I. Jugoslavia Eguna

SAM_0183

Kotor (Montenegro). Argazkia: Asier Blas

Drina Zubia Kultur Elkartearen proiektua berreskuratu eta indartu nahi dugu. Orain arte, ezin izan diogu eskaini nahi bezain beste denbora, baina aurten bai, aurten guztion artean bultzada bat eman diezaiokegu. Horretarako aitzakia ederra dugu azaroaren 29an.

Hasieratik azaroaren 29a elkarteko egutegian gorriz seinalaturiko data da, egun horretan Jugoslavia Sozialista aldarrikatu zen eta ospakizunetarako egun nagusia bezala izendatu genuen. Horren harira, talde sustatzaileak honako minimoetako proposamena egiten du:

Euskal Herriko I. Jugoslavia Eguna Bilbon ospatuko dugu azaroaren 29an, hona hemen proposatzen dugun programa apala:

a) 19:00etan Elkartean parte hartu nahi dutenei irekia: Bilbon ordu beteko bilera txiki bat ospatuko dugu. Honako gaiak tratatzeko: Continue reading

Novorossija eta Ukraina: amankomuntasunak, ezberdintasunak eta manipulazioak.

Abuztuaren 29an, “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak, Ukrainan gertatzen ari den gatazkaren inguruan Asier Santillan Luzuriaga izeneko abokatu baten iritzia argitaratu zuen. Santillanen asmoak, Ukrainan Errusiari, Novorossijako errebeldeen eta ukrainar agintarien artean, “interposizio tropak” edota “gizatasun-misioko tropak” ezartzen uztea oker bat izango zela ohartaraztea omen da, horrek gatazkan “Errusiari” on egingo liokeelako.

Igor Strelkov Novorossijako herri-milizien komandantea. Eskuineko argazkian (hiruretan erdikoa), Bosniako gudan borrokatu zuenekoa (serbiarren alde). Betzuen ustez, horrek novorossijarren “jatorrizko izaera gaiztoa” frogatzen omen du. (Iturria: http://www.ibtimes.co.uk)

Santillanen artikuluan hainbestetan europarzaleek edota atlantistek (kontrako ideologiez destainaz aritzeko, noski) hainbestetan aipatzen duten “erlijio politikoaren” zantzuak barra-barra aurkitzen ditugu. Hau da, mundua “gu” eta “besteak” handi bitan zatitzen du; “besteak”, Guda Hotzeko erretolikaren antzera jokatuz, “gaiztoen Internazional” handi baten parte izango balira bezala: “errusiarrak gaiztoak izanez gain, serbiar gaiztoen lagunak dira, hots, benetan gaiztoak dira”. Izan ere, bere artikuluan ematen dena, errealitatearen deskripzio bat ere, “zelebrazio” ideologiko bat da: artikuluaren hasieratik bukaera arte, “gu” hori balio positiboz janzten du, eta “eslaviar bestea” balio negatiboz. Continue reading