I. Jugoslavia Eguna

SAM_0183

Kotor (Montenegro). Argazkia: Asier Blas

Drina Zubia Kultur Elkartearen proiektua berreskuratu eta indartu nahi dugu. Orain arte, ezin izan diogu eskaini nahi bezain beste denbora, baina aurten bai, aurten guztion artean bultzada bat eman diezaiokegu. Horretarako aitzakia ederra dugu azaroaren 29an.

Hasieratik azaroaren 29a elkarteko egutegian gorriz seinalaturiko data da, egun horretan Jugoslavia Sozialista aldarrikatu zen eta ospakizunetarako egun nagusia bezala izendatu genuen. Horren harira, talde sustatzaileak honako minimoetako proposamena egiten du:

Euskal Herriko I. Jugoslavia Eguna Bilbon ospatuko dugu azaroaren 29an, hona hemen proposatzen dugun programa apala:

a) 19:00etan Elkartean parte hartu nahi dutenei irekia: Bilbon ordu beteko bilera txiki bat ospatuko dugu. Honako gaiak tratatzeko:

1.-Elkarte Kultural gisa erregistratzeko estatutuak itxi egingo ditugu. Talde sustatzaileak proposamen bat igorri du emailez. Bilera aurretik edo bileran bertan estatutu horiei eransteko proposamen berriak egin daitezke, hala nola emendakinak aurkeztu. Norbaitek estatuen proposamena nahiko balu, emailez eska dezake.

2.-Orain arte egindako apurra gogoratu eta ikasturte honetarako planak eta proposamenak bilduko dira. Egitasmo batzuk berreskuratu daitezke ere bai: irratsaio bat egin, Web orrialdea indartu, Wikipediako sarrerak egin, Balkanetako taldeekin elkartrukatze kulturalak, etab.

b) 20:30etan ospakizun AFARIA. Ez da elkarteko kideentzat izango soilik, irekita dago interesa duen edozeinentzat. Alde horretatik, afarira apuntatu nahi baduzu(e), mesedez idatzi email bat honako helbidera: drinazubia@gmail.com Aurreikusten dugun prezioa 10 eurotakoa da.

Animo eta laster arte!

Talde Sustatzailea

Advertisements

About Drina Zubia Kultur Elkartea

Drina Zubia Kultur Elkartearen izaera: hego-eslaviar herriei buruzko euskal elkarte bat da.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s