Las artimañas de GARA (II)

GARA 2_jpg

Infografía publicada por el diario GARA el 15-112015

Hace unos días GARA aprovechó el debate sobre la entrada de Kosovo en la UNESCO para hacer comparaciones bastante simples y lanzar manidos estereotipos contra los pueblos balcánicos. No hemos tenido que esperar mucho para ver un “remake” del mismo: este domingo, en la infografía dominical de la sección “Internacional” han vuelto a hablar de lo mismo1.

Esta vez, aparte de reforzar los estereotipos (“Rusia no favorece la autodeterminación sino sus propios intereses2” –como todos los Estados, ¿no?-, el voto de Latinoamérica o Palestina –contrario a la entrada de Kosovo en la UNESCO, por tanto, contrario a la línea defendida por GARA- se explica como pura venganza contra EEUU3), nos ha llamado la atención que para explicar la postura de Serbia presenta a los dos partidos Gobernantes como “sucesores de Milošević” unos, y “otrora panserbios” otros4. Esto es, que por mencionar a un dirigente muerto hace nueve años y una ideología pasada, no nos hemos enterados que en Serbia gobiernan el Partido Progresista y el Partido Socialista (por otro lado, no parece que en GARA a otros proyectos nacionales de unidad territorial se les califique de “Pan-nacionalismo”; debe ser que ese proyecto, si es serbio, es más condenable que si no lo es). Y para acabar, dicen que Serbia utiliza como pretexto el “modesto” (sic) patrimonio ortodoxo de Kosovo. Al parecer, los monasterios serbios más antiguos (Gračanica, Dečani, Peć, entre otros) son un patrimonio “modesto”. Continue reading

Advertisements

GARAren jukutriak (II)

GARA 2_jpg

2015-11-15ean GARAk argitaratutako infografia.

Lehengoan, Kosovo UNESCOn sartzea zela eta ez zela baliatu zuen GARAk erkaketa errazak egiteko eta bide batez balkaniarren kontrako estereotiporik makurrenak botatzeko. Halakoak berriz topatzeko ez dugu askorik itxaron behar izan: igande honetan “Mundua” ataleko orrialdeetan igandero ateratzen den infografian Kosovo eta UNESCO izan dituzte berriz hizpide1.

Oraingo honetan, aurrekoan adierazitako estereotipoak indartuta (Errusiak ez du autodeterminazioa babesten, bere interesak baizik2” –kontxo! Denon moduan, ezta?-, Latin Amerikaren edo Palestinaren bozka –Kosovo UNESCOn sartzearen kontrakoa, beraz GARAren ildoaren kontrakoa- AEBren kontrako mendeku soil gisa ikusi dute3), deigarria egin zaigu Serbiaren jarrera azaltzeko Gobernuan dauden bi alderdiak izendatzeko modua4: batzuk “Miloševićen oinordekoak” omen dira, besteak berriz “panserbiarrak izandakoak”. Hots, alde batetik duela bederatzi urte Hagan hildako agintari bat, eta “izandako” ideologia bat aipatzearren ez garela enteratu Serbian Alderdi Aurrerakoiak eta Alderdi Sozialistak gobernatzen dutela (beste alde batetik bestelako lurralde-batasun proiektuez ez da “pan-nazionalismorik” aipatzen GARAn, lurralde batasun-proiektuetan soilik serbiarra gaitzesgarria delakoan). Eta bukatzeko, Serbiak aitzakia moduan Kosovoko ondare ortodoxo “apala” (sic) erabili duela esan dute. Kosovo, non serbiar monastegirik zaharrenak dauden (Gračanica, Dečani, Peć horien artean), ondare “apala” omen da. Continue reading

Sobre las artimañas del periódico GARA

Recientemente, la UNESCO se ha opuesto al ingreso de la República de Kosovo en su seno, ya que su candidatura no obtuvo los dos tercios necesarios para convertirse en miembro. La República de Kosovo (no reconocida por Serbia) veía su posible entrada en la UNESCO como un primer paso hacia su reconocimiento en las Naciones Unidas. Por el contrario, en opinión de Serbia, la Kosovo dirigida por albaneses, desde su “independencia” (en la práctica un protectorado de Occidente), no ha hecho nada por proteger el legado histórico kosovar que cuenta con numerosos testimonios serbios y ortodoxos (detrás del desinterés del Gobierno de Kosovo por mantener ese patrimonio, según Serbia se esconde la intencionalidad política de borrar y hacer desaparecer los rasgos culturales serbios de Kosovo).

NATO Albania

Fuente: AFP, a través de la BBC.

El pasado 10 de noviembre, el periódico GARA, titulaba sobre ésta cuestión lo siguiente: “Serbia y España se alegran de que Kosovo quede a las puertas de la UNESCO”. No debemos olvidar que en la votación fueron, incluyendo a España, 50 los estados que se opusieron a que Kosovo ingresará en la UNESCO. No obstante, GARA ha decidido llevar al titular a España, y no por ejemplo, a Palestina, Venezuela o Bielorrusia. Asimismo, en el cuerpo de la noticia sólo se recogen declaraciones de serbios, albanokosovares y rusos, y en cambio, sobre España sólo se recoge una línea de un comunicado aséptico del Gobierno (ni siquiera de sus representantes en la UNESCO), lo cual da la sensación de ser metida con calzador en la noticia. En este sentido, podemos observar que el contenido y el titular de la noticia no tienen nada que ver, pues en el titular se hace énfasis en España aunque luego apenas se le mencione en la noticia. Es evidente pues, que por encima de objetivos informativos la finalidad de GARA es la de meter a España en el titular a toda costa. ¿Por qué? Puede ser porque consideran a Kosovo como “ejemplo para la independencia”, de tal modo que pretenden hacer una comparación entre Serbia y España para los lectores (vascos e independentistas). Continue reading

GARA egunkariaren jukutria

Herenegun, UNESCOko Biltzar Nagusiak, partzialki aintzatetsia den Kosovoko Errepublika bere barnean ez onartzeko erabakia hartu zuen, kide izateko proposamenak gutxienekoak diren bi herenak bildu ez zituela eta. Kosovoko Errepublikak (Serbiak aintzatesten ez duenak) UNESCOn NBEn sartzeko urrats bezala ikusten zuen, baina Serbiaren aburuz, Kosovo gobernu albaniar baten pean Estatu “Independente” (praktikan Mendebaldearen menpeko protektoratu) bihurtu zenetik Kosovoko ondare historikoa, sustrai serbiar eta ortodoxoak dituena, ez dute behar bezala zaindu (Serbiak Kosovoko Gobernuari zaintza-axolagabekeria horretan asmo politikoak, Kosovoko aztarna serbiarrak ezabatzea, eta garbiketa kulturala burutzea leporatzen dio).

NATO Albania

Argazkiaren iturria: AFP,  BBCren bitartez.

Berri honen inguruan, atzo, azaroaren 10ean, GARA egunkariak “Serbia y España se alegran de que Kosovo quede a las puertas de la UNESCO” titulatu du. Kontutan izan behar dugu 50 Estatuk bozkatu dutela Kosovo UNESCOn sartzearen kontra, ez soilik Espainiak. Baina GARAk Espainia jarri du titularrean, ez adibidez, Palestina, Venezuela edo Bielorrusia. Are gehiago, berriaren gorputzean soilik serbiar, albanokosovar eta errusiar ordezkarien adierazpenak jaso dituzte, Espainiaz aipatu duten bakarra, esaldi bakarrean Gobernuaren komunikatu aseptiko bat izan da, hor “behartuta” eta trakeski sartu izanaren sentsazio erabatekoa dariola. Hots, titularra eta edukia ez datoz bat, titularrean Espainia nabarmentzen baita, baina berrian ez da agertzen nabarmentze hori justifikatzen duen ezer. Argi dago GARAren nahia izan dela, besterik ez, Espainia titularrean jartzea, eta nahi hori informazioaren gainetik ezarri dutela. Zergatik? Badirudi Kosovo “Independentziarako eredutzat” jotzen dutelako izan daitekela, eta hala, irakurleari (euskal independentista denari), Serbia eta Espainia parekatzeko edo erkatzeko parada erraz jartzeko asmoa agertu du. Continue reading