Tesla Ordua, 114 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Balkanetako kafanotxook!

Aurtengo berririk handiena, Bosniako Gobernua osatzeari buruzkoa da, Hauteskundeak geratu eta urte eta hilabetera, badirudi bosnakiar, bosnokroaziar eta serbobosniar alderdiek bai gehiengo parlamentarioa  lortuko duen zein hiru etnien arteko kontsoziazioa  errespetatuko duen gobernu bat osatuko dutela. Orain arte oso zaila izan da batez ere bi alderdi nagusien partetik, Ekintza Demokratikorako Alderi nazionalista bosnakiarraren eta Aliantza Sozialdemokrata nazionalista serbobosniarraren agenda oso ezberdinak izan direlako, batez ere NATOren inguruan. Azkenik akordioa lortu dute, eta badirudi Aliantza Sozialdemokratako Zoran Tegeltija izango dela. Hala ere, serbobosniar ordezkariei arazoa etxean, Republika Srpskan sortu zaie, oposizioa mesfidati baita Gobernua osatzeko NATOri emakida bat egin ote diotenaren inguruan, bai Tegeltijak zein Dodikek hori ukatzen badute ere.

Gobernu osatzeke duen herrialde bat Kosovo da. Badirudi Vetevendosje eta LDK alderdien arteko negoziazioak ez doazela onera. Bestetik, orain arte indarrean izan den Ramush Haradinajk Gobernu berriari eskatu dio serbiar ondasunen gaineko zergarik ez kentzeko. Kosovorekin jarraituz, Kosovo eta Ingalaterraren aurkako partidan serbiarren kontrako oihu arrazista bat entzun dira, bai albaniarren zein ingelesen partetik.

Serbiara eta Ipar Mazedoniara egin dugu salto ondoren. Serbian, Boris Tadićek Vučić kritikatu du. Bestalde Europar Batasunaren “Inplikazio gehiago” eskatu du, “bestela Errusia edo Txina sartuko direlako”. Datu interesgarri bat eman du, egun Serbian gehien inbertitzen deuna Txina da. Mazedoniaren inguruan, Zoran Zaev jardunean dagoen lehen ministroak herrialdeari izena aldatzerako prozesuan berak pertsonalki jasan izan duen desgaste pertsonala aipatu du.

Balkanak eta Katalunia lotu ditugu baita. Izan ere, Alfred Bosch ERCko politikariak bidai bat egin du Balkanetan, eta lortu dituen atxikimenduen artean Kroaziako lehendakari ohi Stjepan Mesićena izan da. Mesićen ibilera historikoari gainbegiratu bat egiteko aprobetxatu dugu.

Entzun gure programa hemen:

Tesla Ordua, 112 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Lovčen gaineko harkaiztxook!

Gaurkoan gaiak pil-pilean izan ditugu. Lehenbizi, Katalunia eta Balkanak lotzen dituen berri bat izan dugu. Xavier Melero kataluniar preso politikoen abokatuak Kroaziari eta Jugoslaviari buruzko adierazpen batzuk egin ditu eta horiek komentatu ditugu.

Segituan Errumaniara joan gara. Han parlamentuak Gobernu sozialdemokrataren aurkako zentsura mozio bat aurkeztu du, eta beraz Gobernu berri bat, eskuinekoa, izango du Errumaniak. Ludovic Orban, Alderdi Nazional Liberalekoa, da lehen ministro berria.

Serbiaz ere hitz egin dugu, kasu honetan memoria historikoaz batez ere. Lehenik eta behin, esan behar dugu Belgraden Nikolai Kravtsov, Belgrade askatzen lagundu zuen sobietar soldaduaren izenean kale bat jarri dutela. Polemika handiagoa piztu du Kragujevac hirian Draža Mihailović txetnik buruaren izenean kale bat artearen erabakiak. Honen inguruan kexatu egin dira beterano partisanoak. Memoria historikoaz gain, Serbiako Bosnakiar Kontseilu Nazionalak Sandžak eskualdearentzat aurkeztu duen proposamen bat ere mintzagai izan dugu.

Gerora Kosovora egin dugu salto. Han bi berri izan ditugu, alde batetik Albin Kurti jada lehen ministrotzat jotzen dutela denek –oraindik ofizialki ez bada ere- eta egungo gaiei buruz (serbiar gutxiengoarekiko eta bosniar zein serbiar produktuen gaineko %100eko zergarekiko) alderdi ezberdinak posizioak hartzen ari direla. Bestetik, Kosovoko gizartea eskandalizatu duen bortxaketa kasu batez ere hitz egin dugu. Azkenik Belgrad eta Pristinaren arteko negoziazioez hitz egiteko tarte bat ere izan dugu: Ivica Dačić Serbiako Kanpo Ministroa AEBren Balkanetarako ordezkari Matthew Palmerrekin bildu da eta adierazi du bi aldeen arteko diplomaziari –orain etenda dagoenari- berriz ekiteko itxaropena duela.

Azkenik Kroaziara egin dugu salto. Han, irakasleak grebara joan dira, soldata handiagoa nahi dutela eta. Gaia ez da batere erosoa agintarientzat, jakinda laster lehendakaritzarako hauteskundeak direla. Honen inguruan ere hitz egin dugu, izan ere, Božidar Maljković entrenatzaile famatuak Katarina Peović Langileen Frontearen hautagaia babestu baitu, sozialismoaren eta Jugoslaviaren aldeko adierazpenak eginez.

Entzun gure programa hemen:

Tesla ordua 36. irratsaioa

IMG_19032016_171445Kaixo!

Gure azkeneko irratsaioan, hainbat euskaldunek egin bezala (batzuek fisikoki eta beste batzuek adimenaren bidez) guk ere Kataluniara egin dugu salto, Kataluniako erreferenduma aztertu baitugu. Hala, hanka bat Balkanetan eta beste bat Katalunian izan dugu programa osoan zehar. Gurean eta Katalunian noizbehinka (asko edo gutxi ote diren bakoitzaren eskuetan utziko dugu) entzun izan dira Kataluniaren eta Jugoslavia ohiko errepubliken independentzia prozesuan eta konparaketa horietan esaten diren argudioak eta hauen oinarria ere aztertu dugu. Beste alde batetik, egun, balkandar lider ezberdinek Kataluniako erreferendumaren gainean egin dituzten balorapenak ere iruzkindu ditugu.

Bukatzeko Europako (gizonezkoen) Saskibaloi Txapelketaz hitz egin dugu; izan ere talde jugoslaviarrek maila bikaina eman baitute. Horietako bik finala jokatu  dute, Esloveniak eta Serbiak, Eslovenia garaile izan delarik. Txapelketa hau balkandar taldeen optikatik pixka bat aztertu dugu.