Tesla Ordua (29 irratsaioa)

Kaixo partisanook!

JugoslaviaGaur, apiril kaotiko baten ostean, Tesla Orduaren 29 irratsaioa egin dugu. Maiatzaren 9an egin dugun irratsaio honek,  nola ez Garaipen Antifaxista izan du hizpide. Honen bidez, Herri Askapen Gudan (Naradna Osloboditelna Borba), Josip Broz Titoren pean jugoslaviar partisanoek Alemania naziaren eta tokiko kolaboratzaileen aurka 1914-1945 artean egindako borrokan, izan ziren gertaera batzuk deskribatu ditugu: Armada partisanoaren eboluziotik, bertan emakumeek izandako paperera, honen beso politikoaren (Herri Frontea-Narodni Front) eta Alderdi Komunistaren paperetik eta zibilen kontrako masakretik pasatuz. Azkenik, 94 urteko partisano ohi Petar Matići buruz hitz egin dugu.

Honen ostean, apirilean zehar izan ditugun berrien inguruan hitz egin dugu. Lehenik NATOk Balkanetan daraman espantsioaren gainean hitz egin dugu. Hala, Montenegro NATOn sartzear dago, haren legebiltzarrak NATOk 1999an bonbatutako herrialde hau Aliantzan sartzea erabaki baitu, oposizioaren protesta handien artean. Alajaina, Montenegroko elite agintariek legea aldatu dute erreferendum bat saihesteko, eta beste alde batetik oposizioari Estatu-kolpea ematea leporatu diote. Hurrengo herrialdea Bosnia izan daiteke, NATOrekin “elkarkidego” itun bat sinatu baitu.

Serbian burututako lehendakaritzarako hauteskundeak ere komentatu ditugu. Orian arteko lehen ministro Aleksandar Vučićek irabazi ditu lehen itzulian, abantaila handiz, oposiziozkoak izan zitezkeen hautagaiak banatuta aurkeztu baitira. Hala ere, Vučićenm kontrako protestak izan dira, baketsuak oraingoz, eta ez jarraipen handikoak (eta ezta ere batasun ideologiko handikoak: liberalak eta nazionalistak izan baitira, momenturen batean elkarren kontra aritzear ere izan direnak).

Protestak bero-bero Mazedonian daude. Han, orain arte oposizio izandako Alderdi Sozialdemokratak eta alderdi albanomazedoniarrek Gobernu paktu bat egin dute, orain arte boterean egon den VMRO alderdi nazionalista kanpo utziz. Zoran Zaevek izan behar du lehen ministro berria, baina Gjorgje Ivanov lehendakariak uko egin dio Zaevi Gobernua osatzeko enkargurik emateari, berak eta alderdi albaniarrek adostutako programa Konstituzioaren aurkakoa delakoan (aurretik alderdi albaniarrek euren arteko programa bateratu bat aurkeztu dute, eskaera oso handiak eginez). Bi aldeen arteko sektoreak protestaka ari dira, eta herrialdean polarizazio handia somatzen ari da, kanpoko potentzien papera ere eztabaida politikoan sartu delarik.

Programa entzuteko, hemen:

Advertisements

Oscar Diaz (blog El Bloque del Este) entrevista a Drina Zubia Kultur Elkartea

1. ¿Qué es Drina Zubia Kultur Elkartea?

Drina Zubia Kultur Elkartea es una asociación cultural que sobre todo trata de difundir el conocimiento sobre los Balcanes, particularmente sobre Yugoslavia en el País Vasco, así como estrechar las relaciones culturales entre el País Vasco y los países balcánicos.

Continue reading

Loreen Etxea: Josip eta Jovanka Brozen mausoleoa

Gaur maiatzaren 4a, Josip Broz Tito (1892-1980), Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioko buruzagiaren (1945-1980) heriotzaren urteurrena betetzen da. Titoren heriotzak Jugoslavian eta mundu osoan oihartzun handia izan zuen, bere heriotzak Jugoslaviako proiektuaren lidergotza umezurtz utzi zuelako. Hil ondoren bere hilotzak Jugoslavia osoa zeharkatu zuen bere kuttuneko lorategi txikian lurperatua izan aurretik.

Continue reading