Someș ibaiaren hondamendia

Cluj-Napoca zeharkatzen duen ibaiak Someșul du izena. Isilik zeharkatzen ohi du Kolozsvàr, ia ohartu ere egiten ez gara uraren joan-etorriaz. Egun hauetan ordea indusmakinen zaratak nire begirada erakartzen du. Azken obra plangintza batek ibai ertzak garbitu eta atondu behar dituela dirudi. Obren ondorioz ibaiaren jatorrizko ur berde iluna marroia dago. Uretan bizi diren bizidunetaz larritu naiz eta jakinaren gainean egongo ote ziren burutik pasa zait.

Baia Mare, Errumania

2000. urtean Baia Maren gertatuko hondamendiaren ondorioak (argazkia: silviacolfescu.blogspot.com).

Continue reading

Advertisements

Dacia: zibilizaziotik automobilera

Harluxet hiztegi entziklopedikoak honela definitzen du automobila: 1. iz. Motore batek eraginik dabilen ibilgailua, lau gurpilekoa eta lauzpabost bidaiari garraia ditzakeena. 2. izond. Berez, kanpoko laguntzarik gabe, higi daitekeena. Definizio honi kotxea kapitalismoaren ikurretako bat dela gehituko nioke nik.

Dacia

Dacia kotxe ilara Mănăștur (Cluj-Napoca) sobietar estiloko auzoan (argazkia: Ivo Andrić Elkartea).

Continue reading

Transilvaniako negua Cluj-Napocan

Egunak dira termometroak zero graduak gainditzen ez dituela. Ur putzuak izozturik txolarreak bainua hartu ezinik saltoka dabiltza espaloietatik. Atzokoan hodeiek elurra mara-mara nola botatzen zuten ikusi nuen nire logelako leihotik. Gaur neguko hiri grisa txuri ageri da. Kalera buelta bat ematera irten behar dudala erabaki dut, ea bide batez pasa den ostiralean edandako ţuicăren ajea leuntzerik dudan.

Cluj-Napoca neguan. Erdikaldean San Migel eliza erromatar katolikoa (argazkia: So one of the things I…).

Continue reading