Dejan Lekić, Eibarren fitxaketa berria

Udako fitxaketa merkatua ixtear ari zela, aurten Espainiako Ligako Lehen Mailan debutatzen duen euskal taldeak, SD Eibarrek, Dejan Lekić (Дејан Лекић) 29 urtetako aurrelari serbiarra fitxatu du. Lekić armaginen aurreko aldea sendotzera dator, Mikel Arruabarrena tolosarrarekin bat egitera hain zuzen. Erronka gogorra dauka Eibarrek, aurten, eta iazko blokea mantendu badu ere (Xabi Iruretagoiena atezaina, Raul Navas –hau jada Realak utzitako formulapean- Añibarro eta Albentosa atzelariak, Capa, Errasti edo Nieto erdilariak eta Arruabarrena aurrelaria; eta nola ez, Gaizka Garitano entrenatzaiela) baina Peleteiro, Mainz, Diego Rivas eta Gilvan Gomes bezalakoak ere galdu ditu. Beraz, maila gogorrago batean arituko direenz gero, fitxaketa berriei ez die uko egin talde urdingorriak. Hamahiru fitxaketa egin dituzte guztira, hauetako batzuk Lehen Mailako esperientziadun jokalariak direlarik.

Eta hain zuzen ere halako jokalaria da Dejan Lekić. Belgradeko Izar Gorria taldearen jokalari ohia den honek, Euskal Herria jada ezagutzen du, bi urtez Osasunan ibilitakoa izan baita, 2010-2011 eta 2011-2012 denboraldietan. Talde nafarrean, min-hartzeak eta abar zirela medio ez zuen bere mailarik ematerik izan; Lehen Mailako 45 partidetan sei gol bakarrik sartu bait zituen (Kopan sei partida jokatu zituen hiru gol sartuz). Serbiarrak gorritxoekin egindako agerraldirik onena agian 20012ko otsailaren 11an izan zen, Bartzelonari Sadaren bi gol sartuz eta euskaldunentzat 3-2ko garaipena lortuz. Denboraldi oso ona izan zen huraxe Osasunarentzat, Ligan zazpigarren postuan sailkatu bait zen (aurreko denboraldian, Lekić ere taldekide zela, bederatzigarren sailkatu ziren nafarrak).

Lekić Osasunaren elastikoarekin Bartzelonaren aurka sartutako gol bat ospatzen. (Iturria: ABC egunkaria)

Hala ere, esan bezala, talde nafarrarekin lesio-aldi luzeak izan zituenez, partida askotan aulkitik egin behar izan zuen salto berdegunera. Osasunarekin jokatu aurretik Serbian nolabaiteko karrera arrakastasuna izna zuen. Kraljevo hiriko Metalac taldearen harrobian sortua, 2007an Zemun taldera joan zen, eta handik bi urteren buruan Belgradeko Izar Gorria taldera. Han, Serbiako Ligan, 12 gol sartu zituen 27 partidatan, eta Liga irabazterik ez bazuen izan, 2010ko Kopa irabazi zuen. Gainera UEFA txapelketan, partida bakar batean, hiru gol sartu zituen Dinamo Tbilisiren kontra, 5-2ko garaipena eta sailkapena emanaz bere taldeari (joanekoan 2-0 galdu zuten). Osasuna, 26 milioi euroren truke fitxatu zuen Lekić eta bi urte nafarrekin eman ostean, Turkiako Gençlerbirligi taldeak beste bi urtetarako fitxatu zuen, Alta, azken denboraldi honetan, 2013-2014an Espainiako Bigarren Mailan aritu izan da Sporting Xixon taldearekin. Talde asturiarrarekin 12 gol sartu ditu; Lehen Mailara itzultzea ekarri dion erregistroa. Horrez gain, hamar aldiz Serbiako Talde Nazionalak deitua izan.

Dejan Lekić aurrelari indartsua da, airezko jokorako oso aproposa. Joko zuzena oso gustoko duen jokalaria da, Eibarko idazkari tekniko Fran Garagartzak esan deun bezala. Baloi gelditutako jokaldietan errendimendu handia eman dezake. Fitxaketa hau talde gipuzkoarrarentzako baliagarria izango dela espero dugu.

Advertisements