Tesla Ordua-programa 73 (castellano)

Izbori-u-BiH-2018¡Buenas tardes, amigas y amigos del rakija!

Esta vez hemos hecho el programa en castellano. Aprovechando que ya han adjudicado los resultados completos de las elecciones legislativas en Bosnia-Herzegovina, hemos hablado de dichas elecciones –cinco en total: presidencia tripartita de BiH, presidencia de Republika Srpska, parlamento de BiH, y parlamento de cada una de las dos entidades: Federación de Bosnia-Herzegovina y Republika Srpska – y de su complicado sistema. Esta vez, a la novedad de los datos legislativos, pero con la repetición de los datos de las presidenciales, hemos optado por hacer el programa en castellano, para salvar la “repetición parcial” del programa.

Hemos hablado de las claves que ha habido en el comportamiento del votante de las diferentes etnias, como de las declaraciones de los diferentes políticos,  así como de diversos análisis publicados y del futuro que puede deparar al sistema basado en el consenso de Dayton. Nuestra intención era también hablar de Macedonia y del cambio constitucional del nombre de la República para cumplir el acuerdo con Grecia, pero debido a la falta de tiempo nos ha resultado imposible. Esperamos que aun así, nuestro análisis sobre Bosnia os resulte interesante.

Nuestro programa se puede escuchar aquí:

Advertisements

Tesla Ordua, 72 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo, Euskal Herriko guslariok:

Oraingoan, aurreko astean bezala Bosnia-Herzegovinako hauteskundeekin jarraitzen dugu. Momentuz, soilik BiHko hiruko lehendakaritzarako eta Republika Srpskako lehendakaritzarako datuak ditugu –aurrenekoan, Šefik Džaferović musulmnak, Milorad Dodik serbiarrak eta Željko Komšić kroaziarrak lortu zituzten hiru postuak, eta Republika Srpskan, Željka Cvijanović dugu lehendakari berria-. Legebiltzarrerako datuak oraindik eman ez dituztenez, analisiari ekin diogu, eta gurean edo guregandik gertu plazaratutako analisi batzuk ere aipatu ditugu, askotan neurri bikiotzak edo ideialismoak trufatutako analisiak baitira.

Segituan Mazedoniaz hitz egin dugu. Jakin dakizuenez (duela aste bi aipatu genuen), Mazedoniako erreferendumean herriak oso parte hartze txikia izan zuenez, bozkaketa baliorik gabe geratu zen, eta beraz, Gobernuak ezin izan zuen nahi zuen Konstituzio-aldaketa, Greziarekin egindako akordioaren baldintzak betetzeko beharrezkoa zena, indarrean sartu (besteak beste izen-aldaketa: Ipar Mazedoniako errepublika deitzea). Zoran Zaev lehen ministroak, esan zuenez, galdeketa hori halere ez zen loteslea, beraz, Konstituzio aldaketa Parlamentuan lortzen saiatuko da.

Erlijio ortodoxoaren inguruan gertatutako berri bati ere kasu egin diogu, berez Balkanetan sortu ez bada ere, berri honek sortutako lurrikarak Balkanak astintzeko aukera ere baitu. Konstantinoplako patriarka Bartolomek Kievko Patriarkatupeko Ukrainako Eliza Ortodoxoari “autozefalia” (independentzia) emateko asmoa duela esan nahi do, Moskuko Patriarkatupeko Ukrainako Eliza Ortodoxoaren (Ukrainako ortodoxo gehienak biltzen dituena) egoera zalantzan jarriz. Erabaki honek kutsu politikoa du, Ukrainako agintarien eskaerei men egiteaz gain, Elizen mugak Estatu-mugekin bat egitea baitakar. Honek Balkanetan harrabotsa sortu du, hurrengo urratsa Montenegroko Eliza Ortodoxoa (oso minoritarioa, baina talde nazionalista bezala jokatzen duena) Serbiar Eliza Ortodoxotik bereiztea izan baitaiteke, eta horren inguruan hedabideek zarata atera baitute.

Azkenik, NATOren eta Serbiaren arteko harremanaz, hitz egin dugu, batez ere aste horretan NATOren idazkari nagusi Jens Stoltenberg Serbian egon delako. Stoltenbergek zenbat adierazpen eztabaidagarri egin ditu 1999ko bonbardaketari buruz. Bestalde, Belgrad eta Pristinaren arteko negoziazioei begira, Lesothoko Gobernuak Kosovoren independentziaren aintzatespena itzularaztea erabaki baitu.

Entzun gure programa hemen:

Tesla ordua 71 – Bosniako hauteskunde emaitzak

Kaixo, Bosniako bidezidorrok!

Estudio berriaGaurkoan hauteskundeez hitz egin dugu. Batez ere Bosniako hauteskundeak izan ditugu mintzagai, bere sistema konplexutik hasita (aurreko programan zerbait aurreratu genuen horretaz) Bosnian bi partetan bereizten da (Bosnia-Hercegovinako Federazioa –bosnakiarrak eta kroaziarrak- eta Republika Srpska –serbiarrak-), eta hauteskunde sistema ere berezia du: hiru lehendakari aukeratzen dituzte –bosnakiar bat, kroaziar bat eta serbiar bat-; eta horrez gain Bosnia-Hercegovinako parlamentua, Bosnia-Hercegovinako Federazioko parlamentua, Republika Srpskako lehendakaria eta Republika Srpskako parlamentua ere aukeratu dituzte. Erabateko emaitzak jakin gabe, eta beraz hiru parlamentuetako jarleku bat edo beste oraindik dantzan dagoelarik, lehendakari ezberdinak aukeratzeko inguruan aritu gara, hauek nahiko argi baitaude. Gaiak, hauteskunde sistema dela eta, nahiko arantza polemikoak utzi ditu, batez ere bosnokroaziarren artean: euren hauteskundeetan, Željko Komšić liberala aukeratzeak zenbait iritzigilek “etniez gaindiko zibikotasunaren ikur” bezala ikusi badute ere, kroaziarren ustez ez baita kroaziarren botuarekin aukeratua izan, musulmanen botuarekin, eta gehiengo demografikoaren bidez (beraz, datu hauek “etniez gaindiko politikaren” existentzia zalantzan jartzen dute). Bestetik, serbiarrek aukeratutako Milorad Dodik lehendakari berriak Republika Srpskaren independentziaren, Errusiarengana hurbiltzearen eta NBEren Bosniarekiko tutoretza bukatzearen aldeko adierazpenak egin ditu; eta Šefik Džaferović musulmanek aukeratutako lehendakariak herrialdea zentralizatzearen alde. Bestetik, Republika Srpskako lehendakaritza Željka Cvijanovićek, Dodiken alderdi bereko politikariak, irabazi ditu. Emaitza hauek denek Daytongo Ituna oinarri duen sistema politiko kontsoziazionala inoiz baino gehiago kolokan jarri dute; herri bakoitzak bere agenda erakutsi baitu, beste herrienarekin antagonismoan. Esan bezala, parlamentuen hauteskundeak ez ditugu komentatu, oraindik emaitzak guztiz itxita ez daudelako, hurrengo astean komentatuko ditugu.

Hauteskundeekin jarraituz, bi erreferendum ere mintzagai izan ditugu mintzagai. Alde batetik, joan den igandean Errumanian, “Familien Aldeko Koalizioa” deitutako talde batek, Errumaniako Konstituzioan ezkontza definitzerakoan “ezkontideak” hitzaren ordez “senar-emazteak” izena idaztearen aldeko erreferenduma deitzeko sinadurak bildu ditu, eta Gobernuak hura babestu du. Parte-hartzea oso txikia izan denez, erreferenduma baliorik gabe geratu da. Antzeko emaitza izan zuen beste erreferendum bat Mazedoniakoa izan zen. Kasu honetan Zoran Zaev lehen ministroak erreferenduma loteslea ez dela (eta Europar Batasunak baietzari parte-hartze txikiari baino kasu handiagoa egin diola jakinik), Konstituzioa parlamentuan aldatzea erabaki du. Bi herenak behar ditu, momentuz ez dituenak, baina espekulatzen denaren arabera, VMROrekin negoziatu dezake, alderdi honen kartzelaratutako liderrentzat indultua eskaintzearen truke.

Bukatzeko beste bi notizia eman ditugu. Bata oso tristea; Viktoria Marinova bulgariar ikerketa-kazetaria bahitu, bortxatu eta hil egin baitute. Beste berria, Kosovoko Gobernuak Israeli, Estatu judutarrak Kosovo aintzatestearen truke, honek Israelen hiriburu bezala Jerusalem aintzatestea eskaini diola izan da.

Entzun gure programa hemen:

TESLA ORDUA, 70 IRRATSAIOA

Macedonians early parliamentary electionsKaixo, kaixo balkanzaleok!

Uda gogor baten ostean, hemen dago berriz Tesla Ordua! Aurten erronka edo herrenka gogorragoa izango dugu, izan ere, gure agendak asko estutu baitira, eta gure irisgarritasuna mugatu. Lehen adibidea, programa hau dugu, diferituta eskaintzen ari baitizuegu. Izan ere, igandean grabatu behar izan dugu antenara ostegunean iritsi den programa, hain zuzen guk programan oraindik zabalik utzi izan ditugun gauza batzuk, jada zuek entzun orduko itxita egongo direnak. Hona arte, herrenak.

Erronkak, 97irratian estudio berria izatean datza. Estudio berriarekin, grabaketen kalitatea hobea izatea espero dugu. Hala, Tesla Ordua beste jende gehiagorengana iristea espero dugu, hori ere badugu gure erronka.

Gaurkoan (edo herenegunekoan) gurean nagusi Mazedoniako erreferenduma izan da. Bertan apirilean Zoran Zaev lehen ministroak Greziarekin lortutako izen-aldaketaren inguruko akordioa bozkatzen zen, baina “tranpatxo” batekin: adi berean EBko eta NATOko kide izatea galdetzen baitzen: “Nahi al duzu Mazedonia EBren eta NATOren kide izatea Greziarekin sinatu zuen akordioa onartuz?”. Esan bezala, programa igandean grabatu genuenez, emaitza definitiboak ez ziren gure esku oraindik, baina aurreneko datu batzuk ematekoak ginen, eta jada igande arratsaldean bertan argi zegoen gertatuko zena: partehartzea ez zela gutxieneko %50ra iritsiko, beraz galdeketa baliorik gabe geratuko zela. Mazedoniako alderdi gehienek (tartean Gobernuko Alderdi Sozialdemokrata, zein alderdi albanomazedoniarrek) baiezkoa eskatu zuten, oposizioko VMROk jarraitzaileei “boto askatasuna” eman zien artean. Hain zuzen ere, herriaren portzentaje han txikiak botoa eman izanak, Gobernuaren eta herriaren arteko konfiantza falta nabarmena erakusten du.

Segituan hurrengo astean (urriaren 7an) burutuko diren Bosniako hauteskundeen inguruan aritu izan gara. Bost erakunderen konposaketa erabakiko dute Bosnia-Herzegovinan; hiru Bosnia-Herzegovinako Federazioan (musulmanen eta bosnokroaziarren aldean) eta lau Republika Srpskan (serbobosniarren aldean): Bosnia-Herzegovinako hiru lehendakariak (bietan), Bosnia-Herzegovinako Parlamentua (bietan), Federazioko Parlamentua (Federazioan soilik), Republika Srpskako lehendakaria eta Republika Srpskako Parlamentua (azken biak Republika Srpskan soilik). Hauteskunde sistema konplexuegia da eta, honi eman diogun tartea sistema azaltzen eman dugu, besterik ezean. Hurrengoan, hauteskundeak pasata sartuko gara alderdiak, hautagaiak eta emaitzak azaltzearekin.

Bestetik, azken asteotan izandako azken berriarekin, Kosovora joan gara. Ostiralean, hau da, guk programa egin baino egun batzuk lehenago (baina zuek entzun baino aste bat lehenago) manifestazio handi bat izan zen Prištinan Vetëvendosje alderdiaren manifestazio handi bat izan zen, Gobernuaren “traizioa” salatuz eta UÇKren aldeko oihuekin, Serbiarekiko negoziazioak deitoratuz. Zurrumurru handiak daude bertan mugen aldaketa negoziatzen ari direnaren inguruan, eta hain zuzen, hura salatzeko zen manifestazio hura (serbokosovarrak nagusi diren tokietan ez dute Prištinako Gobernuaren agintea onartzen, eta trukean, honek mugakide diren albaniar gehiengodun herriak eskatu ahal ditu). Bestetik, Hashim Thaçi Kosovoko lehendakariak, halako zurrumurruak isiltzeko edo, gehiengo serbokosovarra dagoen Zubin Potok herrira bidaia egin du, eskolta armatu handia eramanaz. Serbokosovarrek halako keinua probokazio bezala ikusi dute. (Ipar Kosovon, Kosovoren Gobernuaren instituzioaren ez daude presente).

Aurtengoa uda-bueltako lehen programa izan da, beraz, “atzeratutako lan” pixka bat hona ekarri dugu. Horien artean, adibidez, Kroaziako futbol taldeak (gizonezkoen) Munduko Txapelketan lortutako zilarrezko dominari buruz. Udako oporretara joan aurretik ere hitz egin genuen Kolinda Grabar-Kitarović lehendakariak egin zuen irudi publikoko kanpainaz. Hala ere, txapelketa pasa eta berehala, Zlatko Dalić hautatzaileak politikariak kritikatzen zituen gutun bat atera baitzuen. Bestetik, gurena oso kritikatua izan da Grabar-Kitarović errefuxiatuen edo LGBT gutxiengoen kontrako politikagatik. Hala ere, kontuan izan beharra dugu, gutxiengo etnikoen (serbiarren) egoera ere inoiz baino okerragoa dela, gurean aipatzen ez den arren. Tamara Opačićek egindako txosten batean hura aipatzen da. Txosten horretaz eta ondorioez ere aritu izan gara: txosten hori idatzi ondoren, eskuin zein eskuin muturreko zenbait pertsona ezagunek (tartean Marko Perković “Thompson” abeslari faxistak) Opačićen kontrako salaketa jarri baitute, txostenean “difamazioa” zela argudiatuz. Oso ekzkagarria da hau, eta kezkagarria hain justu hau izatea Grabar-Kitarovićen Kroazian gaizki pasatzen ari diren pertsonen inguruan kritikatzen ez den diskriminazio bakarra.

Bestetik, baita aipatu dugu Montenegron, Podgorica udalerritik, albaniar gehiengoa zuen Tuzi herria banandu egin dela eta udalerri berria osatu duela. Hau alde batetik emakida politiko bezala uler daiteke, baina baita ere kontuan izan behar dugu Tuzi herria albaniarrentzat garrantzitsua zela, izan ere, 1911an albaniarren eta Turkiar Inperioaren arteko borrokaldi handi bat eman zen bertan (1911an Montenegro independentea zen, baina ez egungo mugekin).

Bestalde, kirolekin bukatu dugu. Alde batetik, Belgradeko derbia aipatu dugu: JNA estadioan Partizanek eta Izar Gorriak bana berdindu zuten: Ricardo Gomesek zuribeltzak aurreratu zituen, eta auzokoentzat Richmond Boakyek berdindu zuen, polemikaz betetako gol batean; buruz errematatu zuen, baina ez dago argi baloiak marra osorik gainditu bazuen Vladimir Stojkovićek gelditu aurretik. Batzuek baietz, besteek ezetz… betiko polemika. Izar Gorriak lidergoan jarraitzen du bost puntuko abantailarekin, nahiz eta polemikak soka luzea izango duen: Stojkovićek adibidez “sistema osoa Izar Gorriaren mesedetan dago, lotsa ematen dit Estatu honen parte izatea, pasaportea itzuliko dut” esan zuen. Bestalde, Novak Djokovićen berri eman dugu: Wimbledon eta US Open txapelketa handiak irabazita, usteari bukaera bikaina eman dio, eta guztira 14 Grand Slam txapelketa pilatu ditu.

Entzun gure programa hemen: