaietatik barreiatu zen Itsaso Beltzera heldu baino lehenago. Gertaera hura bat-batean ehunka animaliaren heriotza ekarri zuen. Milurtekoak dituen ibai ekosistemak mututu egin zuen gizakiaren esku-sartzeak. Milaka ere izan ziren edateko urik gabe geratu ziren pertsonak Bulgarian, Errumanian, Hungarian, Serbian edota Ukrainan.

Tamalez, munduan gertatu diren beste hain beste hondamendi ekologikoetan bezala zenbait agintari politikoek ahaztua dute jada sigi-saga hiria zeharkatzen duen zera berde horretan gertatuko amesgaiztoa. Ahaztutako gertaerak errepikatzea baina gauza ikaragarriagorik ez da.

Slobuzenja

Jatorrizko artikulua Eremulauak webgunean argitaratu zen. Hemengo bertsioak zenbait zuzenketa ditu.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s