Tesla Ordua, 116 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Balkanetako menditxook:

2019ko abenduaren 12koa da programa hau, arazo batzuk direla eta programak egin izan baititugu jarri.

Oraingo honetan, hasi, Peter Handkerekin hasi dugu programa. Handkeri eman dioten Literatur Nobel Sariak errefusa handia eragin du bosnakiarren eta albaniarren artean. Zazpi herrialdek, Afganistanek, Turkiak, Ipar Mazedoniak, Kosovok, Albaniak, Bosniak eta Kroaziak, Handkeri saria emateko ekitaldia boikotatzea erabaki dute. Bestetik, Kosovoko Errepublikak eta Sarajevoko Kantoiko Gobernuak Peter Handke “Non grato” izendatu dute.

Kroaziako lehendakaritzarako hauteskundeekin jarraitu dugu, eta bertan hautagai ezberdinek Franjo Tudjman lehendakari ohiari eman dioten garrantzia (zentro-ezkerreko Milanovićek barne, zienak Jugoslavia “autoritario” bezala jo du) komentatu dugu, eta baita ere fenomeno hau aztertu. Bestetik Miroslav Škoro eskuin muturreko hautagaiari inkestek iragartzen dizkioten emaitzak ere komentatu ditugu.

Kosovoko Gobernuarekin jarraitu dugu gero. Hashuim Thaçi lehendakariak esan du Albin Kurti Vetevendösje alderdiko buruari (alderdirik bozkatuena) man dio lehen ministro izateko enkargua. Antza denez Kosovoko Liga Demokratikoarekin egingo du aliantza Kurtik. Bi alderdiok oposizioko alderdiak dira.

Montenegrora biratu dugu gerora, izan ere, han Gobernuak Erlijio-Askatasunaren inguruko Legea onartzear da, eta Serbiar Elizaren jabetzak jomugan jarri ditu legeak. Serbiar Eliza Ortodoxoaren eta Erromako Eliza Katolikoaren arteko aliantza ikusi dugu Lege berriaren aurka, eta aliantza arraro honen zergatiak azaldu ditugu, izan ere, askoren ustez honen atzean ez dago hainbeste laizismoa, nazionalismoa baino.

Beste alde batetik, laster Ipar Mazedonian hauteskundeak izango dira, eta honen gainean ere hitz egin dugu. GARAko Miguel Fernandez Ibañez kazetariak Ipar Mazedoniako politikari batu buruzko elkarrizketa ekarri dugu. Veljko Misajlovskik VMRO alderdiak hurrengo hauteskundeak aise irabaziko dituela esan du. Mazedoniaren aurka ere, Veneziako Komisioak Gobernuak bultzatu duen Hizkuntzen Legea kritikatu du.

Bukatzeko, Zoran Tegeltija serbobosniarra Bosnia-Herzegovinako lehen ministro izendatu dutela aipatu dugu, nahiz eta Gobernu berria osatu ez duen.

Entzun gure programa hemen:

Tesla Ordua, 113. irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Balkanetako euri-tantatxook!

Oraingoan, berriez hitz egin dugu batez ere. Lehenik eta behin mugei eta hauen lausotzeari buruz hitz egin dugu. Izan ere, aurrera doa Albaniak, Ipar Mazedoniak eta Serbiak proiektatutako “Balkanetako mini-Schengen” proiektua, eta horri buruzko bigarren bilkura egin dute. Hala ere, beste alde batetik, Montenegrok proiektu horretan sartuko ez dela esan du. Mugez ari garela, Ipar Mazedoniako lehendakari Stevo Pendarovskik, Estatu hau EBra hurbiltzearen aurka oztopo gehien jarri dituen frantziako lehendakari Macronekin bilduko da laster.

Gerora Moldaviara egin dugu salto. Errumaniaren ostean, harekin  hizkuntza partekatzen duen Moldaviak ere Gobernua aldatuko du, Parlamentuan Gobernu liberalen aurkako zentsura mozioa onartu ostean. Alderdi Sozialistak aurkeztu du mozio hori. Beste bi berri ere aipatu ditugu azkar: alde batetik Republika Srpskako parlamentuak autodeterminazioaren aldeko ebazpen bat onartu du, eta beste batetik Literatur Nobel Saridun Peter Handkek esan du 1999an jugoslaviar herritartasuna lortu zuela.

Segituan Kroaziara egin dugu, batez ere eraso ezberdinak izan ditugu mintzagai. Alde batetik, Spliteko zinegotzi ezkertiar Jure Zubčić epaitua izango da “Serbiarrak akatu!” jartzen zituzten margoketak, “Serbiarrak muxukatu!” leloaz aldatzearren. Bere aurkako salaketa bat egon da “jabetza kaltetzearren”; ez ordea margoketa arrazista egin dutenen kontra. Beste alde batetik, eraso hauek kritikatzearren Milorad Pupovac lider politiko serbokroaziarra ere salatua izan da eta Legebiltzarraren aurreko agerraldia egin dezan eskatu du eskuineko erakunde batek.

Programa honetan Kosovoko hauteskundeak azkeneko asteetan oso aipatu dugun gai bat, eta oraingoan ere aipatu dugu. Kasu honetan, Serbiatik bidalitako 3.700 botoak baliozkotzat edo ez eztabaidatzen ari dira. Garrantzitsua da erabaki hori, alderdi bat gutxieneko %5aren langaren ertzean dago eta. Honi buruz hitz eginez, Ghanak Kosovori aintzatespena kendu dio, hamaseigarren Estatua da halako erabaki bat hartzen duena.

Segituan, Balkanetatik urrundu gara, Boliviara joateko. Han, jakin badakizuenez, Evo Moralesen kontrako Estatu-kolpe bat eman dute eskuindarrek. Hau aprobetxatu dugu Boliviako eta Santa Cruz hiriko eskuineko lider Branko Marinkovićez hitz egiteko. Marinković 2009an Estatu-kolpe bat ematen saiatu zen.

Azkenik, Euskal Herriaren eta Balkanen arteko harremanen garatzeari egin diogu kasu. Oraingoan Pikara Magazine aldizkariak, Sarajevoko Aida Spahić feminista elkarrizketatu du, zeinek Bosniako feministen egoeraz hitz egin digu, eta elkarrizketa hori komentatu dugu.

Entzun gure programa hemen:

Tesla Ordua, 109 irratsaioa

HandkeKaixo Balkanetako kafanetako irakurleok!

Zorioneko gaude, Peter Handke idazle jugoslaviarzaleak irabazi du Literatur Nobel Saria, eta hau zorioneko zaigu. Andrićen ostean, Saria lortzen duen bigarren “jugoslaviarra” da. Hala ere, urteetan idazle “madarikatua” izan da Mendebaldean, Jugoslaviako gudei buruz izan duen iritziengatik. Alemanieraz bai eleberria zein antzerkia idatzi izan ditu Handkek, baina gudan zehar guda hura “kanpotik piztua” izan zela esateak, eta serbiarrak errudun bakarrak ez zirela esateak (bere liburu batek Danubio, Sava, Drina eta Morava ibaietara bidaia izenekoak, Justizia Serbiarentzat du izenburu alternatibo moduan), “serbiar nazionalista” bezalako deskalifikazioak ezarri dizkio (komentatu dugun moduan, beste lan batean Bidaia kanoan edo Gudari buruzko filma izenekoan, “guda honi buruz guk –Mendebaldeak-soilik hitz egin ahal dugu. Beste norbaitek hitz egiten badu, intolerantetzat hartzen dugu” esan zuen, diskurtso bakarra salatuz). Slobodan Milošević serbiar lehendakariarekiko izan zuen bestelako ikuspegiak (honen hiletara joan zen ere zenbaitek kritikak ekarri dizkio, horrek kostu politikoa ekarri ziolarik. Hala ere, Handkek nahiago izan du beti koherentzia sariak baino lehenago. Nobel Saria ere, lehenago lortu behar zuen Handkek, baina 2004ko irabazle Elfriede Jelinekek esan bezala (Austriarra, Handkeren moduan) ez zioten orduan eman “politika zela eta”. Hala ere Sari honek ere kritikak izan ditu AEBtako PEN Klubaren zein Balkanetako politikari batzuen aldetik. Guzti hori komentatu dugu.

Posteriormente hemos emitido una entrevista con nuestro amigo de Budapest, José Miguel González, quien nos ha hablado de las elecciones municipales en Hungría. El partido Fidesz sigue siendo el más votado, pero no ha alcanzado el 50% y ha perdido alcaldías de ciudades importantes, entre ellas Budapest, frente a un bloque opositor que junta liberales, centro-izquierda y ultraderechistas. Esperamos acercar más a la realidad húngara con ésto.

Bukatzeko beste hiru berri izan ditugu. Alde batetik, Kosovon Gobernua egiteko akordiotik gertu daude hauteskundeetan lehen bi postuetan geratu ziren indarrak, Vëtevendosje nazionalista erradikala eta Kosovoko Liga Demokratikoa (moderatua) daude akordioa lortzeko prest, azken hogei urteetan gobernatu duten partiduak kanpoan utziz. Bestetik, Bosnian herrialdeko alderdi nagusiaren, hau da, Ekintza Demokratikoaren Alderdiaren (nazionalista bosnakiarra) barne-dokumentu batek herrialdea zentralizatzeko, Republika Srpska abolitzeko eta herrialdeko hizkuntza ofizial bakar bezala “Bosniera” ezartzeko asmoak erakusten ditu. Azkenik Hrvoje Klasić kroaziar historiagilearen kasuaz pixka bat hitz egin dugu.

Entzun gure programa hemen: