TESLA ORDUA, 20. IRRATSAIOA

Egunon, euskoslaviarrok!!

Aste honetako poprograman, aurtengo formatu berriari ekin diogu, eta Gabirel Ezkurdia politologoa izna dugu gurekin batera, Balkanetatik urrundu eta geopolitikaz aritzeko. Baina horren aurretik, Balkanetako gaiei heldu diegu, kasu honetan Euskal Herrian izan ditugun zenbait berriri buruz.

Lehenik eta behin, ETBren “Sautrela” programan egindako erreportai baten harira, Dubravka Ugrešić idazle kroaziarra izan dugu mintzagai. Ugrešićek Donostia 2016 Europar Kultur Hiriburua programan parte hartu du Harkaitz Canorekin batera egindako proiektu batean, eta horren harira, Cano bera eta Juanjo Olasagarre euskal idazleek berari buruzko erreportai txiki batean bere ibileraz hitz egin digute: idazle feminista honentzat Jugoslaviaren desagerpenak zer ekarri zuen, eta halaber, bere literatur eta erbeste kezkak ere aipatu dituzte. Erreportaia ikusgai dago hemen (19:30 eta 26:00 minutuen artean, gutxi gora-behera).

Guk, Ugrešićen itzala aprobetxatu dugu bere El Museo de la Rendición incondicional liburua komentatzeko. Liburu hau, Ugrešićek erbestera joan eta gutxira idatzi zuen, eta han azaltzen dira bere aberri galduari (fisikoki zein politikoki, erbeste dela, eta gudak zirela eta) buruzko hausnarketak, eta baita ere, oroimenez eta oroitzapenez eginiko gogoetak.

Gerora, errefuxiatuen arazoa izan dugu ahotan, Tolosako Zumardi ekimenak, Iosu Iztueta eta Mauro Moratiesen eskutik, Belgraden dauden errefuxiatuak laguntzeko iniziatiba bat aurkeztu baitu (arropa bildu eta furgonetan Belgradera eraman). Han Ane irazabal kazetariarekin kontaktuan daude, eta euren asmoetan erreportai bat egitea ere badago. Gai honek errefuxiatuen dramaz hitz egiteko aukera ere eman digu.

Azkenik, geopolitika izan dugu mintzagai, batez ere Siria eta han Deir Ez-zor eta Palmira hirien kontrako Estatu Islamikoaren erasoak, eta baita Astanako bake-elkarrizketak eta hauek izan ditzazkeen ondorioak, Etxe Zuriko maizter berriaren politika bistatik galdu gabe.

Entuzn programan hemen:

Advertisements

Tesla Ordua, 19. irratsaioa

Tesla Ordua

Gabon lagunok!

Tesla Ordua irratsaioaren programa honetan, aurtengo urtarrilean estreinatu dugun  formatua hartu dugu berriro; hau da, Balkanak eta Munduko geopolitika uztartu ditugu. Oraingoan, Donald Trump izan dugu hizpide, laster AEBtako lehendakari kargua hartuko du eta. Trumpek munduarekiko, Errusiarekiko, Txinarekiko, Europarekiko, NATOrekiko eta Latin Amerikarekiko antza jarraituko duen politikaz aritu gara, eta bere iragarri isolamendu-politikaren mugak azaldu ditugu. Balkanei ere tarte bat egin diegu, izan ere Trumpek 1999.ean NATOk Serbia bonbatu zuelako barkamena eskatu du eta. Mendebaldeko lehen “sistema-barruko” politikaria da halako aitortza egin duena.

Hau girotzeko, Serbiako FC Apatride Utd reggae taldearen musika jarri dugu

Azkenik, Balkanetako berriei tartea egin diegu: Moldaviako eta Transnistriako lehendakariak elkartzeko asmak,, Mazedonian sekula bukatzen ez diren Gobernua osatzeko negoziaketak, Bosniaren eta Republika Srpskaren arteko polemika, Kroaziako hezkuntza erreforma kontserbakorra eta datozen Serbiako hauteskundeak izan ditugu mintzagai.

Programa entzuteko hemen klikatu:

Tesla ordua (18 irratsaioa)

Egunon, Balkanetako euri eta haizea!!

radicalidad_azalaOraingoan saio berri bat egin dugu, pixkanaka, asteroko erritmora ohitzen baikoaz. Gaurkoan, Euskal Herriko futbolzaleek jada ezagutzen duten berri batekin hasi dugu programa hau, hain zuzen ere, Osasunak bere entrenazailea berri gisa Petar Vasiljević izendatu izanarekin; berri hau Osasunako serbiar jokalariak gogorarazteko aprobetxatu dugularik. Jarraian berri politikoei ekin diegu, eta bertan, Mazedoniako hauteskunde ostean Gobernua osatzeko negoziaketak eta albaniar alderdien eskaerak, Kosovoko lehen ministro ohi Ramush Haradinajen atxiloketa, guda krimenak eginda egotzita; eta Republika Srpskaren 25 urteurrena, eta horrek sortu duen polemika –Bosniak ospakizuna debekatu baitu izan ditugu hizpide. Berrien atala bukatzeko, anekdota batekin bukatu dugu, Vesna Vulović Jugoslaviar Hegazkin Konpainiako (JAT) langilearen heriotzarekin. Vulovićek, altuera handieneko erorketa baten ondoren biziraun izanaren errekorra du, 1972ean bera zihoan hegazkinak 10.000 metrotara eztanda egin ostean (kroaziar ultraeskuindarrek aldarrikatu zuten atentatua) Srbska Kamenice deitutako txekoslovakiar herrian bizirik zela lurreratu baitzen.

Gerora, animaliei buruz hitz egin dugu, eta txekoslovakiar artzaia edo txekoslovakiar otsozakurra izan dugu hizpide. Zakur-arraza hau 50. hamarkadan sortu zen, Txekoslovakiar Armadak alemaniar artzaia eta Karpatoetako otsoa (canis lupus lupus) nahastu zituenean. Zakurren arraza hau egun Bilbon geroz eta gehiago ikusten dugu, hori dela eta honi buruz aritu gara.

Eta bukatzeko, Iruñeko Katakrak argitaletxeak erdarara itzuli duen  kroaziarraren La radicalidad del amor liburuari buruz aritu gara, eta liburu honekin ditugun adostasun eta desadostasunak aipatu ditugu. Horvatek bere liburuan maitasunak duen potentzialitate iraultzailea aipatzen du, biak, maitasuna zein iraultza, baitira errutinaren puskatzaileak; eta aldi berean, bien arteko bateratasuna proposatzen du Horvatek, 1968ko iraultzak ekarri zituen desbideraketa liberalak ere kritikatzen dituelarik.

Honen bestez, hurrengo asterarte!

Tesla Ordua, 17 irratsaioa

Arratsaldeon Balkanok!!

                Gaurkoan urteko lehen programa aurkezten dizuegu. Pixkanaka, gorabeherekin baina, bagoaz asteroko formatora ohitzen. Gaurkoan, kirolekin hasi gara, eta bertan, Greziar Saskibaloi Federazioak urtero antolatzen duen Akropolis lagunarteko txapelketa izan dugu mintzagai. Izan ere, urte askoren buruan, duela zazpi urte bi taldeen artean sekulako istiluak gertatu ondoren, Greziak Serbia berriz gonbidatu du. Segituan futbolari ekin diogu eta Balkanetako Ligak geldituta daudenez gero, Liga-sistema berari buruz hitz egin dugu: jakin izan dugunez, Balkanetako federazio ezberdinen artean Liga bateratu bat sortzeko proiektua dute eta. Honen abantailei eta arriskuei buruz aritu gara.

                Beste alde batetik, berri arruntez hitz eginez, Errumaniako eta Mazedoniako hauteskunde-ostea eta Serbiak EBrako bidean daramatzan negoziazioak aipatu ditugu. Bestetik, Serbiak Errusia eta Mendebaldearen artean egiten dituen oreken beste adibide bat eman digu.

                Eta bukatzeko liburuak eta historia elkartu ditugu. Bi liburu izan ditugu mintzagai, Aldarull Bartzelonako argitaletxe anarkistak ateratakoak. Bata, “La Comuna de los Balcanes” liburua da 1903.ean Mazedonian eman zen Ilinden matxinadari buruzkoa. Bestea “Albania laboratorio de subversión”, Albanian 1997an eman zen matxinada bati buruz. Lehena Turkian Inperioaren aurkako matxinada nazionalista bat zen (mazedoniarra? Bulgariarra?), bigarrena ordea kapitalismoak herrialde sozialista ohi batera ekarri zuen ondorioen kontrako matxinada bat, albaniar gehienak kapitalismoaren ohiko tresna bat, aurrezki-funtsak erabili baitzituzten, halakoak Ponzi eskema iruzurti baten parte zirela konturatu gabe,e uren aurrezkiak galdu.

Programa entzuteko, egin klik lotura honetan:

                Hau dugu gaurkoz. Hurrengoan hobeto, seguru!!