Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat)-Vladimir Nazor

Uz Maršala Tita (Tito mariskalarekin bat) abestia Vladimir Nazor partisano eta politikari kroaziarrak konposatu zuen, partisanoentzako abesti gisa. Gerora, bai gudan eta bai guda osteko urteetan ospe handia izan zuen, Kroazian eta Jugoslavia osoan. Ikusiko dugun moduan, partisanoak eta klase kontzientzia (Ukabila, sufrimendua hatzetan)  uztartzen dituen poema bat da.

Vladimir_Nazor

Vladimir Nazor (Iturria: Wikipedia)

Eta ez da gutxirako, Vladimir Nazor guda garaian partisanoekin ibili baitzen. 1943.ean Nazio Askapenerako Kroaziako Estatu-Batzorde Antifaxistako (ZAVNOH) lehendakaria izan zen. ZAHVNOH, Kroaziako Gobernu klandestinoa zen, Kroaziako partisanoen beso politikoa edo “Estatu paraleloa” (Jugoslavia mailako AVNOJen, Jugoslaviako Nazio Askapenerako Estatu-Batzordearen parte zen). Nazor, ZAVNOHren lehen biltzarrean, 1943.eko ekainaren 13an Otočac herrian (Plitvice lakuetatik gertu, egungo Kroaziako Krajinan) sortu zen, eta 1944.eko maiatzaren 8 eta 9 artean “Kroaziako Estatu Federala” (gero Kroaziako Errepublika Sozialista izango zena) sortu zuen. ZAVNOHk azken bilera 1945.eko abuztuaren 21ean egin zuen, non Kroaziako Parlamentu Nazionala bilakatu zen. ZAVNOH oso garrantzitsua izan zen etorkizuneko Jugoslavia federala sortzeko eta baita ere Kroaziaren izaera anitza (serbiarrak Kroaziaren herritar parekideak eta Kroaziako “nazio osagarri” zirela aintzatetsi zuen, aintzatespen hau 1990.ena arte, hau da Jugoslavia desagertu arte egon zen indarrean). Nazor Kroaziako parlamentuko lehendakari eta beraz, Kroaziako lehendakari  izan zen 1949.eko ekainaren 19an hil egin zen arte (bere heriotzarekin banandu ziren Kroaziako Herri Errepublikaren lehendakariaren eta Kroaziako parlamentuaren lehendakariaren karguak). Continue reading