Tesla Ordua, 77 irratsaioa

tesla-ordua ikurraKaixo Balkanetako mahastiok!

Gaurko irratsaioan izan dugun gai zentrala, Kosovok Interpolen sartzeko saiakera izan da. Kosovoren eskaera ukatu egin dute, bi herenen gehiengoa lortu ez baitu. Zergatik eta nola gertatu izan zen, politikari nagusienen (bai serbiarren zein albaniarren) erreakzioak eta Balkanetan izan ditzazkeen ondorioak aztertu ditugu. Kosovok Serbiako eta Bosniako (Bosniak abstentzioa eman du) produktuen gaineko zergak igo ditu, eta Serbiak kargu hartu du Ipar Mazedoniaren eta Montenegroren Pristinaren aldeko botuaz, armada- eta polizia-elkarlana kili-kolo dagoela esanaz.

Beste bi berri garrantzitsu ere izan ditugu. Batetik, Nikola Gruevski Ipar Mazedoniako lehen ministro ohia Budapesten aterpe eskatuta egotea. Hungariako Gobernuak ez du posizio ofizialik atera, baina Gobernuaren aldeko prentsak eta Fidesz alderdiak Gruevski babestu dute, oposizioak eraso (eta batez ere Gobernua ere eraso duelarik). Hungariako polarizazio politikan beste faktore bat bihurtu da hau. Bestetik, Bosnian, hauteskunde-osteko aliantzez aritu gara. Bosnian, goi-ganberarako ordezkarien izendapenerako adostasunik ez dagoenez, parlamentuak ezin dira osatu, eta berez, Gobernuak ezta, ez Bosnia-Herzegovina osoko mailan, ez Federazioan, ez Republika Srpskan. Hala ere, aliantzak forma hartzen hasi dira eta horretaz hitz egin dugu. Nazioarteko berrien atala bukatzeko Ana Brnabić Serbiako lehen ministroak Hagak zigortutako serbiar militarrek euren zigorrak Serbian bete dezaten eskatu duela, eta Lora Vidović Kroaziako arartekoak, azken hilabeteetan Kroazian ematen ari den ikur faxisten ugaltzeaz kezka adiera zuela aipatu dugu.

Bukatzeko Euskal Herriko berriez aritu gara. Aste honetan Slavenka Drakulićek Donostian eman beharreko hitzaldiak aipatu ditugu, eta bestetik, hiru euskal itzultzailek, Garazi Arrulak, Elixabete Manterolak eta Arantzazu Rojok Bulgariara egindako bidaiaz aritu gara. Arrulak, Manterolak eta Rojok han Marija Patxkova bulgariar itzultzailearekin egin dute topo: honek Bernardo Atxagaren zein Arantxa Urretabizkaiaren lanak bulgarierara ekarri ditu.

Entzun gure programa hemen:

Advertisements

Transilvaniako negua Cluj-Napocan

Egunak dira termometroak zero graduak gainditzen ez dituela. Ur putzuak izozturik txolarreak bainua hartu ezinik saltoka dabiltza espaloietatik. Atzokoan hodeiek elurra mara-mara nola botatzen zuten ikusi nuen nire logelako leihotik. Gaur neguko hiri grisa txuri ageri da. Kalera buelta bat ematera irten behar dudala erabaki dut, ea bide batez pasa den ostiralean edandako ţuicăren ajea leuntzerik dudan.

Cluj-Napoca neguan. Erdikaldean San Migel eliza erromatar katolikoa (argazkia: So one of the things I…).

Continue reading