Tesla Ordua, 43. irratsaioa

IMG_19032016_171445Kaixo lagunok!!

Aste honetan, aldaketa txiki bat egin dugu eta noizbehinka, programa honetan geopolitika orokorra ere bisitatuko dugula ere iragarri dugu.

Programa honekin estrenatu dugu geopolitikaren atal hau, kasu honetan, Ukrainako Euromaidanaren mobilizazioen hasieraren laugarren urteurrenarekin. Mobilizazioak, Ukrainako orduko Gobernuaren erabaki ekonomiko subirano baten kontra EBk bultzatuta hasitakoak, 2014ko otsailean iritsi ziren boterera, Kieven gertatutako eta orduan poliziaren gain leporatutako sarraski baten ostean. Hala ere, orduan jakin bazen ere, egun sarraski horretan parte hartu zuten hiru frankotiratzaileren aitormena agertu da, esanez eurak oposizioak kontratatu zituela eta heriotza horiek kaos planifikatu baten parte zirela, Estatu-kolpea justifika zezakeen eskenatoki bat prestatzeko.

Gure mundu-mailako egungo ordenak, beste herri batzuk azpiratzeko trikimailu horiez, mertzenarioen erabileraz, guda psikologikoaz, koloreetako iraultzez eta bestez aritu izan gara Tesla Orduan.

 Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla Ordua 39. irratsaioa

tesla-orduaKaixo Balkanetako zeru-hodeiok!!

Gaurkoan, Realak Skopjen Vardarren aurka jokatu eta irabazi egin zuela profitatuz, gure helburuetako bat bete nahi dugu: hau da, Balkanen eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea eta harreman horiek ezagutaraztea. Hori dela eta, partiduaren aitzakian Balkanetara (Sofiaran eta Skopjera) joan den Eneko Agirre zarauztarra elkarrizketatu dugu, eta berak bidai horretan izandako abentura, inpresioak eta abar, kontatu dizkigu, bai Sofiakoak zein Skopjekoak: partiduaren ingurukoak zein bertako hiriaren ingurukoak: arkitektonikoki, etnikoki, kulturalki eta abar hiriok dituzten ezaugarriei buruz hitz egin dugu.

Gerora, bertan gertatu izan diren hainbat berriri buruz hitz egin dugu, batez ere Kosovoko Udal-hauteskundeei buruz eta han gertatu diren zenbait datu bitxiren buruan. Kosovoko hauteskundeez gain, Mazedoniako hauteskundeen gainean ere mintzatu gara, eta baita ere Esloveniako lehendakariaren hauteskundeen inguruan. Beste gai bati hitz eginez, Europar Parlamentuan gertatutako sexu-erasoei ere buruz hitz egin ditugu, Bojan Pancevski mazedoniar kazetariak publikatu duen gai hau gurera ekarri dugu. Gure azken tartea, Bosniako edadetuek euren pentsioen erreforma pribatizatzaile baten kontrako protesta bati eskaini diogu, hango gizarteen arazok sozialak (emigrazioa, adibidez) azpimarratuz.