Argazki erakusketarako deialdia / Llamamiento exposicion fotografica

(Más abajo el texto en castellano)

Ivo Andrić Kultur Elkarteak, Azaroaren 28an, larunbatez, bere elkartearen aurkezpena egingo du. Bilboko Zazpi Kaletako Zirika! Herri gunean. Ekitaldi horretan, elkartearen aurkezpenaz gain, elkartearen irratsaioaren sorreraz ere jakinaraziko dugu eta horrez gain, etortzen diren guztientzat luntx bat eskainiko dugu.

Hala ere, ekitaldia girotzeko, eta baita ere Jugoslavia eta Balkanak ezagun egiteko, argazki erakustaldi dinamiko bat antolatu dugu. Erakustaldi honen egileak zuek izango zarete (etortzen zaretenak zein etortzerik izango ez duzuenak), zuen ekarpenez egingo dugu erakustaldia. Horretarako, konpromezu txiki bat eskatuko dizuegu bertaratzeko asmoa duzuenoi eta baita ere sare sozialetan jarraitzaile zaretenoi: zuen Balkanetarako bidaietako argazkiak bidaltzea, bakoitza azalpen txiki batekin. Argazkiak drinazubia@gmail.com helbide elektronikora bidal zenitzazkete. Continue reading

Zdravo drugovi!

Ivo Andrić Elkartea 2012ko abenduko balkanetako elurteen artean hasi zen mamitzen, asfalto, ibai, mendi, itsaso, pljeskavica eta rakija artean. Ordutik, urte erdi bat igaro behar izan da proiektuak haizea hartu dezan: 2013ko maiatzaren 25ean sortu dugu formalki, Jugoslavia ohiko Gazteriaren Egunean.

Ivo Andrić Elkarteak Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza bultzatu nahi du errespetu eta elkartasuneko ikuspegia garatuz. Halere, bere lanean Jugoslavia ohiko estatu, nazio eta herriak lehenetsiko ditu, bigarren maila batean geratuz gainontzeko Balkanak. Ildo horretan, elkarte kultural bat izango da bere zentzurik zabalenean ulertuta: gizartea, kultura, literatura, bidaiak, antropologia, hizkuntzak, historia, politika, ekonomia eta kirolak landu ditzake. Garrantzitsua da azpimarratzea ez duela bere egitasmo nagusien artean lan politikoa egitea. Zer garen hobeto jakiteko egin klik hemen.

Pausu asko ditugu emateke eta agenda poliki-poliki hasi gara osatzen, bidaia hasi baino ez dugu egin. Hona hemen gauzatu edo gauzatzeke ditugun ideia batzuk: Continue reading