TESLA ORDUA IRRATSAIOA (9. KAPITULUA)

Gabon guztioi!!

IMG_19032016_171445Gaur, ekainak 28, guretzat iraila arteko azken saioa izateaz gain, Vidovdan eguna ere bada: serbiarrentzat euren nortasunaren eta naziotasunaren eguna. Vidovdan egunean, serbiarren historian aparteko eragina izan dituzten hainbat gertaera jasotzen dira, horietako ezagunena 1389. urteko Kosovoko Borroka da. Vidovdan hasiera batean jatorri paganoak zituen festa izan, gaur egun ordea,  jai-nazionala bihurtu da. Ospakizun horren eboluzioaz arituko gara.

Ondoren, gure elkarteko aurreko postean egin bezala, gure elkartearen adiskide eta Balkanei buruz gaztelaniazko komunikazioan aitzindari izan den Aleksandar Vuksanovićez hitz egin dugu eta bereziki, Kosovo. La coartada humanitaria bere liburuaz.

Azkenik kiroletarako tartea izan dugu. Bertan, (gizonezkoen) Futbol Eurokopan balkaniar taldeen jaso dituzten porrotez hitz egin dugu, eta Belgraden izango den (gizonezko) Saskibaloi Aurreolinpikoaz ere jardungo gara.

Honako hau duzue ikasturte honetako azken irratsaioa. Gozatu ezazue eta irailean itzuliko gara.

ALEKSANDAR VUKSANOVIĆ GOGOAN (1961-2016)

VuksanovicAtzo albiste triste baten berri izan genuen: Aleksandar Vuksanović zendu da. Gazte hil ere, 55 urterekin, 1961. urtean jaio baitzen Serbian. Ezkonduta zegoen, eta berriki seme bat izan dute. Aleksandar Madrilen bizi zen.

Vuksanovićen izena ez zaizue oso ezaguna egingo, ez baitzen egunkarietako lehen orrietan agertzen den horietarikoa. Baina Vuksanovićez ari garenean, musutruk egindako lanaz eta kausen aldeko boluntariotzaz ari gara. Vuksanović, mundu honetako txikien eta ahots minorizatuen borroketan ugaltzen den beste izen horietariko bat da: ezerren trukean, saririk bilatu gabe, kausa baten alde lan egiten duten horietako bat izan zen. Continue reading