Tesla Ordua, 44 irratsaioa

tesla-orduaKaixo turbofolkzaleok!!

Ba ez, gaur ez gatoz turbofolkarekin, traparekin baino.

Lehenbizi, berriei ekin diegu, eta horietako lehenen artean, Slobodan Praljak jeneral bosnokroaziarrak bere buruaz beste egitea, bulgariarrek Mazedoniaz duten iritzia eta Arandjelovacen talde antifaxista batek hiriaren kale batek Milan Nedićen (Bigarren Mundu Guda garaian Serbiako diktadore kolaborazionista izan zena) izena eramateaz talde antifaxista bat konturatu ziana eta horren kontra egin dituzten ekintzak izan ditugu hizpide.

Baina aste honetako gai nagusia ez da politika izan, edo bai, musika ere politika ere badelako. Kasu honetan, Mimi Mercedez gazteaz (edo Guda iz Huda, edo Jovanka Oroz, edo izen ofizialez, Milena Janković) aritu zian gara. Mimim Mercedez belgradar eta ez belgradar, baizik eta sarajevoar, zagrebar… gazteen idolo berria bihurtu da. Miki Mercedez, Belgradeko auzo pobreetan jaiotakoak, bere mezuetan ertzeko bizitzaren apologia, emakumetasunaren apologia, patriarkalismoari desafioa, luxuarekiko maitasuna, dirua egin nahia, antikapitalismoa, komunismoa… elkartzen ditu. Oso fenomeno heterodoxoa eta konplexua da, batez ere emakume bat halako “gizonezko” mudnuan sartu izana, hala ere, berak essaten du beretzat bere ardatza aberats eta pobreen artekoa dela, eta berak gizonezko mundua desafiatu duelarik, ez duela esan nahi postulatu feministak oro har partekatzen dituenik.

Bere abesti batzuk ere jarri ditugu.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Tesla ordua, 42 irratsaioa

MladicEgunon Balkanetako basotxook!!

Gaur, Ratko Mladići buruz hitz egin dugu. Jakin duzuen moduan, asteazken honetan Mladići bizi osorako zigorra jarri dio Hagako Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor-Epaitegiak, “genozidioa” eta “garbiketa etnikoa” egotzita, batez ere Srebrenicako hilketak agintzea leporatzen diote.

Sententzia honen zergatiak eta kausak aztertzen saiatu gara, baita ere Srebrenicaz eman izan ohi diren zenbakiak, eta Hagako sententziaren eta sententziaz egiten diren prentsa-komentarioen atzean dagoen ideologia. Bosniako Gudaren arrazoiak eta eboluzioa ere aztertu dugu.

Bukaerako minutuan, Balkanetako egunekoari errepasoa eman diogu, Esloveniako lehendakaritzarako hauteskundeei batez ere. Bestetik Mazedonian Eliza Ortodoxoak eman duen azken pausua ere komentatu dugu.

Hona irratsaioaren podcasta:

 

Tesla ordua irratsaioa (3. kapitulua)

Tesla OrduaJugoslaviarrok eta jugoslaviarzaleok!!

Drina Zubia Kultur Elkarteak Tesla Ordua irratsaioaren hirugarren emanaldia aurkezten dizue. Oraingoan, gure balkaniar espontaneotasuna erakutsiz, ordena aldatu dugu: lehenik eta behin musikarekin hasi gara; Kragujevaeko beste talde bat aurkezten dizuegu, Smak (“Bukaera”) taldea; 1971.ean Radomir Mihajlović “Točak” eta Slobodan Stojanović “Kepa” musikariek sortua. Rock alternatiboa egiten zuen musika-talde honek 80. hamarkadan krisian murgildu, baina 90. hamarkadan indartsu bueltatu zen. Programa honetan euren hiru abesti jarri ditugu “Daire”, “Profesore” eta “Crna dama”. Bukaerarekin hasi gara beraz.

Continue reading