Tesla ordua irratsaioa (7. kapitulua)

Egun on Balkanetako hajdukak!!

espejismoAtzoko Tesla orduaren 7. emanaldiarekin gatorkizue. Oraingo honetan liburuari errepasoa ematen hasi gara, atzoko emanaldian Josep Palau i Balletbò katalanaren El espejismo yugoslavo izan dugu mintzagai. Palau oso gazte hil zen 41 urterekin, 1997an eta liburu hori hil aurretik atera zuen, 1996ean, beraz gudak bukatu eta gutxira, baina hala ere, Jugoslaviaren inguruan lan egin izan duten bakezaleen artean (Johan Galtung, Peter Handke) errespetu handia merezi izan dion lana idatzi zuen. Lan honek badu meritu handi bat, serbofobia esparru intelektualean desafiatzean, hain zuzen ere, oso modan zegoen garai batean (1996an). Palauren liburuan, mendebaldeko potentzien serbofobiaz gain (hau da, Serbia errudun gisa identifikatzearekin eta honen arrazoiak kontutan ez jartzearekin, honek zerikusi handia zuen Serbia erori berria zen komunismoarekin identifikatu izanak –bai euren aldetik zein kanpotik-, eta beraz, “arrazoia inposatu behar zitzaion” pentsamoldea nagusitu zen); autodeterminazioaren irakurketa nahasia (Errepublikak ala nazionalitateak autodeterminatu egin behar ziren?), aldebakarrekoa (autodeterminatzera zihoazen subjektuak ez zeuden euren muga berrien barneko populazio sektore handiekin negoziatzeko prest) eta Jugoslaviaren kanpoko mugak “desaintzatestea” baina Jugoslavia iraunarazteko eta sendotzeko moduan kontzibitu ziren barne mugak sakralizatzea (bake plan guztiak abiatu ziren Estatu berriek Jugoslaviako errepublika zaharrak izan behar zituela ardatz) dira.

Semanario serbio aldizkariak Josep Palauren heriotzaren 15. urteurrenean El espejismo yugoslavo liburua sarean zintzilikatu zuen hemen.

Continue reading