Tesla ordua 35. irratsaioa

Arratsalde on lagunok!!

tesla-orduaPrograma honekin, gure 3. denboraldia hasi dugu! Aurten ere asteroko programak egingo ditugu, espero dugu aurreko denboraldian baino txukunago aritzea.

Politikako berriekin hasi gara. Lehenik eta behin, Zagreben, Udalak Titoren Enparantza (Trg Maršala Tita) deitzen zenari izena aldatzea eta Kroaziar Errepublikaren Enparantza (Trg Republike Hrvatske) deitzearen erabakiaz aritu gara. Zagrebeko zentro-ezkerreko Udalak bere eskuin muturreko bazkideen presioaz hartutako erabakia hau oso polemikoa eta protestatua izan da.

Beste alde batetik, inkesta batez hitz egin izan dugu: Gallup AEBtako enpresak egin duen inkesta baten arabera, Jugoslavia ohiko biztanle gehienek Jugoslaviaren desagertzea oso modu txarrez ikusten dut. Iritzi hori erabat nagusi da Serbian, Montenegro, Bosnian eta Mazedonian eta tarte estuagatik nagusi Eslovenian (gogoan izan dezagun independentzia planteatu zuen lehen Errepublika izan zela). Kroazian eta Kosovon, ordea, gehiengoa dira bestela pentsatzen dutenak, egungo egoera nahiago dutenak. Datu hauek, hausnarketarako bide eman digute.

Programa hau bukatzeko kirolez aritu gara, batez ere (gizonezkoen) Europako Saskibaloi Txapelketaz. Txapelketa honetan, bi talde jugoslaviarren artean jokatu dute finala, txapelduna Eslovenia izan delarik, Serbiari 93-85 irabazita. Kontutan izan behar da Eslovenia oso herri txikia dela, 2 milioi biztanle eskasekoa, eta saskibaloi txapelketa honetan nagusitasun handia erakutsi duela. Bestalde, Serbiak baja asko izan dituen arren, meritu handiko bigarren postua lortu du. Kiroltasuna nagusi izan da bi taldeen artean, eta hori ere, pozgarria da.

Bestalde (gizonezkoen) Munduko Futbol Txapelketarako sailkapen-faseaz aritu izan gara. Lau talde jugoslaviar ohik dute sailkatzeko aukera, Serbiak ia eginda du, Kroazia ere egoera onean dago, eta ziurrenik Montenegro eta Bosnia bigarren txandara joan beharko dira, zeharkako bidearen bidez. Zortea laurei!!

Tesla Ordua, 31. irratsaioa

TabakoaKaixo serbokroazieradunok!!

Maiatzaren 30ean egin genuen programa duzue hau.

Gaurkoan, hainbat berri ekarri ditugu zuengana. Lehenik eta behin, noski politikarekin hasi gara, eta nola ez, mugaz gaindik joan diren irudiez aritu izan gara. Izan ere, ezaguna izan da NATOren goi-bilkuran Dušan Marković Montenegroko lehen ministroari AEBtako lehendakari Donald Trumpek emandako bultzakada(txoa), berau lehen lerroan jar zedin. Oso grafikoa izan da Mendebaldean ematen diren botere harremanen gainena ilustratzeko, batez ere, kontuan izanik Montenegroko Gobernuak NATOn sartzeko borondate handia jarri duela, bere herritarren kontrako guda politikoa hasteraino. Halere, Marković ez da barregarri geratu den balkaniar bakarra, Kolinda Grabar-Kitarović Kroaziako lehendakariaren portaera ere, oso arraroa izan baita goi-bilkura horretan.

Mazedoniarekin jarraitu dugu, eta honi buruz, Zoran Zaeven Gobernu berriaren gainean hitz egin dugu. Azkenean bera izango da  Kroaziako lehen ministro, eta bere alderdia sozialdemokratak 11 ministerio izango ditu, zazpi izango ditu albanomazedoniarren Integrazio Demokratikorako Blokeak, eta bi Albaniarren Aliantzak.

Serbiara egin dugu salto geroago, izan ere, bertako lehendakari Aleksandar Vučić lehendakariak adierazi duenez, Errusaira eta Txinara hurbilketa estrategia hasi du. Serbiarren eta txinatarren arteko harremana ez da soilik Serbiara mugatzen, Bosniako Republika Srpskako lehendakari Milorad Dodikek, Republika Srpskako hezkuntza-kurrikulumean, txinera bigarren hizkuntza atzerritar bezala sartzea proposatu baitu.

EskuliburuaHizkuntzalaritza izan dugu programa honen gai nagusia. Jugoslavia ohiko hainbat intelektualek eta baita herritarrek hizkuntza amankomunaren aldeko manifestu bat sinatu dute, serbiera eta kroaziera (eta baita 90. hamarkadan “bosniera” bezala ezagutzen hasi zirena Bosnian, eta berriki baita  ere “montenegroera” bezala batzuk) hizkuntza bera direla aldarrikatzeako. Hizkuntza amankomunerako joera nagusi zen Jugoslavia sozialistan, baina 1991 urtetik aurrera kontrako joera nagusitu da, kasu batzuetan ezberdintasunak artifizialki behartuz. Esan beharra dugu han ere “euskalkiak” badituztela, baina tradizionalki ez dituzte ez Estatu politikoak ez eta “etniak” banatzen. Hala ere, denek ez dute ondo hartu manifestu hauek, atera dira ahotsak (tartean Kroaziako lehendakariarena) zeintzuek, manifestu hau “jugonostalgiarekin” edo “jugoslavismo ideologikoarekin” nahastu duten. Beraz, hizkuntzari buruzko polemika honi buruz hitz egin dugu luze; hala ere, Euskal Herrian ez gara lehenak izan, Gaur8 astekariak artikulu hau atera baitu guk baino lehenago.

Eta bukatzeko futbola izan dugu hizpide. Serbiako(gizonezkoen) Kopan, Partizanek 1-0 irabazi dio Izar Gorriari eta horren berri eman dugun, baita ere, Serbiako Emakumeen Ligari buruzkoa (Spartak Subotica izan da taxpeldun; Kopa oraindik ez da jokatu), zein Kroaziako Ligei buruzkoa (emakumezkoetan Osijekek titulua poltsikoan du Liga bukatu ez den arren, eta gizonezkotan Rijeka izan da txapeldun). Futbolak, Partizanen zaleez osatuta dagoen Grupa JNA taldea ezagutarazteko balio izan digu.

Programa entzuteko hemen:

Oscar Diaz (blog El Bloque del Este) entrevista a Drina Zubia Kultur Elkartea

1. ¿Qué es Drina Zubia Kultur Elkartea?

Drina Zubia Kultur Elkartea es una asociación cultural que sobre todo trata de difundir el conocimiento sobre los Balcanes, particularmente sobre Yugoslavia en el País Vasco, así como estrechar las relaciones culturales entre el País Vasco y los países balcánicos.

Continue reading