ALEKSANDAR VUKSANOVIĆ GOGOAN (1961-2016)

VuksanovicAtzo albiste triste baten berri izan genuen: Aleksandar Vuksanović zendu da. Gazte hil ere, 55 urterekin, 1961. urtean jaio baitzen Serbian. Ezkonduta zegoen, eta berriki seme bat izan dute. Aleksandar Madrilen bizi zen.

Vuksanovićen izena ez zaizue oso ezaguna egingo, ez baitzen egunkarietako lehen orrietan agertzen den horietarikoa. Baina Vuksanovićez ari garenean, musutruk egindako lanaz eta kausen aldeko boluntariotzaz ari gara. Vuksanović, mundu honetako txikien eta ahots minorizatuen borroketan ugaltzen den beste izen horietariko bat da: ezerren trukean, saririk bilatu gabe, kausa baten alde lan egiten duten horietako bat izan zen.

KosovoKasu honetan, bere borroka serbiar herriaren kausa ere izan da. Arlo ezberdinak eman zituen ezagutzera, eta bereziki, Jugoslaviaren desagerpenari hurbilketa objektiboago bat bilatzen saiatu zen. Lehenik, serbiar herria ezagutzera emateko helburuarekin, Semanario Serbio delako ataria eratu zuen, urteetan eta urteetan, gaztelania hizkuntzan Serbiari buruzko berri-atari erreferentea izan dena. Bigarrenik, nazioarteko eta baita ere Espainiako Estatuko hedabideek babesten duten ikuspuntu ofizialaren kontrako lehia desorekatuan borrokatu zuen, eta horren fruitu da adibidez “Kosovo. La coartada humanitaria” liburua (Vosa, 2001) Isaac Rosa idazlearekin eta Pedro Lopez filosofoarekin batera idatzitakoa. Bestalde, hainbat hitzaldi eman edota antolatu izan ditu, telebistetako mahai-inguruetan parte hartu izan du… Horrezgain, TVE kateko emanaldi batean II. Mundu Gerran serbiarren kontra burututako genozidioa ahaztu izanagatik serbiar herriari barkamena eskatzeko kanpaina baten abiarazlea eta sustatzailea izan zen. Bere azken proiektua Gavrilo Principi eta Sarajevoko atentatuari buruzko “A un solo disparo” dokumentala izan da.

Drina Zubia Kultur Elkarteak ere nolabaiteko harremana izan du berarekin. Izan ere, Vuksanovićek Semanario Serbioren inguruan egin duen lana eta aldi berean bertan landutako ikuspegi kritikoa, errespetua eta hurbiltasun ahalik eta objektiboena eta ikuspegi aldetik anitzena uztartzeko ahalegina, guretzako erreferentzia bat izan da. Vuksanovićek eta Semanario Serbiok, gainera, Drina Zubia Kultur Elkarteak antolatutako Jugoslaviaren Eguna ekitaldiaren berri ematen lagundu zuten, eta baita ere, guk eskatu gabe, gure iritzi-posten bat zabaldu zuten. Gurea bezalako elkarte txiki batentzat ez zen izan oihartzun apala (gure markoan) erreferentziazkoa den publikazio batek zabalkundea ematea. Noizbait elkarteari buruzko aholkuren bat ere eman zigun. Azkenean, existentziaren halabeharrak, sakontzeko asmoa genuen harreman honetan zubia ordez, hesi bat jarri du gure bidean.

Omenaldi xume honen bidez, dihoazkio doluminak  Vuksanovićen sendiari.

Ikus hemen “A un solo disparo” dokumentala:

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s