Tesla Ordua, 82 irratsaioa

Estudio berriaKaixo Balkanetako lagunok!

Gaurko programan, batez ere bi gaua izan ditugu eztabaidagai. Alde batetik, Kosovoren inguruan izan diren ika-mikak (zergak, armada sortzea, Pristina eta Belgraden arteko harremanak inoiz baino okerrago egotea), eta bestetik, Banja Lukan (Republika Srpska) David Dragičević ustez bere buruaz beste egindako, baina bere familiaren arabera eraildako 21 urteko gaztearen protestez aritu gara. Protesta horietara doan jendearen arabera, poliziak edo ez du nahikoa egiten heriotza argitzeko edo beste norbait ezkutatzen ari da, beraz Republika Srpskan boterean dagoen Aliantza Sozialdemokrataren kontrako kolore politikoa hartzen dute.

Aurretik, berri laburragoak kontatu izan ditugu. Horietako bat, Bosnian azkenean “herren ganberak” (Bosnia-Hercegovinako sistema bikameralean zeharka aukeratzen diren goi-ganberak) aukeratzeko lege berria onartu dutela, beraz laster parlamentuak osatu ahal izango direla dugu. Beste berrien artean, soldaduen kontrako zigorrak, Bulgariako feministen manifestazioak, Montenegrok apaiz ortodoxo batzuk bertatik bota nahi izatea, Zoran Zaev eta Alexis Tsipras –hurrenez hurren Ipar Mazedoniako eta Greziako lehen ministroak- Bakearen Nobel Saria jasotzeko proposatuak izatea eta Serbian Milan Nedić lehen ministro kolaborazionista ez errehabilitatzeko epaitegien erabakia aipatu ditugu.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla ordua irratsaioa (11. kapitulua)

Egunon jugomaiteok!!

Tesla Orduaren bigarren denboraldiko bigarren irratsaioa aurkezten dizuegu. Oraingo honetan, prestatutako egitaraua uste baino azkarrago bete dugu eta hitz eta pitz, azkenean lanak erdizka utzi ditugu (inat delakoa izango da?). Continue reading

Tesla ordua irratsaioa (4. Kapitulua)

IMG_19032016_171445Ongi etorriak 97FM irrati libreko Balkanetarako leihora, ongi etorriak Tesla Orduaren 4. Kapitulura. 2016ko apirilaren 19ko irratsaioan Pankrti esloveniar talde punk mitikoa ezagutu dugu, Nahia Sanzo kazetariari elkarrizketa (gaztelaniaz) interesgarri bat egin diogu bere Balkanetara eginiko bidaiak aitzakia moduan hartuta bertako egoera soziopolitikoari buruz hitz egiteko. Horrez gain, apirilaren 24ean ospatuko diren serbiar hauteskundeak aztertu ditugu eta Drina Zubia Kultur Elkartearen Idazlanen lehiaketa iragarri dugu. On egin! Jatsi ezazu zure PODCASTa hemen klik eginez.