TESLA ORDUA IRRATSAIOA (9. KAPITULUA)

Gabon guztioi!!

IMG_19032016_171445Gaur, ekainak 28, guretzat iraila arteko azken saioa izateaz gain, Vidovdan eguna ere bada: serbiarrentzat euren nortasunaren eta naziotasunaren eguna. Vidovdan egunean, serbiarren historian aparteko eragina izan dituzten hainbat gertaera jasotzen dira, horietako ezagunena 1389. urteko Kosovoko Borroka da. Vidovdan hasiera batean jatorri paganoak zituen festa izan, gaur egun ordea,  jai-nazionala bihurtu da. Ospakizun horren eboluzioaz arituko gara.

Ondoren, gure elkarteko aurreko postean egin bezala, gure elkartearen adiskide eta Balkanei buruz gaztelaniazko komunikazioan aitzindari izan den Aleksandar Vuksanovićez hitz egin dugu eta bereziki, Kosovo. La coartada humanitaria bere liburuaz.

Azkenik kiroletarako tartea izan dugu. Bertan, (gizonezkoen) Futbol Eurokopan balkaniar taldeen jaso dituzten porrotez hitz egin dugu, eta Belgraden izango den (gizonezko) Saskibaloi Aurreolinpikoaz ere jardungo gara.

Honako hau duzue ikasturte honetako azken irratsaioa. Gozatu ezazue eta irailean itzuliko gara.

Advertisements

ALEKSANDAR VUKSANOVIĆ GOGOAN (1961-2016)

VuksanovicAtzo albiste triste baten berri izan genuen: Aleksandar Vuksanović zendu da. Gazte hil ere, 55 urterekin, 1961. urtean jaio baitzen Serbian. Ezkonduta zegoen, eta berriki seme bat izan dute. Aleksandar Madrilen bizi zen.

Vuksanovićen izena ez zaizue oso ezaguna egingo, ez baitzen egunkarietako lehen orrietan agertzen den horietarikoa. Baina Vuksanovićez ari garenean, musutruk egindako lanaz eta kausen aldeko boluntariotzaz ari gara. Vuksanović, mundu honetako txikien eta ahots minorizatuen borroketan ugaltzen den beste izen horietariko bat da: ezerren trukean, saririk bilatu gabe, kausa baten alde lan egiten duten horietako bat izan zen. Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (8. kapitulua)

Tesla OrduaEgun on rakijazaleok!!

Gaur berriz Tesla Orduaren emanaldia aurkezten dizuegu. Gaurkoan, berriekin hasi gara eta bertan Mazedoniako eta Kroaziako krisi politikoa aipagai izan dugu. Mazedonian, oposizioak boikota bultzatu ostean, Gobernuak ekainaren 5erako aurreikusiak zituen hauteskundeak berriz atzeratu behar izan ditu eta oraindik ez dugu data finkoa ezagutzen. Honen harira, Mazedonian bizi den protesta zibilen giroa kontutan hartutra, “Koloreetako Iraultzen” fenomenoa deritzonaren inguruan hausnartu dugu.  Krisi politikoekin jarraituz, Kroaziari ere aipamen bat egin diogu, han, Gobernuko bi kideen, HDZren (eskuina) eta Mosten (zentrua) arteko harreman txarrek hauteskundeak aurreratzea ekar baitezakete.

Continue reading

Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat)-Vladimir Nazor

Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat) abestia Vladimir Nazor partisano eta politikari kroaziarrak konposatu zuen, partisanoentzako abesti gisa. Gerora, bai gudan eta bai guda osteko urteetan ospe handia izan zuen, Kroazian eta Jugoslavia osoan. Ikusiko dugun moduan, partisanoak eta klase kontzientzia (Ukabila, sufrimendua hatzetan)  uztartzen dituen poema bat da.

Vladimir_Nazor

Vladimir Nazor (Iturria: Wikipedia)

Eta ez da gutxirako, Vladimir Nazor guda garaian partisanoekin ibili baitzen. 1943.ean Nazio Askapenerako Kroaziako Estatu-Batzorde Antifaxistako (ZAVNOH) lehendakaria izan zen. ZAHVNOH, Kroaziako Gobernu klandestinoa zen, Kroaziako partisanoen beso politikoa edo “Estatu paraleloa” (Jugoslavia mailako AVNOJen, Jugoslaviako Nazio Askapenerako Estatu-Batzordearen parte zen). Nazor, ZAVNOHren lehen biltzarrean, 1943.eko ekainaren 13an Otočac herrian (Plitvice lakuetatik gertu, egungo Kroaziako Krajinan) sortu zen, eta 1944.eko maiatzaren 8 eta 9 artean “Kroaziako Estatu Federala” (gero Kroaziako Errepublika Sozialista izango zena) sortu zuen. ZAVNOHk azken bilera 1945.eko abuztuaren 21ean egin zuen, non Kroaziako Parlamentu Nazionala bilakatu zen. ZAVNOH oso garrantzitsua izan zen etorkizuneko Jugoslavia federala sortzeko eta baita ere Kroaziaren izaera anitza (serbiarrak Kroaziaren herritar parekideak eta Kroaziako “nazio osagarri” zirela aintzatetsi zuen, aintzatespen hau 1990.ena arte, hau da Jugoslavia desagertu arte egon zen indarrean). Nazor Kroaziako parlamentuko lehendakari eta beraz, Kroaziako lehendakari  izan zen 1949.eko ekainaren 19an hil egin zen arte (bere heriotzarekin banandu ziren Kroaziako Herri Errepublikaren lehendakariaren eta Kroaziako parlamentuaren lehendakariaren karguak). Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (7. kapitulua)

Egun on Balkanetako hajdukak!!

espejismoAtzoko Tesla orduaren 7. emanaldiarekin gatorkizue. Oraingo honetan liburuari errepasoa ematen hasi gara, atzoko emanaldian Josep Palau i Balletbò katalanaren El espejismo yugoslavo izan dugu mintzagai. Palau oso gazte hil zen 41 urterekin, 1997an eta liburu hori hil aurretik atera zuen, 1996ean, beraz gudak bukatu eta gutxira, baina hala ere, Jugoslaviaren inguruan lan egin izan duten bakezaleen artean (Johan Galtung, Peter Handke) errespetu handia merezi izan dion lana idatzi zuen. Lan honek badu meritu handi bat, serbofobia esparru intelektualean desafiatzean, hain zuzen ere, oso modan zegoen garai batean (1996an). Palauren liburuan, mendebaldeko potentzien serbofobiaz gain (hau da, Serbia errudun gisa identifikatzearekin eta honen arrazoiak kontutan ez jartzearekin, honek zerikusi handia zuen Serbia erori berria zen komunismoarekin identifikatu izanak –bai euren aldetik zein kanpotik-, eta beraz, “arrazoia inposatu behar zitzaion” pentsamoldea nagusitu zen); autodeterminazioaren irakurketa nahasia (Errepublikak ala nazionalitateak autodeterminatu egin behar ziren?), aldebakarrekoa (autodeterminatzera zihoazen subjektuak ez zeuden euren muga berrien barneko populazio sektore handiekin negoziatzeko prest) eta Jugoslaviaren kanpoko mugak “desaintzatestea” baina Jugoslavia iraunarazteko eta sendotzeko moduan kontzibitu ziren barne mugak sakralizatzea (bake plan guztiak abiatu ziren Estatu berriek Jugoslaviako errepublika zaharrak izan behar zituela ardatz) dira.

Semanario serbio aldizkariak Josep Palauren heriotzaren 15. urteurrenean El espejismo yugoslavo liburua sarean zintzilikatu zuen hemen.

Continue reading