Tesla ordua 34. irratsaioa

Kaixo Danubioko txalupok!!

brnabicGaurkoan, 34. irratsaioan, batez ere Serbiak NATOren kontra jarritako salaketez aritu izan gara. Salaketa hori 1999ko bonbaketa zela eta izan da, eta gaur azaldu ditugu bonbaketa honen nondik-norakoak; zeintzuk izan ziren helburuak eta abar. NATOk Balkanetan egin duen espantsioaz ere hitz egin dugu.

Beste alde batetik, Serbian lehen ministro postua “hutsik” egon denez gero (Vučić lehendakari izendatu duten geroztik hona), postu horretarako Alderdi Aurrerakoiaren hautagai eta ziurrenik lehen ministro berria izango den Ana Brnabić proposatzeari buruz hitz egin dugu (independentea dena, nahiz eta Vučićen gertuko emakumea izan). Brnabić, lesbiana eta etnikoki kroaziarra da, eta alde batetik Serbiaren estereotipo negatiboak desmontatzen lagun dezake izendapen honek, baina hori bai, ikusi beharko da zer nolako politika egiten duen, bere ibilbidea Mendebaldeko instituzioetatik oso hurbil egon baita (USAID eta NDF). Baita ere harrigarria izan zaigu gutxiengoen kide den pertsona bat lehen ministro postuan ezartzeak zein oihartzun gutxi izan duen gure arteko prentsan.

Esan beharra dago, Euskal Herriko emakume politikariez ari garela, akats bat egin dugula: esan dugu Euskal Herriko hiriburuetan soilik emakumezko bakarra egon dela (Yolanda Barcina, Iruñean), baina esan beharra dago beste bat ere egon dela, Pilar Careaga Bilbon (1969-1975), nahiz eta egia den hau ez zela herriak aukeratutakoa izan.

Entzun gure programa hemen (edo jaitsi hemen):

Advertisements

Tesla Ordua (29 irratsaioa)

Kaixo partisanook!

JugoslaviaGaur, apiril kaotiko baten ostean, Tesla Orduaren 29 irratsaioa egin dugu. Maiatzaren 9an egin dugun irratsaio honek,  nola ez Garaipen Antifaxista izan du hizpide. Honen bidez, Herri Askapen Gudan (Naradna Osloboditelna Borba), Josip Broz Titoren pean jugoslaviar partisanoek Alemania naziaren eta tokiko kolaboratzaileen aurka 1914-1945 artean egindako borrokan, izan ziren gertaera batzuk deskribatu ditugu: Armada partisanoaren eboluziotik, bertan emakumeek izandako paperera, honen beso politikoaren (Herri Frontea-Narodni Front) eta Alderdi Komunistaren paperetik eta zibilen kontrako masakretik pasatuz. Azkenik, 94 urteko partisano ohi Petar Matići buruz hitz egin dugu.

Honen ostean, apirilean zehar izan ditugun berrien inguruan hitz egin dugu. Lehenik NATOk Balkanetan daraman espantsioaren gainean hitz egin dugu. Hala, Montenegro NATOn sartzear dago, haren legebiltzarrak NATOk 1999an bonbatutako herrialde hau Aliantzan sartzea erabaki baitu, oposizioaren protesta handien artean. Alajaina, Montenegroko elite agintariek legea aldatu dute erreferendum bat saihesteko, eta beste alde batetik oposizioari Estatu-kolpea ematea leporatu diote. Hurrengo herrialdea Bosnia izan daiteke, NATOrekin “elkarkidego” itun bat sinatu baitu.

Serbian burututako lehendakaritzarako hauteskundeak ere komentatu ditugu. Orian arteko lehen ministro Aleksandar Vučićek irabazi ditu lehen itzulian, abantaila handiz, oposiziozkoak izan zitezkeen hautagaiak banatuta aurkeztu baitira. Hala ere, Vučićenm kontrako protestak izan dira, baketsuak oraingoz, eta ez jarraipen handikoak (eta ezta ere batasun ideologiko handikoak: liberalak eta nazionalistak izan baitira, momenturen batean elkarren kontra aritzear ere izan direnak).

Protestak bero-bero Mazedonian daude. Han, orain arte oposizio izandako Alderdi Sozialdemokratak eta alderdi albanomazedoniarrek Gobernu paktu bat egin dute, orain arte boterean egon den VMRO alderdi nazionalista kanpo utziz. Zoran Zaevek izan behar du lehen ministro berria, baina Gjorgje Ivanov lehendakariak uko egin dio Zaevi Gobernua osatzeko enkargurik emateari, berak eta alderdi albaniarrek adostutako programa Konstituzioaren aurkakoa delakoan (aurretik alderdi albaniarrek euren arteko programa bateratu bat aurkeztu dute, eskaera oso handiak eginez). Bi aldeen arteko sektoreak protestaka ari dira, eta herrialdean polarizazio handia somatzen ari da, kanpoko potentzien papera ere eztabaida politikoan sartu delarik.

Programa entzuteko, hemen:

TESLA ORDUA (28 IRRATSAIOA)

Kaixo eta ongi etorriak historiak kondenatutakoon txoko(etako) batera!!

targetGaurkoan, 1999.eko martxoaren 24an hasi zen Jugoslaviako Errepublika Federalaren (Serbia eta Montenegro) aurkako NATOren erasoaz mintzatuko gara gure programan; izan ere, eraso horiek martxoan hasita zenbait hilabetez iraun zuten, apirila ere hartu zutelarik. Horregatik gaurko programa gertakari honi eskaini nahi izan diogu.

Programa hiru zatitan banatu dugu: Lehenik Kosovoko arazo etnikoaren inguruan, honen garapena, eta bi aldeen arrazoiak, eta azkenik, NATOk erasoa justifikatzeko egin zuen erabilera. Geroago, 1999eko otsailean Frantzian, Parisen ondoan dagoen Rambouillet gazteluan izandako “Negoziaketan”; non Madeleine Albrightek serbiar ordezkaritzari ultimatum onartezina (Kosovon NATOren tropek Jugoslaviakoak baino gehiago agintzea, NATOko tropak Jugoslavia osoan ibili ahal izatea…) aurkeztu zion. Ultimatum honi buruz, Bill Clinton berak esan zuen “nik, euren tokian, ez nuela onartuko ezta ere”. Hirugarren atalean, Serbiaren aurkako bonbaketaren kontrako datu batzuk eman ditugu (tanke baino eskola gehiago suntsitu zituzten, adibidez), eta baita ere, Serbiari amore egiteko mehatxuak nolakoak izan ziren; eta azkenik, Kumanovon sinatutako akordioa nolakoa izan zen ere kontatu dugu. Tartean, Europako zuzendari batzuek egindako Serbiaren aurkako esaldi agresibo batzuk ere tartekatu ditugu.

Gaurko programan zehar arazo tekniko batzuk izan ditugu,beraz barkamena eskatzen diegu entzuleei, etenak daude eta.

Programa entzuteko, hemen: 

Tesla Ordua, 19. irratsaioa

Tesla Ordua

Gabon lagunok!

Tesla Ordua irratsaioaren programa honetan, aurtengo urtarrilean estreinatu dugun  formatua hartu dugu berriro; hau da, Balkanak eta Munduko geopolitika uztartu ditugu. Oraingoan, Donald Trump izan dugu hizpide, laster AEBtako lehendakari kargua hartuko du eta. Trumpek munduarekiko, Errusiarekiko, Txinarekiko, Europarekiko, NATOrekiko eta Latin Amerikarekiko antza jarraituko duen politikaz aritu gara, eta bere iragarri isolamendu-politikaren mugak azaldu ditugu. Balkanei ere tarte bat egin diegu, izan ere Trumpek 1999.ean NATOk Serbia bonbatu zuelako barkamena eskatu du eta. Mendebaldeko lehen “sistema-barruko” politikaria da halako aitortza egin duena.

Hau girotzeko, Serbiako FC Apatride Utd reggae taldearen musika jarri dugu

Azkenik, Balkanetako berriei tartea egin diegu: Moldaviako eta Transnistriako lehendakariak elkartzeko asmak,, Mazedonian sekula bukatzen ez diren Gobernua osatzeko negoziaketak, Bosniaren eta Republika Srpskaren arteko polemika, Kroaziako hezkuntza erreforma kontserbakorra eta datozen Serbiako hauteskundeak izan ditugu mintzagai.

Programa entzuteko hemen klikatu:

Tesla Ordua irratsaioa (15. irratsaioa)

Egun on, Balkanetako mendikateok!!

IMG_19032016_171445Oraingoan, Eguberrien alferrarekin bada ere, abenduaren 20an, egin genuen programa igoko dizuegu. Programa honetan, formatua estreinatu dugu, baina hori azaldu baino lehen barkamena eskatu behar dizuegu, izan ere, lehen, programa hau astero izango zela agindu baikenuen, baina abenduaren 13an ez ginen hitzordura iritsi, beraz ez genuen hitza bete. Oraingoan bai, oraingoan astero izango dugu programa.

Abenduaren 20ko programa honetan, hilabete honetan izan diren hiru hauteskunde izan ditugu mintzagai: Mazedoniakoa, Errumaniakoa eta Transnistriakoa. Hiru hauteskunde hauetan izan ditugun emaitzak izan ditugu hizpide, eta baita hauteskunde hauen testuingurua ere, izan ere, hirutatik bitan, Mazedonian eta Transnistrian, Gobernuan aldaketa egon daiteke, eta hirugarrenean, Errumanian, hauteskundeek Errumaniako lehendakariaren dimisioa ekar baitezakete.

Continue reading

Oscar Diaz (blog El Bloque del Este) entrevista a Drina Zubia Kultur Elkartea

1. ¿Qué es Drina Zubia Kultur Elkartea?

Drina Zubia Kultur Elkartea es una asociación cultural que sobre todo trata de difundir el conocimiento sobre los Balcanes, particularmente sobre Yugoslavia en el País Vasco, así como estrechar las relaciones culturales entre el País Vasco y los países balcánicos.

Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (8. kapitulua)

Tesla OrduaEgun on rakijazaleok!!

Gaur berriz Tesla Orduaren emanaldia aurkezten dizuegu. Gaurkoan, berriekin hasi gara eta bertan Mazedoniako eta Kroaziako krisi politikoa aipagai izan dugu. Mazedonian, oposizioak boikota bultzatu ostean, Gobernuak ekainaren 5erako aurreikusiak zituen hauteskundeak berriz atzeratu behar izan ditu eta oraindik ez dugu data finkoa ezagutzen. Honen harira, Mazedonian bizi den protesta zibilen giroa kontutan hartutra, “Koloreetako Iraultzen” fenomenoa deritzonaren inguruan hausnartu dugu.  Krisi politikoekin jarraituz, Kroaziari ere aipamen bat egin diogu, han, Gobernuko bi kideen, HDZren (eskuina) eta Mosten (zentrua) arteko harreman txarrek hauteskundeak aurreratzea ekar baitezakete.

Continue reading