Croacia en la UE – ¿Qué han dicho? (sobre tópicos)

puzzlecroatia

Fuente: Web del Partido Popular Europeo

Por fin ha ingresado Croacia en la Unión Europea, convirtiéndose así en el 28º país del club. Al respecto, gran parte de la élite croata ha afirmado que el país balcánico ha materializado un “sueño”. No es extraño que se expresen en esos términos si tenemos en cuenta que la ideología oficial de la Croacia post-yugoslava ha sido el “europeísmo” y el “occidentalismo”. La autodefinición como un país “occidental” o “europeo”, en contraposición a los “orientales”, “eslavos” o “rusos” serbios, le valió a Croacia para ganarse las simpatías internacionales, sobre todo del mundo germánico. En la misma línea ocurre cuando la autodenominación es como país “centroeuropeo”, un concepto bastante asimilado a la proyección de las ambiciones geopolíticas del pangermanismo (no en vano Croacia y Eslovenia fueron países que estuvieron bajo férula austrohúngara). Continue reading

Advertisements

Vidovdaneko gertakizunak: Sarajevoko atentatua

Goian Gavrilo Princip (Iturria: rus-vopros.livejournal.com)1914ko Vidovdan egunean gertatutakoa, agian historiako atentaturik ezagunena dugu. Egun horretan, Gavrilo Princip (Гаврило Принцип) serbiar abertzaleak Franz Ferdinand austrohungariar artxidukea, Austrohungariar tronuaren oinordekoa hil egin baitzuen. Princip Bosnia Gaztea (Mlada Bosna) erakundeko kidea zen (talde hau serbiar guztiak askatu eta Estatu batean biltzeko “Esku Beltza” (Crna Ruka)  edo “Batasuna ala Hil” (Ujedinjenje ili Smrt) deitutako talde aktibistarekin lotuta zegoen. (Esku Beltza ez zen Bosniara mugatutako talde bat, Bosnia Gaztea zen bezala). Bosnia Gaztearen ideologia Serbia Handiaren eta Jugoslaviar bateratasunaren artekoa zen (orduan bi proiektuak ez ziren elkarrengandik hain urruti ikusten, izan ere, Austria-Hungariak okupatutako lurretan, hego-eslaviarren askatasunaren alde zeuden askok Serbia eredutzat zuten, Estatu askea zelakotz). Bata ala bestea izan, egia da serbobosniarrez gain, bosniar-kroaziarrak zein musulmanak bazeudela (talde konspiratzaileko kide bat, Muhamed Mehmedbašić, musulmana zen). Bestalde, Bosnia Gazteko kideak, nolabaiteko iraultza-zaletasun erromantikoak eraginduta zeuden, anarkismoa zein sozialismoa iturri ideologiakoak ziren talde honetako kideentzat. Petar Kočić (Петар Кочић) idazle ezkertiar serbobosniarra zen Bosnia Gaztearen erreferente ideologiko nagusia. Bestalde, gure Ivo Andrić, idazle gaztea zela, Bosnia Gazteko militantea zen, baina ez zen atentatua egin zuen komandoko parte izan.

Mazedoniako eguzkia Skopjen dago

Atzo gauez iritsi nintzen hotelaren funtzioak egiten dituen etxe pribatu batera. Bertako andrearen ingles eta alemanaren arteko dialekto berrian prezioa adostu ostean, leher eginda nire gorpua ohera erortzen utzi nuen. Egunsentiarekin batera begiak ireki eta arretaz begiratu dut logela. Goodbye Lenin! filmetik ateratako dekoratua nire begien aurrean azaldu da. Paretako paper horituetan Tito burkidearen argazkia bilatzen saiatu naizen arren ez dut topatu: lastima itxaron egin beharko duzu! Esan diot neure buruari.

Portaleko atea ireki eta denboraren tunela pasa dut. Kalean berriz ere XXI. mende gordinarekin tupust egin dut, edo hori iruditu zait kaleko umeak ikusi ditudanean. Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohiaren plazan musika jo eta tarteka kola esnifatzen dute haur ijito batzuek. Postalak atsekabetu egin nau eta alboko merkatal gunean sartzen diren pertsonak gorrotatu ditut une batez. Nire burua gorrotatu behar al nuen ba? Continue reading

Kroazia EBn – Zer aritu dira esaten? (topikoei buruz)

puzzlecroatia

Iturria: Europako Alderdi Popularraren webgunea

Azkenik sartu da Kroazia Europar Batasunean, Bruselan egoitza duen instituzioko kide den 28. Estatua bihurtuz. Politikariek eta eragineko pertsonek esaten duten arabera, Kroaziak “ametsa” bete du, “helburura” iritsi da. Ez da harritzekoa halako adierazpenak entzunda, izan ere, Kroazia post-jugoslaviarraren (eta baita ere Jugoslavia desegin baino urte batzuk aurretik) eliteek zabaldu izan duten ideologia, edo ideologiaren zati bat, “europartasunean” edo “mendebaldartasunean” oinarritzen zen, hau da, Kroazia nazio “europarra” edo “Europa mendebaldekoa” zela esatean. Behin eta berriro saiatu dira saltzen Kroazia “mendebaldeko munduari” lotuta zegoela eta ez zuela zerikusirik Jugoslaviako beste herri “ekialdarrekin” (hortik “zibilizatuak” vs “atzeratuak” dikotomia erabiltzera gutxi geratzen zen). Kontutan izan behar da kroaziarrak katolikoak zirela eta Austrohungariar Inperioaren menpe egon zirela, serbiarrak aldiz ortodoxoak eta Inperio Otomandarraren menpe egon ziren (eta errusiarrekin, erlijioa dela eta, halako anaitasun kultural bat dute). Continue reading

Vidovdaneko gertakizunak: Kosovoko borroka

Kosovoko borroka eman zen Kosovo Pojle-n eraikitako Gazimestan (Heroien Tokia) monumentua, Aleksander Deroko artistak 1953an eraikia. Berau apaintzen Lazar printzearen irudia eta Serbiako bandera ditugu (Iturria: arielzellman.wordpress.com).

Vidovdan egunari buruz argitaratu genuen lehengo postean jada esan genuen Vidovdan eguna serbiar herriarentzat, historikoki klabeak izan diren gertakizuneai lotuta dagoela. Gertakizun hauen serie bat argitaratuko dugu. Gaur, Kosovoko Borroka azalduko dugu.

Dudarik gabe, Vidovdaneko gertakizunik handiena Kosovoko borroka da. Egun honetan, serbiar eta turkiar armada Kosovo Polje deitutako tokian (Косово Поље, Kosovoko zelaia) batu egin ziren. Serbiar tradizio epikoaren arabera, turkiarrek serbiarrak garaitu zituzten eta honela serbiarrek euren independentzia galdu zuten. Beraz, hondamendi nazionalaren eguna da hau. Borroka honetan, bai Lazar Hrebeljanović (Лазар Хребељановић) serbiar tsarra zein Murat I sultana hil ziren, azken hau Miloš Obilić (Милош Обилић) serbiar gudariak hil zuen. Continue reading

Stjepan Filipović partisanoa

Ivo Andrić Elkartearen helburuetako bat Euskarazko Wikipedian ekarpen berriak egitea da. Sarrera honekin ekarpenei bidea irekitzearekin batera, Jugoslavia ohiko eta Balkanetako memoria historikoa berreskuratzeko bidea ere urratu nahi dugu. Ildo horretan kokatzen dugu  partisano jugoslaviarren kolektiboa. Jarraian Wikipediarako egin dudan artikulua:

Stjepan Filipović (Opuzen, Kroazia 1916 – Valjevo, Serbia 1942)

Stjepan Filipović 1916ko urtarrilaren 27an Opuzen kostaldeko herri kroaziarrean jaio zen, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren menpeko lurraldeak. Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehenago Mostar (gaur egungo Bosnia-Herzegovina) eta Kragujevac (gaur egungo Serbia) garai hartako Jugoslaviako Erresumako herrietan bizi izan zen. 1937an langile mugimenduetan militatzen hasi zen baina 1939an atxilo hartu eta urtebete igaro behar izan zuen gartzelan. Beranduago, 1940an Jugoslaviako Partidu Komunistako kide bihurtu zen. Continue reading

Eroritako harresiak eta beste harresi batzuk

Liburuaren portada

Liburuaren portada

1989ko azaroaren 9a data historikoa da. Egun horretan, ekialdeko alemaniarrak, gaueko 12etatik aurrera inolako baimen berezirik gabe mendebaldera pasatu ahal izango zirela iragarri zuen Alemaniako Errepublika Demokratikoak. Segidan, zurrumurrua Berlin erdibituaren bi aldeetan zabaldu zen, eta gauerdia baino lehen, Berlingo harresiaren inguruak jendez gainezka zeuden.

00:00ak jo zutenean, Berlin Ekialdeko hiritarrak muga-postuak pasatzen hasi ziren oinez eta automobilez. Hunkipen eszenek hartu zuten protagonismoa: denbora luzez separaturiko familiar eta lagunarteko besarkadak eta malkoak, xanpain eta garagardoarekin eginiko brindisak, ongi etorri opariak bisitariei, loreak muga-postuak zaintzen zituzten soldaduen errifleetan eta frontera zeharkatzen zuten automobiletako haizetakoetan… Pozak, zirrarak eta hordigarri zen askatasun sentimenduak gainontzeko guzia burutu zuten. Pixkanaka-pixkanaka milaka berlindar harresia eskalatu, eta kasu askotan, soka, pikotxa eta zizelekin, egi bihurtu zuten urteetako ametsa: Berlingo harresia eraistea. Continue reading