Tesla Ordua 39. irratsaioa

tesla-orduaKaixo Balkanetako zeru-hodeiok!!

Gaurkoan, Realak Skopjen Vardarren aurka jokatu eta irabazi egin zuela profitatuz, gure helburuetako bat bete nahi dugu: hau da, Balkanen eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea eta harreman horiek ezagutaraztea. Hori dela eta, partiduaren aitzakian Balkanetara (Sofiaran eta Skopjera) joan den Eneko Agirre zarauztarra elkarrizketatu dugu, eta berak bidai horretan izandako abentura, inpresioak eta abar, kontatu dizkigu, bai Sofiakoak zein Skopjekoak: partiduaren ingurukoak zein bertako hiriaren ingurukoak: arkitektonikoki, etnikoki, kulturalki eta abar hiriok dituzten ezaugarriei buruz hitz egin dugu.

Gerora, bertan gertatu izan diren hainbat berriri buruz hitz egin dugu, batez ere Kosovoko Udal-hauteskundeei buruz eta han gertatu diren zenbait datu bitxiren buruan. Kosovoko hauteskundeez gain, Mazedoniako hauteskundeen gainean ere mintzatu gara, eta baita ere Esloveniako lehendakariaren hauteskundeen inguruan. Beste gai bati hitz eginez, Europar Parlamentuan gertatutako sexu-erasoei ere buruz hitz egin ditugu, Bojan Pancevski mazedoniar kazetariak publikatu duen gai hau gurera ekarri dugu. Gure azken tartea, Bosniako edadetuek euren pentsioen erreforma pribatizatzaile baten kontrako protesta bati eskaini diogu, hango gizarteen arazok sozialak (emigrazioa, adibidez) azpimarratuz.

Advertisements

Realak Belgraden jokatu zuenekoa

Partizan Euskal Herrira datorren honetan, ez dugu ahantzi behar lehenago ere Euskal Herrian jokatutako taldea dugula Belgradekoa. Izan ere, 1990ko udazkenean jokatu zuen, UEFAko Kopan Realaren kontra jokatzea egokitu zitzaionean.

Egia esan, Reala nahiko momentu goxoan zegoen. 80. hamarkada oso hamarkada ona izan zen txuriurdinentzat.Hamarkada horretan lortu zituen Realak momentuz irabazi dituen bi Ligak (1981 eta 1982 urteetan), Alberto Ormaetxearen eskutik, eta baita ere 1987an Toshack entrenatzaile zela irabazitako Kopa. Gainera, 1987-1988 denboraldian Ligako azpitxapeldun izan ziren donostiarrak. Aurreko denboraldian, 1989-1990ean, Reala bosgarren geratu zen, eta Kopan final-laurdenetara iritsi zen, Bartzelonaren kontra final-laurdenetan Camp Noun 1-0 galduta eta Atotxan 3-3 berdindutan kanpoan geratu ziren txuriurdinak.

Partizanen sorrera

Partizanen sorrera eman zuen taldea, Argazkian Peko Dapčević eta Koča Popović (behean erdian, alkondara zuriz) agertzen dira. (Iturria: FK Partizanen webgune ofiziala)

Aurrean Belgradeko Partizan (Партизан) taldea izan zuten gipuzkoarrek. Belgradeko talde hau, 1945ko urriaren 4an sortu zen militar talde baten iniziatibaz. Fundatzaileen artean Svetozar Vukmanović “Tempo” (Светозар Вукмановић “Темпо”), Konstantin “Koča” Popović (Константин Коча Поповић) eta Petar “Peko” Dapčević (Петар “Пеко” Дапчевић) egon ziren (1). Dapčevićek esan zuen moduan “gu denok partisanoak ginen, beraz ez genuen zalantzarik gure taldeari “Partizan” izena jarriko geniola”. Hiru horiek izan ziren batez ere kluba fundatu zutenak. Ez ziren Armadako bigarren mailako pertsonaiak, bazik eta jugoslaviar partisanoen armadan goi mailako postuak izan zituzten pertsonak. Bideo honetan Dušan Mihajlović Partizaneko zalek esaten duen bezala “gure taldea fundatu zuten askok, Jugoslaviako askapen gudan borrokatu aurretik Espainiako Guda Zibilean borrokatu zuten” (3:40 minututik aurrera). Aipatu ditugun hiruren arean, Popović Jugoslaviako Herri Armadaren gakoetako bat izan zen 1943ko Sutjeska Ibaiko Borrokaldian eta 1953tik 1965era Jugoslaviako Kanpo Arazoetarako Ministro izan zen. Vukmanović Jugoslaviako Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide izan zen denbora askoa, eta Dapčević 1944an Belgrade askatzeko ofentsiba sobietar-jugoslaviarrean parte hartu zuten tropa jugoslaviarren buru izan zen. Continue reading

Haris Seferović, izar berri baten atarian?

Realeko jokalari berri gisa aurkeztu zen egunean. (Iturria: Marca egunkaria)

“Suitzarra naiz jaiotzez, baina bosniarra bihotzez. Aita eta ama Sanski Most-ekoak dira, eta iragan mendeko 80. hamarkadaren hasieran Suitzara emigratu zuten. Ni Suitzan jaio nintzen, baina gurasoak bezala bosniarra sentitzen naiz”. Hala mintzo da Haris Seferović (Sursee, 1992), Realeko gizonezkoen futbol talde nagusiko jokalari berria. Seferovićek abuztuaren 17an jokatu zuen Realarekin lehen partida ofiziala Getaferen aurka, eta debuta bikaina izan zen. Gol bat sartzeaz gain (lasaitasunaren gola, bi eta hutsekoa, alegia) futbolean aritzeko dohain bikainak zituela erakutsi zituen. Continue reading