Tesla Ordua, 80 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Balkanen bitxikerien zaleok!

Aste honetan, gure prentsa Esloveniaz blai agertu zaigu, Quim Torra Kataluniako lehendakariak 1991ko “esloveniar bidea” delakoaren inguruan eginiko adierazpenen kontura. Hala ere, gai horri tarte zabala eman diogun arren, bukaerarako utzi dugu, lehenago beste gai batzuk jorratu ditugularik.

Kirolekin hasi gara. Hasteko, Frantzian jokatzen ari den Europako (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketarekin hasi gara, non sei talde balkaniarrek parte hartzen duten. Horietako batzuk finalerdietara sailkatzeko aukera dute. Bestetik, Kroaziak (gizonezkoen) Teniseko Davis Kopa irabazi izanaz ere mintzatu gara, eta baita ere Luka Modrićek (gizonekoen) Futboleko Urrezko Baloia ere irabazi izanaz. Hilabete ona izan zen azaroa kroaziar kirolarentzat.

Hurrengo gaia politikarekin eman dugu. Bertan, Kosovoko Armada eratzearen inugruan eta zergen igoeraren inguruan dauden polemikez aritu gara. Brnabić Serbiako lehen ministroaren eta Petrit Selimi Kosovoko diplomazialariaren adierazpenak ere ekarri ditugu, nazioartean oihartzuna izan baitute. Bestetik, Montenegron oposizioko lider Nebojša Medojević atxilotu izanaz ere aritu gara.

Hurrengo gaia kultura izan da. Gai honetan, euskal idazle zein itzultzaile batzuek (Amaia Apalauza, Elizabete Manterola eta Juan Kurz Igerabidek), Barbara Pregelj eta Peter Svetina esloveniarrekin Durangoko Azokan egin zuten mahai-inguruaz aritu gara. Slavenka Drakulićek bere liburua euskaratu dutela baliatuz Donostian duela aste bi eman zuen hitzaldi batez aritu gara.

Eta azken hogei minutuak Quim Torraren “esloveniar bidearekiko” miresmen hitzez eta hauek erreakzioez aritu gara. Torrak Eslovenia Kataluniaren eredu bezala jarri du “independentzia, batasun nazionala eta bakezaletasuna” aldarrikatuz. Honek gure politikari zein kazetarien artean erreakzio kopuru handia piztu du, alde ala kontra. Halakoetan ezjakintasuna nagusitzen denez, guk hemen informazioa eta kontestua jarri nahi izan ditugu.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla Ordua, 75 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo, Danubioko txalupatxook!

Oraingoan, programa bi eletan egin dugu, elkarrizketa bat erdaraz, eta berriak euskaraz.

Comenzamos con una entrevista a nuestro amigo Josemi, que vive en Budapest, y nos ha puesto al corriente de la actualidad de aquel país, tanto sobre el Gobierno de Orbán, su realidad e imagen, así como los conflictos que tiene con los liberales, con Soros y su universidad CEU y también con la extrema derecha de Jobbik. Estas fuerzas tienen una alianza que a priori parece antinatura, pero que se explica con unas claves, que son las que Josemi ha intentado darnos. Sigan a Josemi en twitter en @Hungria_Roja

Euskaraz jarraitu dugu gero berriekin. Izan ditugun berrien artean, Bosniako hiru lehendakarietako baten Željko Komšićen adierazpen polemiko batzuk dira lehenengoak. Beste berri bat, pozgarria kasu honetan, gizarteari buruzkoa izan da, izan ere, 2002-2015 arteko Europa mailako inkesta baten arabera, Serbia, Eslovenia eta Kroazia dira beltzekiko jarrera sozial hoberena duten herrialdeak. Balkanez beste irudi bat ematen digu honek, komunikabideetan agertzen denaz guztiz bestelako irudia.

Baina politika alde batera utzita, literaturaz era aritu izan gara, izan ere, beste berri pozgarri bat, eta kasu honetan oso salbuespeneko berri pozgarria baitugu: Slavenka Drakulić idazle kroaziarraren lan baten euskaratzeaz jabetu izan baikara. “Han ez banengo bezala” da lana, eta azaroaren 22an aurkeztuko dute Donostiako Kaxilda liburudendan. 23an Koldo Mitxelena Kulturunean Drakulić berak hitzaldia emango du.

Arteari jarraiki, Eriz Moreno, bertan elkarrizketatu dugun mutilak, Nafarroan, Noainen, “Sloboda narodu!” deitutako erakusketa zabaldu duela era esan dugu. Azaroaren 23a arte erakusketa ikusgarri izanen da.

Entzun gure programa hemen: