Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat)-Vladimir Nazor

Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat) abestia Vladimir Nazor partisano eta politikari kroaziarrak konposatu zuen, partisanoentzako abesti gisa. Gerora, bai gudan eta bai guda osteko urteetan ospe handia izan zuen, Kroazian eta Jugoslavia osoan. Ikusiko dugun moduan, partisanoak eta klase kontzientzia (Ukabila, sufrimendua hatzetan)  uztartzen dituen poema bat da.

Vladimir_Nazor

Vladimir Nazor (Iturria: Wikipedia)

Eta ez da gutxirako, Vladimir Nazor guda garaian partisanoekin ibili baitzen. 1943.ean Nazio Askapenerako Kroaziako Estatu-Batzorde Antifaxistako (ZAVNOH) lehendakaria izan zen. ZAHVNOH, Kroaziako Gobernu klandestinoa zen, Kroaziako partisanoen beso politikoa edo “Estatu paraleloa” (Jugoslavia mailako AVNOJen, Jugoslaviako Nazio Askapenerako Estatu-Batzordearen parte zen). Nazor, ZAVNOHren lehen biltzarrean, 1943.eko ekainaren 13an Otočac herrian (Plitvice lakuetatik gertu, egungo Kroaziako Krajinan) sortu zen, eta 1944.eko maiatzaren 8 eta 9 artean “Kroaziako Estatu Federala” (gero Kroaziako Errepublika Sozialista izango zena) sortu zuen. ZAVNOHk azken bilera 1945.eko abuztuaren 21ean egin zuen, non Kroaziako Parlamentu Nazionala bilakatu zen. ZAVNOH oso garrantzitsua izan zen etorkizuneko Jugoslavia federala sortzeko eta baita ere Kroaziaren izaera anitza (serbiarrak Kroaziaren herritar parekideak eta Kroaziako “nazio osagarri” zirela aintzatetsi zuen, aintzatespen hau 1990.ena arte, hau da Jugoslavia desagertu arte egon zen indarrean). Nazor Kroaziako parlamentuko lehendakari eta beraz, Kroaziako lehendakari  izan zen 1949.eko ekainaren 19an hil egin zen arte (bere heriotzarekin banandu ziren Kroaziako Herri Errepublikaren lehendakariaren eta Kroaziako parlamentuaren lehendakariaren karguak). Continue reading

Advertisements

Tesla ordua irratsaioa (3. kapitulua)

Tesla OrduaJugoslaviarrok eta jugoslaviarzaleok!!

Drina Zubia Kultur Elkarteak Tesla Ordua irratsaioaren hirugarren emanaldia aurkezten dizue. Oraingoan, gure balkaniar espontaneotasuna erakutsiz, ordena aldatu dugu: lehenik eta behin musikarekin hasi gara; Kragujevaeko beste talde bat aurkezten dizuegu, Smak (“Bukaera”) taldea; 1971.ean Radomir Mihajlović “Točak” eta Slobodan Stojanović “Kepa” musikariek sortua. Rock alternatiboa egiten zuen musika-talde honek 80. hamarkadan krisian murgildu, baina 90. hamarkadan indartsu bueltatu zen. Programa honetan euren hiru abesti jarri ditugu “Daire”, “Profesore” eta “Crna dama”. Bukaerarekin hasi gara beraz.

Continue reading

Nazioak, nazio-diskurtsuak eta modak

Kurdistan

Kurdistango HDP alderdiak erabilitako irudia.

Berriki jakin izan dugu Turkiako legebiltzar hauteskundeetan nagusiki kurduez osatutako HDP Herriaren Alderdi Demokratikoaren arrakasta nabarmena. Botoen %10a lortuz, alderdi bezala Turkiar Legebiltzarrean sartzea lortu du, alderdi “kurdu” batek lortzen duen lehen aldia da hau. Komatxoen artean jarri dut “kurdu” hitza, hain zuzen ere, alderdi honek bere burua ez baitu soilik kurduen alderditzat, zanpatutako gutxiengo (etniko, zein generozko, zein ekonomiko) guztien alderditzat baizik. Hala adierazi zuen HDPko buru Suleiman Demirtasek hauteskunde gauean “HDP orain turkiar Estatuko alderdi bat da”, hau da, turkiar Estatuaren biztanle (zanpatu, zokoratu) guztiena izan nahi duena. Halako ideiak kartzelan dauden buruzagi kurdu abertzale eta Kurdistango Langileen Alderdiko (PKKko) buru historiko eta erreferente moral den Abdallah Öçalanen pentsamoldetik datoz. Continue reading

“Kateen zama” (Boris Malagurski) euskal azpitituluekin

Ivo Andrić Elkarteko kideok atsegin handiz komunikatzen dizuegu 25 urteko Boris Malagurski (Борис Малагурски) zinemagile serbo-kanadiarraren Težina lanaca/The Weight of Chains (“Тежина ланаца“) filma dokumentala euskarazko azpitituluz jantzi dugula (“Kateen zama”).

Boris Malagurski (Iturria: pecat.co.rs)

Boris Malagurski 1988 urtean sortu zen Serbia iparraldeko Vojvodina (Војводина) probintzia autonomoko Subotica (Суботица) hirian. Subotica I Mundu Guda bukatu arte Austria-Hungariaren parte zen (hiriaren hungariarezko izena Szabadka da), eta gaur egun ere, gutxiengo etniko hungariar handia bizi da mugako herri honetan (eta baita ere beste gutxiengo asko). Suboticaren izaera nazioanitza da beraz, Jugoslaviarena izan zen bezalakoa. Malagurskiren suboticar petoaren izaera nabari da Jugoslavia izan zen Estatu honekiko maitasuna, berak hiru urtez soilik bizi izan bait zuen ere (1991an hondamendia hasi bait zen). Subotica Malagurskiren iparra bada, orduan Vancouver (Kanada) da Malagurskiren hegoa. Gazte-gazte zelarik, 17 urterekin (2005ean) hiri horretara emigratu zuen, eta han jarri du bere kuartel nagusia. Bere filmen finantzaketan ere nabari da, borondatezko diru-bilketak parte garrantzitsua direlarik, diru-bilketa hauetan diasporako serbiarrek, eta batez ere Kanadako serbiarrek pisu handia bait dute. Beraz, auzolanean finantzatutako lan bat dugu hau.

Ibai Trebiño: “Es necesario, tal y como exigimos para Euskal Herria, reconocer el derecho de Serbia a existir como nación”

Reproducimos la interesante entrevista del colectivo Boltxe.info a nuestro compañero Ibai Trebiño; donde desmenuza varias claves de los diversos acontecimientos como la disolución de Yugoslavia las guerras de los 90 y la situación actual en la península balcánica.

“Todas la etnias no-albanesas han sido desposeidas de sus derechos nacionales y civiles en el actual Kosovo”

Ibai Trebiño es una de las personas que mejor conoce los conflictos que se dieron en la ex Yugoslavia, que como recordaremos, explosionó en los 90, dando lugar a varias guerras cuyas imágenes aun nos estremecen al recordarlas.

Yugoslavia fue un estado socialista la cual el socialismo no llegó exportado sino que los y las comunistas tomaron el poder tras una valerosa y heroica guerra de liberación, liderada por Tito y que logró expulsar de su territorio a los nazis y construir una experiencia socialista propia. Pero mejor que sea Ibai quien nos hable de estas cuestiones y de las guerras de los 90. Continue reading

Mostar eta Gazteriaren Eguna

2013ko maiatzaren 25an eratu zen Ivo Andric Elkartea, hain zuzen ere, Jugoslavia ohiko Gazteriaren Egunean. Sortze-bilera ospatzen ari ginen momentuan, Bosnia-Herzegovinako Mostar hirian gazte batzuk eraikin batean pankarta eta bandera bat jarri zituzten Jugoslavia ohiko Gazteriaren Eguna ospatzeko.

Mostar Herzegovinako hiri nagusia da eta Bosnia-Herzegovinako hirugarren hiria bezala kontsideratu daiteke historikoki eta politikoki duen garrantziagatik (nahiz eta populazioz bosgarrena izan). Gerra aurretik, 1991an, bere populazioaren %35a bosniar-musulmana zen, %34a bosniar-kroaziarra eta %19a bosniar-serbiarra; beste %10k bere burua besterik gabe jugoslaviartzat hartzen zuelarik (1961ko zentsuan agertu zen espontanekoki lehen aldiz aukera hau). Halere, historikoki aldaketa demografiko bat ematen ari zen, izan ere, 80. hamarkadara arte gehiengo osoa izan gabe ere, bosniar-kroaziarrak ziren komunitate nazional handiena. Gainbehera demografiko erlatibo honek eta Mostar Bosniako kroaziarren hiriburu historiko-sinbolikoa izateak azaltzen dute zergatik bertan izan ziren hain gogorrak  musulman eta kroaziarren arteko enfrentamenduak 90. hamarkadako gerran. Bosniar-kroaziarren indar militarrek Mostarreko zubi famatua suntsitu zuten, ondoren berreraikia izan dena. Continue reading