Tesla Ordua, 79 irratsaioa

97 irratia ikurraKaixo, Balkanetako bidezidorretako ibiltariok!!

Aste honetako irratsaio osoa elkarrizketa bati eskaini diogu. 97 Irratiko estudioetan, Adrian Fuentes izan dugu, bai irailean zein azaroan Balkanetan egon den bilbotarra. Fuentes batez ere politikak eraman du Balkanetara: Gure gonbidatua Eusko Alkartasunako eta Euskal Herria Bilduko militantea da, eta horrez gain, Gazte Abertzaleak erakundeko zuzendaritzaren parte, eta azken honen haritik, Europako Aliantza Askeko Gazteriaren exekutibako kide. Beraz, erakunde horien eta Balkanetako erakunde batzuen arteko loturak estutzea izan da gure gonbidatuaren xedea.

Fuentes irailean Kroazian eta Bosnian egon zen; kasu honetan Rijekan Lista za Rijeku (Rijekaren Aldeko Zerrenda) alderdi kroaziarrarekin bildu zen, baina bide batez, Split, Mostar, Sarajevo eta Jajce bisitatu zituen. Azaroan, ordea Novi Sadera joan zen, Europako Gazteriaren foroan parte hartzera (Europako Aliantza Askeko Gazteriaren ordezkari gisa), eta bide batez, Liga Socijaldemokrata Vojvodine (Vojvodinako Sozialdemokraten Liga) alderdi federalistarekin eta hauen gazteriarekin harremanak estutu zituen.

Elkarrizketa honetan, Fuentesen iruzkinek Balkanetako panorama politikoa ezagutzen lagundu digute. Baina horrez gain, Fuentesek bisitatu dituen hiriak, paisaiak eta abarrak ezagutarazi ditu, eta horrez gain, historiari ere errepaso bat eman diogu.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla Ordua, 63 irratsaioa

97 irratia ikurraKaixo, Vojvodinako ekiloreok!!

Oraingo honetan Sebas Velasco burgostar jatorriko artista gipuzkoarra elkarrizketatu dugu. Sebas orain Sarajevon dago, proiektu artistiko bat egiten. Hala ere, ez da Balkanetan egon den lehen adia, eta bere Balkanetako bizipen guztiak liburu batean bilduko ditu. Bere proiektu artistikoez, bere ibilbideaz, bere bidaiez, eta bere Balkanetako inpresioez hitz egin digu oraingo honetan.

Arazo teknikoak egon direla eta, aldi batzutan arazoak izan ditugu, ea abestiekin bete behar izan dugu emanaldia. Elkarrizketa eta abesti baten artean, agian tartea luzeegia suerta daiteke. Barkatu eragozpenak.

Entzun gure programa hemen:

Skopje, gainbegiratu bat

Realak Vardar Skopjeren kontra jokatu zuenaren aitzakiarekin, Mazedoniako Errepublikaren edo Mazedoniako Errepublika Jugoslaviar Ohiaren hiriburuari buruzko post bat egingo dugu, Euskal Herrian hiri hau pixka bat hobe ezagutua izan dadin. Guk berez posta partidaren aurretik egin nahi izan genuen, baina ondoren egitea baino beste erremediorik ez dugu izan.

Skopjeren historia laburra

Mazedonia jende askorentzat herrialde ezezaguna bada ere, agian historia garaikide modernoaren aldetik historiarik konplexuenetako bat du, batez ere identitate aldetik; berez zaila da Mazedoniaren historia laburra kontatzea. Hasteko, esango dugu, mazedoniar kontzientzia nazional modernoa nahiko berria dela; Robert Newman britainiar antropologoak 1935ean Mazedonia bisitatu zuenean, “familia batzuetan neba-arreba batzuk bulgariarrak eta beste batzuk serbiarrak ikusi izan ditut”. Egun Mazedoniaz esaten ohi da “izena Greziak jartzen dio auzitan, hizkuntza Bulgariak, Eliza Serbiak eta populazioa Albaniak”. Honek erakusten du herri honen nolabaiteko “anbiguitate” historikoa, eta gaur egun, euren nortasun berezia berresteko duen lehentasuna edo obsesioa (eta azalduko luke zergatik ikusten diren hainbeste estatua Skopjeko kaleetan). Continue reading

Tesla Ordua 39. irratsaioa

tesla-orduaKaixo Balkanetako zeru-hodeiok!!

Gaurkoan, Realak Skopjen Vardarren aurka jokatu eta irabazi egin zuela profitatuz, gure helburuetako bat bete nahi dugu: hau da, Balkanen eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea eta harreman horiek ezagutaraztea. Hori dela eta, partiduaren aitzakian Balkanetara (Sofiaran eta Skopjera) joan den Eneko Agirre zarauztarra elkarrizketatu dugu, eta berak bidai horretan izandako abentura, inpresioak eta abar, kontatu dizkigu, bai Sofiakoak zein Skopjekoak: partiduaren ingurukoak zein bertako hiriaren ingurukoak: arkitektonikoki, etnikoki, kulturalki eta abar hiriok dituzten ezaugarriei buruz hitz egin dugu.

Gerora, bertan gertatu izan diren hainbat berriri buruz hitz egin dugu, batez ere Kosovoko Udal-hauteskundeei buruz eta han gertatu diren zenbait datu bitxiren buruan. Kosovoko hauteskundeez gain, Mazedoniako hauteskundeen gainean ere mintzatu gara, eta baita ere Esloveniako lehendakariaren hauteskundeen inguruan. Beste gai bati hitz eginez, Europar Parlamentuan gertatutako sexu-erasoei ere buruz hitz egin ditugu, Bojan Pancevski mazedoniar kazetariak publikatu duen gai hau gurera ekarri dugu. Gure azken tartea, Bosniako edadetuek euren pentsioen erreforma pribatizatzaile baten kontrako protesta bati eskaini diogu, hango gizarteen arazok sozialak (emigrazioa, adibidez) azpimarratuz.

Tesla Ordua 33. irratsaioa

Kaixo rakija edaleok!!

IMG_19032016_171445Gaurkoan, batez ere Kosovoko hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Vetëvendosje alderdi erradikalak “anti-kasta” diskurtsu batekin bigarren postua lortu du bozen %26 lortuta; eta alderdi honen programa eta proposamenak aztertu nahi izan ditugu. Alderdi honek alde batetik Kosovo independente denetik gobernatu dituen “eliteen” kontrako samina, eta beste batetik Albania Handiaren nahia uztartu nahi izan ditu. Inkesta batzuek irabazteko aukerak eman dizkie, baina azkenean indarrean dagoen PDKk (Kosovoko Alderdi demokratikoak) eta AAKk (Kosovoren Etorkizunerako Aliantzak)o satutako koalizioak irabazi ditu hauteskundeak, bozen %33rekin. Koalizio horretako buruak UÇKrekin guda egin zuten pertsonak dira, adibidez, euren lehen ministrogai Ramush Haradinaj (zeina estraditatzeko estkaera Serbiak aurkeztu duen).

Jarraitzeko Mazedoniako eta Albaniako berri politiko batzuk eman ditugu. Hala ere, segituan hizkuntzalaritzara jo dugu, eta “Hizkuntza Amankomunaren aldeko Amnigfestuari” buruz aritu izan gara. Serbokroazierarekin, historikoki bi izen izan dituenarekin, “serbiera” eta “kroaziera” (orain “bosniera” eta “montenegroera” gehitu badira ere), historikoki “katalanarekin” eta “valentzierarekin” gertatu izan den fenomenoa gertatu dela diogu, hau da hizkuntza polinomikoak izan direla. Fenomeno hori azaldu dugu.

Azkenik, abuzturo Belgraden egiten den Belgrade Beer Festival delakoaren gainean hitz egin dugu, programakideok bertaratu egingo gara, eta beraz, jai honen nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.

Entzun gure programa hemen: