Tesla Ordua, 50 irratsaioa

97 irratia ikurraKaixo Dinareetako gailurtxook!

Aste honetan, bi puntu izan ditugu batez ere. Lehena Mazedoniaren eta Greziaren arteko akordio posibilitatearen ingurukoa da. Izan ere, 1995ean, Greziak auzo errepublikari “Mazedonia” izena ez onartzearen emaitza bezala, “Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia” behin-behineko izena atera zuten. Greziak Mazedoniaren nazioarteko instituzioetarako sarrera blokatu egiten du behin-betiko konponbide bat topatu ezean, baina geroz eta herrialde gehiago dira errepublika hura “Mazedoniako Errepublika” izenaren pe onartzen dutenak, beraz horrek Grezia ere negoziazio mahaira hurbildu du. Antza denez, Skopjen VMRO alderdi nazionalistak boterea galtzeak ere akordioa erraztu du beste aldetik (keinu bezala, Skopje eta Tesalonika batzen dituen autobideari Alexander Handia izena Adiskidantza izenaz ordeztu du Skopjek). Greziar prentsak filtratu denaren arabera, “GornaMakedonija”, dena batera (hau da, GoiMazedonia edo MendiMazedonia) zatekeen izen hori, zeinak “Makedonija” barnebiltzen duen, baina aldi berea, hau izen bakar bezala agertuko ez zatekeen.

Mazedoniarekin jarraituz, albaniera Mazedonia osoan hizkuntza ofizial egiteko lege-proiektuaz ere aritu izan gara.

Azkenik, Euskal Herriaren eta Balkanen arteko harremanaz ere aritu izan gara. Izan ere, Fermin Muguruzak atera duen B-Map diska berrian, Belgradi abesti bat dedikatu dio: Belgrad-Hiri Zuria. Abesti horren esanguraz aritu izan gara, eta baita ere, abesti horretarako erabili duen Listaj Goro Ne Zali Behara (“Orbelak ez dira damutzen”) serbiar abesti folklorikoaz. Eta hau aprobetxatuz, Kerobiak duela urte batzuk ateratako Belgrado abestia ere jarri dugu.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla Ordua, 48 irratsaioa

tesla-orduaKaixo musikazaleok!

Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu.

Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta baita ere Fermin Muguruzaren abestian koruak egiteko erabili izna den “Listaj goro” abesti folklorikoa.

Politikari dagokionez, Kosovon Oliver Ivanović serbiar politikariaren erailketaz hitz egin dugu. Lider horri egun, botereduna baino lider sinbolikoa izan zen 1999an Kosovotik serbiar Estatua eta komunitatea desagertzerakoan, ggeratu zen komunitatearen hondarren liderra bezala agertu zelako. Ivanović bai Serbiako zein Kosovoko Gobernuekiko posiizoan zegoen. Momentuz ez da atxiloturik izan.

Berri txikiagoen artean, Mazedoniak eta Bulgariak sinatutako Adiskidetasun itunari buruz aritu izna gara,e ta baita ere Mazedoniaren izen ofizialaren inguruko Mazedonia eta Greziaren arteko negoziazioei buruz.

Kirolen arloan, bi fitxaketei buruz hitz egin dugu, bietan Balkanak eta Euskal herria lotuta agertzen direlarik: alde batetik Cristian Ganea Athleticek fitxatzeaz eta bestetik Einar Galilea NK Rudešek fitxatzeaz. Zorte ona opa diegu biei

Eta azkenik, Kroazian jokatzen ari den (gizonezkoen) Europako Eskubaloi Txapelketaz aritu izan gara.

Entzun gure programa hemen: