Nazioak, nazio-diskurtsuak eta modak

Kurdistan

Kurdistango HDP alderdiak erabilitako irudia.

Berriki jakin izan dugu Turkiako legebiltzar hauteskundeetan nagusiki kurduez osatutako HDP Herriaren Alderdi Demokratikoaren arrakasta nabarmena. Botoen %10a lortuz, alderdi bezala Turkiar Legebiltzarrean sartzea lortu du, alderdi “kurdu” batek lortzen duen lehen aldia da hau. Komatxoen artean jarri dut “kurdu” hitza, hain zuzen ere, alderdi honek bere burua ez baitu soilik kurduen alderditzat, zanpatutako gutxiengo (etniko, zein generozko, zein ekonomiko) guztien alderditzat baizik. Hala adierazi zuen HDPko buru Suleiman Demirtasek hauteskunde gauean “HDP orain turkiar Estatuko alderdi bat da”, hau da, turkiar Estatuaren biztanle (zanpatu, zokoratu) guztiena izan nahi duena. Halako ideiak kartzelan dauden buruzagi kurdu abertzale eta Kurdistango Langileen Alderdiko (PKKko) buru historiko eta erreferente moral den Abdallah Öçalanen pentsamoldetik datoz. Continue reading

Novorossija eta Ukraina: amankomuntasunak, ezberdintasunak eta manipulazioak.

Abuztuaren 29an, “Noticias de Gipuzkoa” egunkariak, Ukrainan gertatzen ari den gatazkaren inguruan Asier Santillan Luzuriaga izeneko abokatu baten iritzia argitaratu zuen. Santillanen asmoak, Ukrainan Errusiari, Novorossijako errebeldeen eta ukrainar agintarien artean, “interposizio tropak” edota “gizatasun-misioko tropak” ezartzen uztea oker bat izango zela ohartaraztea omen da, horrek gatazkan “Errusiari” on egingo liokeelako.

Igor Strelkov Novorossijako herri-milizien komandantea. Eskuineko argazkian (hiruretan erdikoa), Bosniako gudan borrokatu zuenekoa (serbiarren alde). Betzuen ustez, horrek novorossijarren “jatorrizko izaera gaiztoa” frogatzen omen du. (Iturria: http://www.ibtimes.co.uk)

Santillanen artikuluan hainbestetan europarzaleek edota atlantistek (kontrako ideologiez destainaz aritzeko, noski) hainbestetan aipatzen duten “erlijio politikoaren” zantzuak barra-barra aurkitzen ditugu. Hau da, mundua “gu” eta “besteak” handi bitan zatitzen du; “besteak”, Guda Hotzeko erretolikaren antzera jokatuz, “gaiztoen Internazional” handi baten parte izango balira bezala: “errusiarrak gaiztoak izanez gain, serbiar gaiztoen lagunak dira, hots, benetan gaiztoak dira”. Izan ere, bere artikuluan ematen dena, errealitatearen deskripzio bat ere, “zelebrazio” ideologiko bat da: artikuluaren hasieratik bukaera arte, “gu” hori balio positiboz janzten du, eta “eslaviar bestea” balio negatiboz. Continue reading