Tesla ordua (18 irratsaioa)

Egunon, Balkanetako euri eta haizea!!

radicalidad_azalaOraingoan saio berri bat egin dugu, pixkanaka, asteroko erritmora ohitzen baikoaz. Gaurkoan, Euskal Herriko futbolzaleek jada ezagutzen duten berri batekin hasi dugu programa hau, hain zuzen ere, Osasunak bere entrenazailea berri gisa Petar Vasiljević izendatu izanarekin; berri hau Osasunako serbiar jokalariak gogorarazteko aprobetxatu dugularik. Jarraian berri politikoei ekin diegu, eta bertan, Mazedoniako hauteskunde ostean Gobernua osatzeko negoziaketak eta albaniar alderdien eskaerak, Kosovoko lehen ministro ohi Ramush Haradinajen atxiloketa, guda krimenak eginda egotzita; eta Republika Srpskaren 25 urteurrena, eta horrek sortu duen polemika –Bosniak ospakizuna debekatu baitu izan ditugu hizpide. Berrien atala bukatzeko, anekdota batekin bukatu dugu, Vesna Vulović Jugoslaviar Hegazkin Konpainiako (JAT) langilearen heriotzarekin. Vulovićek, altuera handieneko erorketa baten ondoren biziraun izanaren errekorra du, 1972ean bera zihoan hegazkinak 10.000 metrotara eztanda egin ostean (kroaziar ultraeskuindarrek aldarrikatu zuten atentatua) Srbska Kamenice deitutako txekoslovakiar herrian bizirik zela lurreratu baitzen.

Gerora, animaliei buruz hitz egin dugu, eta txekoslovakiar artzaia edo txekoslovakiar otsozakurra izan dugu hizpide. Zakur-arraza hau 50. hamarkadan sortu zen, Txekoslovakiar Armadak alemaniar artzaia eta Karpatoetako otsoa (canis lupus lupus) nahastu zituenean. Zakurren arraza hau egun Bilbon geroz eta gehiago ikusten dugu, hori dela eta honi buruz aritu gara.

Eta bukatzeko, Iruñeko Katakrak argitaletxeak erdarara itzuli duen  kroaziarraren La radicalidad del amor liburuari buruz aritu gara, eta liburu honekin ditugun adostasun eta desadostasunak aipatu ditugu. Horvatek bere liburuan maitasunak duen potentzialitate iraultzailea aipatzen du, biak, maitasuna zein iraultza, baitira errutinaren puskatzaileak; eta aldi berean, bien arteko bateratasuna proposatzen du Horvatek, 1968ko iraultzak ekarri zituen desbideraketa liberalak ere kritikatzen dituelarik.

Honen bestez, hurrengo asterarte!