Tesla ordua, 21. irratsaioa

Egunon Adriatikoko hondartzok!!

IMG_19032016_171445Aste honetan, Tesla Orduaren formatu berriarekin jarraitu dugu, geopolitikari globalari ateak irekiz. Kasu honetan Latin Amerika izan dugu hizpide, alde batetik hango Gobernu eskuindar berriekiko (Temer Brasilen eta Macri Argentinan) Donald Trumpen agintaldi berriak ekar ditzazkeen ondorioak aztertuz. Trumpek gogor hitz egin du Latin Amerikako ezkerreko proiektuen kontra (Kubaren zein Venezuelaren kontra), baina bere isolamendurako joera dela eta, badirudi ez dela hainbeste saiatuko eskualde hartan hauen kontrako eskuina indartzen, eta ikusi beharko da eskuinak zer nolako etekin politikoa ateratzeko gai den.

Ondoren Balkanetako berriei buruz hitz egin dugu, Mazedoniako mugimenduak izan ditugu eztabaidagarri. Honez gain, Serbiaren eta Bielorrusiaren arteko hurbilketa prozesu batez ere aritu izan gara, eta gerora, Stjepan Mesić Jugoslaviako eta Kroaziako lehendakari ohiak eta egun Partisano Ohien Kroaziar Elkarteko ohorezko lehendakariak 1992ean eginiko adierazpen konprometitu batzuk eskuineko berri-atari batek argitaratzea ere aipatu dugu.

Bukatzeko, gauza bitxi batez aritu gara, Euskal Herriarekin zuzeneko lotura duen gertakari bati buruz, eta protagonista euskal historiaren pertsonai gako bat izan zen (nahiz eta gertakari hau Euskal Herrian ez den ezaguna): Agirre lehendakariak 1941.ean Berlinen Ivo Andrić ezagutu izan zuen. Harrigarria ezta? Elkar-topaketa honi buruz gehiago jakiteko, hoberena programa entzutea izango duzue.

Advertisements

Txetnik mugimenduaren historiari buruzko liburu berri bat; ingelesez eta frantsesez.

bizardunak

Txetnikak. Erdian, euren buru Draža Mihailović jenerala.

Pogledi argitaletxeak, Bigarren Mundu Gudako txetnik mugimenduaren inguruan liburu barri bat atera du, bai ingelesez (The Kingdom of Yugoslavia in World War Two) eta bai frantsesez (La Royaume de Yougoslavie dans la Seconde Guerra mondiale). Liburua Miloslav Samardžić idazleak idatzi du (Branko Petrovićek itzuli du ingelerara eta Slobodan Kostadinovićek frantsesera). Argitaletxe honek Ivo Andrić Elkarteari eskatu dio bere jarraitzaileei hau jakinarazteko eta horrela egiten dugu. Liburuak 40 euro balio ditu eta helbide honetan eskatu daiteke: https://www.pogledi.fr/en/the-kingdom-of-yugoslavia-in-wwii

Argitaletxearen kolektiboa Serbiako Kragujevac hirian jaio zen1982an, Unibertsitate aldizkari kultural gisa. 1990an argitaletxe bilakatzen da. Frantzian ere saltzen du, bertako banatzaile batekin 2013an akordioa lortu ostean. Miloslav Samardžić autorea 1963an jaio zen Serbiako Aleksandrova hirian eta 1989an Kragujevaceko Unibertsitatean Ekonomia lizentziatura lortu zuen. 1987tik aurrera Pogledi argitaletxearen editore-burua da. Continue reading

Kerkirako adierazpena

Aurreko Tamo Daleko abestiari buruzko sarreran, serbiarrak, euren armada eta euren Gobernua Greziako Kerkira uhartean erbestean utzi genituen. Sarrera horretan, serbiarren sufrikarioez hitz egin genuen, baina oraingoan beste gai zeharo ezberdin batez arituko gara. Izan ere Kerkirako uhartean, herrialdearentzat garrrantzitsuak izango ziren erabakiak hartuko baitziren.

1916an, Kerkirako Udal Antzokian erbesteko Serbiar Parlamentuak helburu gisa herria hego-eslaviarrak batuko zituen Estatu bat eraikitzea helburu gisa finkatu zuen. Ordura arte bi proiektu edo aukera zeuden mahai gainean (orduan hain kontrajarritzat ezartzen ez zirenak, beste herri hego-eslaviarretako jugoslavisten eta abertzaleen artean serbiarzaletasun handia ere baitzegoen): Serbia Handia eraikitzea askapen militar bidez (Austrohungariar Inperioaren parte ziren gehiengo serbiarreko lurrak Estatu serbiarrera batuz) edo herri ezberdinen artean Estatu jugoslaviarra eraikitzea. Bazirudien, Nikola Pašić serbiar gobernuko Lehen ministroa (Herri Alderdi Erradikalaren sortzailea, gaztetan iraultzaile erromantiko izandakoa eta XX mende hasieran serbiar abertzaletasunaren ikurtzat hartua izan zena) lehen aukeraren aldekoa zela. Izan ere, orduan Serbia Austrohungariar dominaziotik aske egoteko gogo gehien zuen herrialde bezala ikusten zen (kroaziar eta esloveniar katolikoen artean ez zegoen hainbeste indar eta akaso gogorik), baina beste alde batetik, Austrohungariar Inperioak okupatutako lurretako zenbait kroaziar eta serbiar intelektualek bat egin zuten hegoeslaviarren aldeko batasunaren ideiaren alde, Estatu multinazional indartsu eta berri bat sortzeko Balkanetan. Continue reading